Errusia

Europako eta Asiako herrialdea

Errusia (errusieraz: Росси́я, Rosia),[1] ofizialki Errusiako Federazioa[2] (Росси́йская Федера́ция, Rosijskaia Fiedieratsia[1]), iparraldeko Eurasiako estatu burujabea da. Munduko estaturik handiena da, 17.075.400 kilometro koadroko eremua hartzen baitu,[3] Europan eta Asian. Sobietar Batasuna ohiaren errepublika nagusia izan zen. Egun munduko estaturik boteretsuenetako bat da, ekonomian nahiz politikan. Mosku du hiriburua eta hiri jendetsuena; eta San Petersburgo du hiri jendetsuenetan bigarrena. 2017an, 144,5 milioi biztanle zituen (146,8 milioi Krimea eta Sebastopol barne).[4]

Errusiako Federazioa
Российская Федерация
Rossiyskaya Federatsiya
Ereserkia: Errusiar Federazioko ereserkia

Errusiako bandera

Errusiar Inperioko armarria eta emblem of the Russian Soviet Federative Socialist Republic (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaMosku
55°45′2″N 37°37′3″E
Azalera17.075.400 km²
Ura %13
Punturik altuenaElbrus (5.642 m)
Punturik sakonenaKaspiar itsasoa (−28 m)
KontinenteaEuropa eta Asia
MugakideakAzerbaijan, Bielorrusia, Txinako Herri Errepublika, Estonia, Finlandia, Georgia, Kazakhstan, Letonia, Lituania, Ipar Korea, Norvegia, Japonia, Ameriketako Estatu Batuak, Ukraina, Mongolia, Polonia, Europar Batasuna eta Suedia
Administrazioa
Gobernu-sistemasuper-presidential republic (en) Itzuli
Errusiako presidenteaVladimir Putin
Epai autoritateaConstitutional Court of Russia (en) Itzuli, Supreme Court of Russia (en) Itzuli eta Supreme Court of Arbitration of Russia (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria145.975.300
Dentsitatea8,55 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioaakonfesional
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 16
genero guztiak: 18
: 15
: 14
Emankortasun-tasa1,7 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak368.000 (2002)
Derrigorrezko eskolaratzea6-16
Bizi-itxaropena71,59293 (2016)
Giniren koefizientea36 (2020)
Giza garapen indizea0,822 (2021)
Ekonomia
MonetaErrusiar errublo ()
BPG nominala1.577.524.145.963,2 $ (2017)
BPG per capita10.749 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa3.783.138.863.627 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn25.763,259 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala−0,2 % (2016)
Erreserbak432.730.507.964 $ (2017)
Inflazioa5,4 % (2016)
Historia
1991Sobietar Batasunaren desegitea
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+7
ISO 3166-1 alpha-2RU
ISO 3166-1 alpha-3RUS
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Schuko eta europar loki
Internet domeinua.ru, .рф, .рус eta .su
gov.ru

Errusia da inguruko lurraldeekin muga luzeena duen munduko herrialdea. Mugakide ditu, iparraldean, Ozeano Artikoaren zenbait adar, Barents, Kara, Laptev, Ekialdeko Siberiakoa eta Txuktxi; ekialdean, Ozeano Barearen zenbait adar, Bering itsasartea (Errusia eta Alaska banatzen dituena), Bering itsasoa, eta Okhotskeko eta Japoniako itsasoak; hegoaldean, Txina, Ipar Korea, Mongolia, Kazakhstan, Azerbaijan, Georgia eta Itsaso Beltza; hego-ekialdean, Ukraina; mendebaldean, Polonia, Bielorrusia, Lituania, Letonia, Estonia, Finlandiako golkoa eta Finlandia, eta ipar-mendebaldean, Norvegia.

Geografia

aldatu

Errusia Eurasiaren iparraldean dago, 41° eta 82°N latitudeen, eta 19°E eta 169°W longitudeen artean. Munduko estatu luze-zabalena da, guztira 17.075.400 kilometro koadroko eremua baitu, eta 11 ordu-eremu zeharkatzen ditu. Herrialdeko bi toki aldenduenen arteko distantzia 8.000 kilometro da, lerro geodesiko batean. Hauek dira bi toki horiek: Poloniako muga, Vistula ertzean, eta Kuril uharteetako hego-ekialdea, Hokkaido uhartetik kilometro gutxira. 23 leku ditu UNESCOk gizateriaren ondare izendatuak[5] 40 biosfera erreserba,[6], 40 parke nazional eta 101 erreserba natural (заповедник, zapovednik).

 
Errusiako mapa topografikoa

Eremuari dagokionez munduko herrialderik handiena bada ere, kokapen desegokia du itsasbide nagusiei dagokienez, 40.000 kilometro koadroko itsasertza izan arren; eta neurriz hain handia izanik ere, leku askotan lurra eta klima, hotzegiak edo beroegiak izanik, txarrak dira nekazaritzarako. Iparraldean, hilabete askoan egoten dira izoztuak Ozeano Artikoko kostaldeko itsasoak. Mendebaldean eta hegoaldean, Ozeano Atlantikotik urrun geratzen dira Itsaso Baltikoa, Azoveko itsasoa eta Itsaso Beltza, nahiz eta zenbait itsasarteren bidez loturik egon. Kaspiar itsasoa, munduko aintzirarik handiena, ertzetako herrialdeen arteko auzi sorburua da, oso aberatsa baita hidrokarburoetan. Aldiz, Ozeano Bareko itsasertza, mendebaldean, aski irekia da, baina Errusiako erdigunetik oso urruti egonik, nahiko bazterrekoa da.

 
Errusia Erdialdeko Goi Lurraldea, Zaraisk ondoan, Moskuko oblasta
 
Kaukaso Handia, Karatxai-Txerkesia
 
Siberia mendebaldeko zabaldiak, Tomsk oblasta.
 
Taiga neguan, Arkhangelsk oblasta.
 
Urkidia Siberian, Novosibirsk oblasta. Urkia Errusiako zuhaitz nazionala da.

Natura baliabideak ugari ditu, hala nola zura, petrolioa, gas naturala, ikatza eta beste hainbat mineral. Hiru ozeanotara du irtenbidea (Atlantikoa, Artikoa eta Pazifikoa) eta, horregatik, errusiar arrantza munduko handienetakoa da.[7] Kaspiar itsasoa munduko kabiar finenaren iturburua da.

Erliebea

aldatu

Errusiaren gehiengoa ordoki zabalak dira, gehienbat estepak hegoaldean, baso sarria iparraldean eta tundra ipar kostaldean; munduko landa-lurrean % 10 du.[8] Mendilerro garaiak hegoaldean kokatuak daude, mendebaldean Kaukasoa, non Elbrus mendia dagoen, Errusia eta Europa osoko mendi garaiena (5.642 m), eta ekialdean Verkhoiansk mendilerroa eta Kamtxatka penintsulako sumendiak. Ural mendiek, baliabide mineraletan aberatsak, ipar-hego mendilerro bat osatzen dute, Europa eta Asia banatzen dutenak. Errusiak kosta luzea du, guztira 37.000 kilometrokoa, Artikoarekin eta Pazifikoarekin, eta baita ere Baltikoa, Azov, Kaspiarra eta Itsaso Beltzarekin.[9] Uharte eta uhartedi nagusien artean daude Zembla Berria, Frantzisko Josefen Lurraldea, Severnaia Zemlia, Siberia Berriko uharteak, Wrangel uhartea, Kuril Uharteak eta Sakhalin.

Hidrografia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusiako ibaien zerrenda»

Errusiako europar zatiak lau isurialde nagusi ditu:

Volga da Errusiak dituen 100.000 ibaietatik[10] ezagunena, Europako luzeena izateaz gain Errusiako historian garrantzia handia izan duelako.[9] Siberiako ibai handienak (Jenisei, Ob, Lena) Ozeano Artikora isurtzen dira. Oso arro handiak dauzkate. Neguan izozturik egoten dira. Amur ibaia, Ozeano Barean itsasoratzen dena, Siberiako Ipar-ekialdeko garraiobiderik garrantzitsuena da.

Siberiako hegoaldean Baikal dago, munduko ur-gezako aintzirarik handiena.[11] Aintzira honek munduko ur gezaren bostena du.[12] Beste aintzira nagusiak Ladoga eta Onega dira, Europako handienak.

Fauna eta flora

aldatu
 
Hartz arrea Errusiako ikur nagusietakoa da.

Errusiar Ordokian, iparraldetik hegoaldera klima aldatzen den heinean landaredia ere aldatuz doa: tundra artikoa, konifera basoak (taiga), hostozabalen baso misto epelak, belardiak (estepa) eta erdi-basamortua (Kaspiar itsasoaren ertzean). Siberiak antzeko sekuentzia du, baina gehiengoa taiga da. Errusiak munduko baso erreserba handienak ditu,[13] Europaren birikak deitutakoak,[14] bigarren postuan daudenak, Amazonia oihan tropikalaren atzetik, karbono dioxido xurgatze gaitasunean.

 

     basamortua     tundra     alpetar tundra     taiga

     basoa      hostozabalen baso epela     estepa epela     estepa

266 ugaztun espezie eta 780 hegazti espezie daude Errusian. 415 animalia espezie sartu ziren Errusiako Federazioaren Datu Liburu Gorrian 1997an,[15] eta egun babestuak daude.

 
Errusiako klimak Köppen sailkapenaren arabera

Errusiako Federazioko klima faktore ugarik baldintzatzen du. Herrialdearen tamaina erraldoiak eta eskualde ugariren itsasoarekiko urruntasunak klima kontinental hezea eta azpiartikoaren nagusitasuna eragiten dute, orokorrena europar eta asiar Errusian, tundran eta hego-ekialde urrunean.[16] Hegoaldeko mendiek Indiako ozeanoko hego haize beroak galarazten dituzte eta iparraldeko zabaldiek bidea ematen Artikoko eta Atlantikoko haize hotzei.[17].

Latitudeak (50. paralelotik gora dago Errusiaren % 90) eta, batez ere, itsasotik urruti egoteak eta erliebearen nolakotasunak, esplikatzen dute klima kontinentala izatea, areago zenbat eta ekialderago; neguak ikaragarri gogorrak dira (tenperatura apalen absolutua -43 °C da Moskun eta -68 °C Siberia ekialdean). Itsasoek oso eragin moderatzaile gutxi dute eta, erliebe falta dela-eta, iparraldeko haize izoztuek oso barruraraino sartzen dira. Kaukasoaren iparraldean bakarrik da laburra negu gogorra: lurraldearen bi heren baino gehiagotan, hain zuzen ere, sei hilabete jarraituko izotza izaten da, eta urtarrileko batez bestekoak -20 °Ctik beherakoak izaten dira. Pergelisolak (beti izoztua dagoen lurra), errusieraz merzlota deritzanak, lurralde osoaren % 59 estaltzen du, eta sakonean 1.500 metrora iristen da Jakutian. Udaberria oso bat-batean hasten da eta izotzaren urtzeak (распутица, rasputitsa) uholdeak eragiten ditu, eta lurra lokatz bihurtzen. Uda beroa eta aski lehorra izaten da. Euria askoz gehiago egiten du Errusia europarrean Uralen ekialdean baino; mendikate hori klima muga zehatza da, mendiak garaiak izan ez arren.

Lurraldearen gehiengoan zehar bi urtaro bereizi baino ez dira nabari, uda eta negua, udaberria eta udazkena garai oso laburrak baitira muturreko tenperatura handi eta txikien artean[17]. Hil hotzena urtarrila da (otsaila kostaldean) eta beroena uztaila. Neguan, tenperatura hozten doaz iparretik hegora eta mendebaldetik ekialdera[16]. Udak nahiko beroak eta hezeak izan daitezke, Siberian barne. Itsaso Beltzeko kostalde zati tziki batek, Sotxi inguruan, klima azpitropikala du.[18] Barnealde kontinentalak dira lehorrenak.


      Datu klimatikoak (Errusia, muturreko tenperaturak)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.2 23.8 30.3 34.0 37.7 43.2 45.4 43.5 41.5 33.7 29.1 25.0 45.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −71.2 −67.8 −60.6 −46.4 −28.9 −9.7 −9.3 −17.1 −25.3 −47.6 −58.5 −64.5 −71.2
Iturria: Pogoda.ru.net[19]

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusiako historia»

Errusia zelai, oihan, basamortu eta tundra hedadura izugarria da, garai nahasi asko bizi izan duena: mongolen agintea XIII-XV. mendeetan; tsarren agintaldi beldurgarriak; suediar, frantses eta alemaniarren inbasio masiboak, eta aro komunista (19171991), Errusiak eremu ikaragarri handia Sobietar Batasuna menderatzen zuena.

Lehen urteak

aldatu
 
Kieveko Rusa XI. mendean

IX. mendean baregoak, Suediatik zetozen normandiarrak, sartu ziren Errusiako zabaldian, eta haien eragina Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatu zuten. Finlandiako herriek rus izenez ezagutzen zituzten baregoak. Soldaduak izateaz gainera, merkatariak ere ziren, eta lurralde haietan bizi ziren herri nomada eslaviarren ekonomia aldarazi zuten; haiekin nahastu ziren, eta Baltiko eta Itsaso Beltza bitarteko ibai bazterretan, merkataritzan jardun ziren herriak sortu zituzten. Hura izan zen Kiev, Smolensk eta Novgorod hirien sorrera.

X. mendean baregoak Konstantinoplara iritsi ziren eta harreman estuak ezarri zituzten Bizantziar Inperioarekin. Harreman horien ondorio izan zen lurraldearen kristautzea eta alfabeto zirilikoa hartzea. Garai hartan, Kiev bihurtu zen inguruko eskualderik ahaltsuena. XII. mendean, haren aberastasunak gutiziatuz, hungariarrek eta poloniarrek eraso jo zioten Kievi. Orduan eten ziren Bizantziorekiko merkataritza harremanak eta, eten horren ondorioz, hiriaren beherakada etorri zen.

Aginpide batu bat izan ezean, eslaviarrak eskualde txikietan banatu ziren. Eskualde haietan indartsuena Novgorod zen, eta Novgorodek ekialdetik zabaldu zituen mugak Uraletaraino. 1240an, Alexander Nevskik, Novgorodko printzeak, hiria mehatxatzen zuten zaldun teutoiei irabazi zien, Peipus aintziraren ondoan. 1240an Errusiako eskualdeak edo printzerriak mongolen mendean geratu ziren. Orduan garai berri bat hasi zen, Europarekin harremanik gabe eta Errusiako ohiturak eta bizimoldeak erabat aldatuta. 1380an Dimitri Donskoi errusiar printzeak mongolak garaitu zituen Kulikovoko guduan.

Inperioa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusiar Inperioa»
 
Ivan Izugarria, Viktor Vasnetsoven margoa

Mongolak garaituta, Moskuko Printzerria estatu ahaltsu bihurtu zen. Ivan III.a Handia (14621505) izan zen tsar izena hartu zuen lehena. Nobleak bere mende hartu zituen eta Sofia Paleologoa Bizantzioko printzesarekin ezkondu zen; haren ondorioz, antzinako Bizantziar Inperioaren errituak bereganatu zuen Ivan III.ak, haren jabegai eta ondorengotzat baitzeukan bere burua. Hasieran, Errusiako iparraldea hartu zuen mende, eta gero hegoaldea, mongolen ondorengoek zeuzkaten lurraldeak alegia. Eta azkenik, Lituaniako Dukerri Handiaren zati bat ere hartu zuen. Ivan Izugarriak (15471584) nobleekiko harremana are estuago lotu zuen eta inperioaren mugak zabaldu zituen ekialdera eta hegoaldera. Baltikoan barrena egin zuen hedatze saioak suediarren eta poloniarren lurraldeekin egin zuen topo.

Ivan Izugarria hil zenean, barne gatazkaz betetako garai bat hasi zen, harik eta 1613an Romanov dinastiako Mikel I.a aginpidera heldu zen arte. Lehen Romanovtarrek erregetzaren indarra finkatu zuten, baina nobleekiko borrokek jarraitu zuten. Petri I.a Handiak, erregetza europarren eredua hartuta, inperioa eraberritu nahi izan zuen. Nobleak hartu zituen mende, merkantilismoa bultzatu zuen eta Baltiko aldera hedatzera saiatu zen, Errusiak itsasora irtenune bat izan zezan. Suediarrak garaitu zituen 1709an eta Baltikoko itsasertzean hiriburua eraiki zuen, San Petersburgo. Petri Handia hil zenean, nobleen azpikeriak eta tsarren ahulezia nagusitu zen, berriz, harik eta Katalina II.a Handia (17621796) erreginaren garaia arte. Katalinak, atzera, nobleak mendean hartu zituen, gobernua berriro antolatu zuen, eta arteak eta zientziak asko bultzatu zituen; nekazarien mendekotasuna gero eta handiagoa zen, ordea. Itsaso Beltzeraino eraman zituen eskualdeko mugak, eta Poloniaren banaketan parte hartu zuen.

 
Krimeako Gerrako Sebastopolgo setioa

Katalinaren seme Paulo I.a matxinada ilun baten ondorioz, hil zuten. Haren seme zen Alexandro I.ak (18011825), hilketan nahastua bide zegoenak, ordezkatu zuen erregetzan, eta Moskuraino iritsi ziren Napoleonen osteei kontra egin behar izan zien. Vienako Batzarrean (1815), Napoleonek lur jo ondoren, Errusiak bere mugak zabaldu zituen eta gainerako herriek aintzakotzat hartu zuten, indar handiko herrialde gisa. Nikolas I.ak (18251855) burdinbidea ezarri eta sistema burokratikoa berritu zuen, baina ez zuen, ordea, aldakuntza sozialik onartu eta horren aldeko saio guztien kontra egin zuen. Erregetzaren azken urteetan Ingalaterra, Frantzia eta Otomandar Inperioaren kontra borrokatu zen Krimeako Gerran (18531856).

XIX. mende erdi aldean inperioak berrogeita hamar milioi biztanle zituen; haietarik erdiak edo nekazariak ziren, batere eskubiderik gabeko jopuak. Hala eta guztiz ere, literaturak, arteak eta zientziak garapen handia izan zuten. Inperioak bere hedadurarik handiena eskuratu zuen, Siberia guztia mendean hartuta, Ozeano Bareraino, Alaska barne, 1867an Alaska Estatu Batuei saldu behar izan bazion ere.

Azken tsarrak

aldatu
 
Transiberiar Trenbidearen eraikuntza, 1895

Alexandro II.ak erreforma politika bati ekin zion: jopuak galarazi zituen, unibertsitateari autonomia eman zion, erreforma judiziala egin zuen eta, aginpidea deszentralizatzeko asmoz, udal batzarrak sortu zituen. Hala ere, erreforma horiek guztiengatik ez zen gizarteko maila apalenen egoera ekonomikoa hobetu, eta oldar saioak piztu ziren. 1874etik aurrera, tsarrak erreformak bazterrera utzi zituen. 1881ean hil egin zuten. Alexandro III.ak (1881-1894) prentsa askatasuna murriztu zuen erabat, liburutegiak hustu zituen, eta autonomia kendu zion unibertsitateari, horrela bukatu nahi baitzuen bide iraultzaileekin. Inperio osoa berdintzen saiatu zen eta errusiera ezarri nahi izan zuen nahitaez errepublika baltikoetan. Juduen kontrako legeak argitaratu zituen eta, horren ondorioz, askok alde egin behar izan zuten. Transiberiar Trenbidea eraiki zuten, eta Siberiaren kolonizazioa bultzatu zen.

 
Nikolas II.a enperadorea

Nikolas II.ak (1894-1917) aurrekoaren politikarekin segitu zuen, noble atzerakoienen laguntzarekin. Atzerriko inbertsioei esker, Errusia industrializatu egin zen berehala. Industrializatze horren ondorioz, langile klasea sortu zen; Errusiaren hedadura handia kontuan hartuta, langile gutxi ziren, hala ere, baina oso bilduak hiri nagusietan: oso soldata urriak jasotzen zituztenez, ekonomia arazo larriak zituzten. Nekazari gehienak miseriarik gorrienean bizi ziren, zergek estututa. Jauntxoek, gainera, ekoizten zen gehiena esportatu egiten zuten, eta barne hornidura arazoak sortu ziren, salneurriak gora egiten zuten, eta goseteak izan ziren.

Hala eta guztiz ere, 1914ean inperioko biztanleria 175 milioiraino igo zen. 1904ean, japoniaren kontrako gerra izan zen. Protesta ugari izan zen, gerra galdu eta hilen kopuru altua ikusita. Hurrengo urtean, urtarrilaren 22an, protestan zebiltzan langileen sarraskia izan zen (Igande Gorria), eta tsarraren ospe ona lur joa geratu zen. Uztailean, Potemkin korazatuaren eskifaia matxinatu egin zen. Hondamendia saihesteko, tsarrak Duma edo legebiltzarra antolatu zuen. Hala ere, langileen sobiet iraultzaileak birrindu ziren eta buruzagiak atxilotu eta deportatu zituzten. Lehen bi dumak, 1906 eta 1907an batere berrikuntzarik egin gabe ezereztatu ziren. Hirugarren dumak 1912. urtera arte iraun zuen, eta gizarteko talde atzerakoienez osatuta zegoen. Bien bitartean, gizartearen oldar nahia hazi egin zen. Laugarren duma liberalagoa bazen ere, beranduegi zen erreformarik egiteko sistema autokratiko eta atzeratu hartan, egitura politikoa eta administratiboa ez baitzen batere eraginkorra.

Sobietar Errusia

aldatu
 
Otsaileko Iraultza
Sakontzeko, irakurri: «Otsaileko Iraultza», «Urriko Iraultza» eta «Sobietar Batasuna»

Lehen Mundu Gerraren barruan, 1917an Errusiako Iraultza piztu zen, ekonomiak eta gerrak ekarritako krisialdia eta tsarren gobernu autokratikoaren aurkako nahigabea zirela-eta. Hastapenean, liberalek eta sozialista moderatuek hartu zuten agintea, baina, gerrari amaiera eman ezinik, urriaren 25ean, komunistek bereganatu zuten (Urriko Iraultza). Horrez geroztik 1991ra arte, Errusiako historia Sobiet Batasunekoa da. Alderdi bakarreko estatu horrek lazeria andana jasan behar izan zuen, batik bat Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek inbaditu zutenean.

Mikhail Gorbatxov Alderdi Komunistako idazkari orokorrak (1985-1991), komunismoa modernoagotzeko asmotan, glasnost (гласность, «gardentasuna») eta perestroika (перестройка, «berrikuntza») ezarri zituen; aldi berean ordea, abian jarri zuen Sobietar Batasuna 1991. urteko abenduan hamabost errepublika independeetan zatitu zuen prozesua.

Errusiako Federazioa

aldatu
 
1991ko Moskuko estatu-kolpea

1991ko abuztuan, gobernuko ministro marxista batzuek estatu kolpea jo zuten, Gorbatxoven gobernuaren erreformak baliogabetzeko eta errepubliken gaineko kontrola beren gain hartzeko. Kolpeak huts egin zuen, baina Gorbatxoven boterea asko ahuldu zen, eta Boris Jeltsinen ospeak gora egin zuen. Orduz geroztik, Errusiak ahalegin izugarriak egin zituen politika sistema demokratikoa eraikitzen eta merkatuko ekonomia egituratzen, aro komunistako gizarte, politika eta ekonomia kontrolak ordezkatuz. Erreforma ahalegin horiek ekonomia eta politika araudi eta praktika nahasiak ekarri zituzten. Industriak, nekazaritzak, egitura militarrak, gobernu zentralak eta diruak (errubloa) kalte handiak izan zituzten;[20] baina, aldi berean, 1991z geroztik, zenbait hauteskunde egitea lortu zen, lehendakaritzakoak eta legebiltzarrekoak batik bat, eta eskualdeko hauteskunde asko ere bai.

Boris Jeltsin presidenteak Gorbatxovek dimisioa ematean hartu zuen aginpidea. Estatu kolpe saioaren ondoren izandako jarreraren ondoren, Jeltsinek ospe handia izan zuen atzerrian, demokrataren itxuran agertu baitzen, baina bere agintaldia oso autokratikoa izan zen. Enfrentamendu handiak izan zituen legebiltzarrarekin, harik eta, 1993an, legebiltzarra bonbadartzera tankeak bidali zituen arte. Harrezkero, ez zuen trabarik izan bere neurriko konstituzioa inposatzeko.[20]

Jeltsinen agintaldian bultzatutako erreforma ekonomikoek sekulako eragina izan zuten biztanle gehienen bizi mailan. 1990eko hamarkadan, Errusia gainbehera ekonomiko batean amildu zen, eta miseria latzera eraman zituen milioika errusiar, heriotza eta pobrezia tasa ikusgarrietara helduz. Irakasleek eta funtzionarioek ez zuten kobratzen, pentsiodunei ez zitzaien dirurik heltzen. Jeltsin jarraitzailerik gabe geratu zen herritarren artean, boto-emaileen % 5 inguru zuen alde.[20] Testuinguru horretan, alderdi nazionalistak eta komunistak gora egin zuten. Erreforma ekonomikoen ondorioz, oligarka teknokratek eta sobietar sistema zaharreko arduradunek banatu egin zituzten kudeatzen zituzten aktiboak. Mendebaldeko erakunde ekonomikoen eraginez, ikaragarrizko pribatizazio prozesu bat jarri zuen abian Errusiako gobernuak, Anatoly Txubaisek gidaturik.[20] Aberats berrien klase berri bat sortu zen, askotan mafiatik oso hurbil zegoena.

1995. urteko hauteskundeak komunistek irabazi zituzten; emaitza horien ondorioz, Jeltsin beldur zen hurrengo urteko lehendakaritzarako hauteskundeetan galtzaile irtengo ote zen. Gennady Ziuganov komunista zen faborito, alde handiaz. Jeltsinek dirua eta ingeniaritza soziala behar zituen 1996ko hauteskundeetan irabazteko, eta lehendabizikorako errusiar bankariak, Clinton estatubatuarra eta IMF (Nazioarteko Diru Funtsa) hartu zituen bidaide; bigarrenerako, berriz, Clinton estatubatuar presidentearen hauteskunde kanpainen aditu taldea.[20] Nolanahi ere, errusiar bankariekin egin zuen tratuak goitik behera aldatuko zuen estatuaren egitura, errusiar oligarkia agintera ekarriz: haien maileguen trukean, estatuak bere industria astun eta meatzaritzaren konpainia handien akzioak emango zizkien bankariei irabaziz gero, baita hala gertatu ere:[oh 1][20] hauteskundeen bigarren saioan, Jeltsinek botoen % 53,8 lortu zuen, eta garaile irten zen Alexander Lebedekin (oposizioko hautagaietako bat) egin zuen itunari esker. Lebed estatuko segurtasun aholkulari izendatu zuen, eta kargura iritsi bezain azkar saiatu zen Txetxeniako gerra amaitzen.

 
Boris Jeltsin, Vladimir Putin eta Alexei II.a aitalehenarekin

Estatua baliabiderik gabe geratu zen beste beharrizan batzuei aurre egiteko. Jeltsinek ebakuntza bat egin behar zuelako albistea zabaldu zenean, Lebed eta Viktor Txernomirdin lehen ministroa izan ziren gobernurako hautagai. 1997an Jeltsin aginpidera itzuli zenean, bere taldea berriro antolatzen saiatu zen, eta estatuko gastuak murrizteko eta pribatizatzeko plan berri bat jarri zuen abian. Jeltsin fisikoki eta psikikoki abailduta zegoen eta, 2000. urtean, Jeltsinek dimisioa eman zuen eta Vladimir Putin, KGBko funtzionario ohia, izendatu zuten lehendakari. Gizarte kinka larriaren aurrean, Putinek demagogia nazionalistari heldu zion; oligarkak (kleptokrazia) onetsi zituen baina trukean, politikatik kanpora geratu behar ziren, eta botere betearazlea eta aginte militarra zeharo sendotu zituen.[20] Bigarren Txetxeniako Gerrari ekin zion, eraso bereziki gogor eta gordinari ekinez independentisten kontra, errusiar nazionalismo sutsuan oinarritua. 2002ko urriaren 23an, txetxeniar talde armatu batek Moskuko Duvrovka Antzokia hartu zuen, ikusleak bahituz; Putinek zakarki zapaldu zuen erasoa, hildako ugari eraginez. Jarrera gogor autoritarioak, baina, Putinen posizioa sendotu zuen.[20] 2007an, Putinen Errusia Mendebaldearen hegalpetik urruntzen hasi zen.[21]

Putinen agintaldiak 2008 arte iraun zuen, eta erakundeen eta herritarren gaineko kontrol zorrotza izan zuen ezaugarrietako bat; aldi berean, mafiaren inguruko aberats berrien klasearen eta herri xehearen arteko aldea areagotuz joan zen, eta giza eskubideak gero eta gehiago urratuz joan ziren, Txetxenian ezarritako errepresio basatiak erakutsi zuen bezala. Inguruko errepublika batzuekiko liskarrak ere etengabeak ziren, hala nola, Ukrainarekin eta Georgiarekin, biak ere NATOra eta Mendebaldera lerratuak, hainbesteraino, non 2008ko udan errusiar armadak Georgiaren parte bat inbaditu baitzuen, agerian utziz Mendebaldeak ez zuela esku hartuko.[21] Hala ere, SESBetik independentzia eskuratutako herrialde gehienetako agintariak lehengo Alderdi Komunistako nomenklaturako agintariak ziren, eta ondo konpontzen ziren Putinekin. Funtsean, herrialde horiek lehengaiz eta langilez hornitzen zuten Errusia.[20] 2008an, Putinen jarraitzaile Dmitri Medvedev bihurtu zen Errusiako lehendakari. 2012ko hauteskundeen ostean, Putin lehendakaritzara itzuli zen; Medvedev lehen ministro izendatua izan zen.

2014an, Europar Batasunera hurbiltzearen aldeko taldeek agintetik kendu zuten Viktor Janukovitx, Ukrainako presidente errusiazalea.[22] Horren ostean, Errusiako Parlamentuak baimena eman zion Putini errusiar tropak Ukrainan hedatzeko. Ukrainar agintariek Sebastopoleko portu garrantzitsutik bota nahi zuten Errusiako Itsas Armada, Krimeako penintsulan. Krimeak, berriz, martxoaren 16an egindako erreferendumean, erabaki zuen Ukrainatik bereizi eta Errusiarekin bat egitea.[23] Nazioartea aurka agertu bazen ere, Putinek onartu zuen Krimeako Parlamentuaren eskaria, eta Krimeako Errepublika Errusiako subjektu federal bilakatu zen.[24] Krimeako Gerra piztu zen. Harrezkero, Ukrainako Donbassen piztutako gerran, bertako gerrillari errusiazaleak babestu zituen eta, tentsioaren erdian, Errusiak Malaysia Airlines konpainiako 17 hegaldia zartarazi zuen eraso batean, ukatu bazuen ere, Europarekin krisialdi bat piztuz. Nazioartean, Errusiak NATOren eta Nazioarteko Diru Funtsaren aurkako politika hartu zuen, haren eraginari aurka egiteko aliantza sistema bat jostea bilatuz. 2022ko otsailaren 4an, Errusiak hitzarmena sinatu zuen Txinarekin atzerri politikan bat egiteko, AEBren interbentzioen kontra eta Txinak Taiwanen gainean dituen anbizioen alde.[25]

Gobernua eta administrazioa

aldatu
 
     22 errepublika     48 oblast     7 krai     Autonomia oblast 1     9 autonomia barruti     3 hiri federal

Politika

aldatu

1993ko konstituzioaren arabera[26], federazioa eta errepublika erdi-presidentziala da Errusia; presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Errusiako Biltzar Federala (errusieraz: Федера́льное Собра́ниеtranslit.: Federalnoye Sobraniye) izeneko parlamentua da organo legegilea; bi ganbera ditu: Estatu-Duma (450 kide) eta Federazio Kontseilua (166 kide).

Banaketa administratiboa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusiaren banaketa administratiboa»

Munduko herrialderik handiena izanik, Errusiak hainbat banaketa administratibo mota ezberdin ditu bere baitan. Alde batetik subjektuak (errusieraz: субъе́кт(ы), subjekt(i)) daude. Horiek 90 dira guztira eta bakoitzak 2 ordezkari ditu Federazio Kontseiluan.

Subjektu horiek guztiak barruti federaletan (errusieraz: федера́льные округа́, sing. федера́льный о́круг; transliterazioa: federalnie okruga, sing. – federalni okrug) biltzen dira, 8 guztira. Haietako bakoitzak bere presidentea du, Errusiako presidenteak zuzenean izendatua. Horrezaz gain, afer ekonomikoetarako eskualde ekonomikoak daude. Era berean, herriguneak barruti eta selsovetetan bil daitezke.

Atzerriko harremanak

aldatu
 
Errusiak Txetxenian giza eskubideen aurka izan duen jokabidea maiz salatu da.
Sakontzeko, irakurri: «NATO-Errusia harremanak»

SESBren ondorengo gisa, Errusiako Federazioak beto eskubidea du NBEko Segurtasun batzordean. Errusiako estatu berriak bi helburu nagusi ditu: batetik, potentzia handiaren estatutua nazioartean gorde eta, bestetik, gertuko atzerritarren herrian (hau da, antzinako sobietar espazioan) bere interesak zaindu. Nazioarteko erakunde handietan dago Errusia, eta ez du eten armak murrizteko plangintza. Harreman geopolitikoak ere gorde ditu, eta Estatu Batuen kontrakoa da mundu politikako puntu askotan. NATO ekialderantz zabaltzeak ekarri ditu tentsio handienak gerra hotzeko bi arerio ohien artera. Oso kontra egon ondoren, Errusiak onartu zuen Polonia, Hungaria eta Txekiar Errepublika NATOri lotzea, eta 1994an «bakerako lankidetza» hitzarmen bat izenpetu zuen Atlantikoko Organizazioarekin. 1999ko udaberriko Kosovoko krisiak (NATOk Jugoslavian egindako aireko erasoek biziagotua) argi azaldu zuen Errusiaren ahultzea nazioarteko mailan. Hasieran Slobodan Miloševićen politikaren aurkako esku hartze militarraren guztiz kontrako agertu zen, baina gero, funtsean, onartu egin zituen NATOk erasoak gelditzeko jarri zituen baldintzak. Gatazkak iraun zuen hiru hilabeteetan, Errusia sarritan ahalegindu zen Miloševićen negoziazioak egiten, hein batean aliatuek bultzatuta, haiek ez baitzituzten negoziazioak baztertu nahi. Errusiaren eta Aliatuen lankidetza argia izan zen gatazka bukarazi zuen arautegian: bake plangintza, Miloševićek baldintzarik gabe onartua, Zazpi Handien taldeak eta Errusiak prestatua zen; Kosovoko bakea zaintzeko ipini zen gudaroste nazio-anitzean (KFOR), baziren errusiar osteak.

Arazo larriak ditu Federazioak Moldavian (Trandsniestria, non Sobiet Batasun ohiaren armadak esku hartu baitzuen errusiar hizkuntzazko gehiengoaren alde), eta Ukrainan (Krimearen estatutua eta Itsaso Beltzeko itsas ontzidia dela-eta). Estatu Burujabeen Batasunak, beraz, ez du pisu handirik eskualdeko erakunde gisa; aldiz, hitzarmenak bitarikoak edo askotarikoak dira, hala Kazakhstan, Kirgizistan, eta Bielorrusiarekin Errusiak 1996an izenpetu zuen hitzarmen laukoitza. Ildo beretik, 1996an errusiar-bielorrusiar «elkargo» bat sortu zen, hurrengo urtean «batasun hitzarmen» bat izenpetu zuten bi herrialdeek, eta 1998an bi estatuak etorkizunean bat egiteko akordio bat. Era berean, Ukrainarekiko gatazka, 1995ean oso larria izan zena, 1997an izenpetu zen adiskidetasun hitzarmen baten bidez konpondu bide da. Txetxenia errepublikan esku-hartze errepresibo nabarmena izan du 1990eko hamarkadatik, bertako independentzia-asmoen aurka. Nazioarteko giza eskubideen aldeko erakundeen protestak izan dira Errusiako gobernuak eta armadak izan duten jokabidea salatzeko.

Demografia

aldatu

Biztanleria

aldatu
 
Biztanleriaren dentsitatea Errusiako subjektu federaletan

Errusiak 144.498.215 biztanle baino gehiago zituen 2017 hasieran, 146.839.000 Krimea eta Sebastopol barne[4]. Dentsitatea txikia da, 9 biztanle kilometro koadroko, baina eskualdeen araberako aldeak oso handiak dira: Europako Errusian bizi dira (lurralde osoaren laurden batean) biztanleen % 80 inguru. Asiako Errusian, Transiberiar Trenbidearen inguruan bizi da jendea, eta oso dentsitate txikia dago hortik landa.

1991n izan zuen Errusiak populaziorik handiena: 148.689.000 biztanle. Ordutik aurrera, biztanle kopuruak beherakada izugarria izan zuen (emankortasun tasa, 1999an, 1,3 haur emakumeko zen). Beherakada horren arrazoiak hauek dira: bizitza maila jaistea, alkoholismoarekin eta suizidioarekin zerikusia duten heriotzak ugaritzea, difteria eta tuberkulosia eta antzeko izurriak zabaltzea, haurren heriotza tasa igotzea (23 heriotza 1.000 jaioberri biziko, 1999an). Egoera politikoak eta ekonomikoak ez zuen hazkunde demografikoa bultzatzen baina, horrezaz gainera, beste zenbait faktore ere hartu behar dira kontuan: Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desoreka; haurdun ez gelditzeko sistema gisa abortua erabiltzeak antzutasun kasuak gehitu zituen; haurren hilkortasuna zuzenean zegoen lotua ospitaleen egoera txarrari, eta jaioberrien elikadura eskasari. Sobietar Batasunaren garaian langabeziarik ez bazegoen ere, ekonomiaren aldaketaren ondorio zuzena langabezia haztea izan zen, eta 1998an % 11ra iritsi zen. Zenbait lantegiren hondamenak eta ekonomia aparatu osoarenak, oro har, oso egoera larrian utzi zuen biztanleen zati handi bat.

 
Biztanleriaren hazkunde-tasa Errusiako subjektu federaletan 2015ean

Migrazioek orekatu zuten, hein batean, biztanleriaren beherakada. Sobietar Batasuneko antzinako errepubliketan zeuden errusiarren itzulerak (1960ko hamarkadan hasi zen), eta Sobietar Batasunaren desagertzeak areagotu egin zuen biztanleen mugimendua: errepublika askotan diskriminazio latza pairatzen zuten errusiarrek, eta alde egiten zuten. Migrazioaren balantza, hortaz, oso positiboa zen: urteen arabera, 100.000 eta 600.000 lagun bitartekoa (erdiak ez errusiarrak). 2016an, biztanleriaren hazkunde-tasa % -0,06 izan zen

Biztanleen % 74 bizi da hiriguneetan (2015)[9]. Izan ere, 1950eko hamarkadaz gero da Errusian hirietako biztanleria landa aldekoa baino ugariagoa. Herri urrunegiak edo biztanle gutxikoak ezabatzeko politika bultzatu zen, modu kaotikoan, komunismoaren garaian, eta politika hori bazterrera utzi zen Leonid Brezhneven garaian. Aldiz, datxa kopuruak (landa aldeko etxeak) oso gora egin zuen 1980tik aurrera. Hirietako biztanleria asko hazi zen XX. mendean. Hiri gehienak sobietarren garaian sortu ziren; hiri handienen garapenari eman zitzaien garrantziak, errentagarriagoak eta arrazionalagoak zirelakoan, lurraldearen desoreka ekarri zuen. Hala, sobietar erregimenaren zentralizazio ezin zorrotzagoa izan zen desoreka horren sorburua. Azpiegiturak eskasak dira ordea, eta are eskasagoak sobietarrek hutsetik sortu zituzten hiri txikiagoetan (100.000 biztanletik behera).

Banaketa etnikoa

aldatu
 
Errusiar etniakoen ehunekoa Errusiako subjektu federaletan 2010ean      >%80     %70—79     %50—69     %20—49     <%20
 
1991 Errusiar Federazioaren barne-banaketa.[27]

Biztanleen ugaritasun etnikoa oso handia da: ia 200 talde etniko, 2010eko erroldaren arabera. Errusiarrak dira talde handiena (% 77,7); tatariarrak % 3,7 dira, ukrainarrak % 1,4, baxkirrak % 1,1, txuvaxak % 1 eta txetxenak % 1[9]. Errusiar ez direnen ia % 65k beren nazio lurraldea dute, errepublika edo eskualde autonomoa, eta, hortaz, lurralde propiorik gabeko etniek baino hobeto gorde dituzte kultura eta hizkuntza berezitasunak. Hiri gehienak etnia-anitzak dira, baina errusiarrek agintzen dute denetan, herri eta herrixketan ez bezala.

Hizkuntzak

aldatu

Ehun hizkuntzatik gora erabiltzen dira, eta zenbait errepublikatan, errusieraz gainera, bertakoa hizkuntza ofizialtzat hartu dute.

Hizkuntza Subjektu federala Iturria
Abazera   Karatxai-Txerkesia [28]
Adigera   Adigea [29]
Altaiera   Altaiko Errepublika [30][31]
Baxkirera   Baxkortostan [32]
Buriatera   Buriatia [33]
Txetxenera   Txetxenia [34]
Txerkesera   Karatxai-Txerkesia [28]
Txuvaxera   Txuvaxia [35]
Krimeako tatarera   Krimeako Errepublika [36]
Erziera   Mordovia [37]
Inguxera   Inguxetia [38]
Kabardera   Kabardino-Balkaria [39]
Kalmukera   Kalmukia [40]
Karatxaiera-balkarera   Kabardino-Balkaria
  Karatxai-Txerkesia
[28][39]
Khakasera   Khakasia [41]
Komiera   Komi [42]
Mendebaldeko mariera   Mari El [43]
Ekialdeko mariera   Mari El [43]
Mokxera   Mordovia [37]
Nogaiera   Karatxai-Txerkesia [28]
Osetiera   Ipar Osetia-Alania [44]
Tatarera   Tatarstan [45]
Tuvera   Tuva [46]
Udmurtera   Udmurtia [47]
Ukrainera   Krimeako Errepublika [36]
Sakhera   Jakutia [48]

Erlijioak

aldatu

2012ko datuen arabera, errusiarren % 46,8 kristauak dira, gehienak errusiar ortodoxoak; % 6,5, musulmanak, gehienak sunitak; % 25, espiritual ez erlijiosoak; eta % 13, ateoak[49].

Hiri nagusiak

aldatu

Ekonomia

aldatu
 
Errusiako BPGaren bilakaera 1989-2016 bitartean
Sakontzeko, irakurri: «Errusiako ekonomia»

SESB desagertu zenetik, merkatu-ekonomia modernoa antolatzen saiatu zen Errusia. Barne produktu gordinak behera egin zuen nabarmen (-% 5, 1998an), nahiz eta baliabide natural asko duen, eta biztanleen heziketa maila garaia izan. Izan ere, errusiar ekonomiak arazo larriak zituen: finantza eta lege sistema atzeratua, egitura militar-industrialaren berriztatzea oso motela, eta aurrekontu defizita handia, besteak beste, gobernuak ez baitziren gai zergak biltzeko. Orobat oztopatu zuten Errusia merkatu ekonomian sartzea soldaten ordainketa atzerapenak, truke ekonomiak eta ustelkeriak. Biztanleriaren beherakada handiak areagotzen zuen ekonomia arazoen larritasuna.

1997. urtearen amaieran, Errusiak zenbait aurrerakuntza lortu zuen: inflazioa kontrolatu zen, errubloa egonkortu zen eta pribatizazio programa baten bidez milaka eta milaka enpresa esku pribatuetara igaro zen. Baina 1998an, Asiako finantza krisiaren ondorioz, lehenbizi petrolio esportazioak jaitsi ziren eta, ondoren, atzerriko inbertsioek alde egin zuten. Eta are gehiago larritu zen egoera 1998an gobernuak ezin geldiarazi izan zuenean errubloaren jaitsiera, eta ordaindu gabe utzi zituenean 40 mila milioi dolarreko errublo obligazio. Baina, petrolioaren prezioen gorakadari esker, Errusiako ekonomiak etengabeko hazkuntza izan zuen 1998–2008 bitartean (% 7 urteko, batez beste)[9], eta BPGak 2007an erdietsi zuen 1990eko maila. 2014tik aurrera, petrolioaren merkatzea eta, Ukrainako gerra zela-eta, Nazioarteak ezarritako zigor ekonomikoek kalte egin zioten Errusiako ekonomiari: errubloa erori, inflazioa handitu, eta herrialdea atzeraldian sartu zen (-% 3,7 2015ean, -% 0,8 2016an)[52][9].

Nekazaritza

aldatu

Errusiako nekazaritza lurrek 1.237.294 kilometro koadroko eremua hartzen dute[53]. 1999-2009 bitartean sektorea etengabe hazi zen, eta munduko hirugarren labore esportatzaile bilakatu zen herrialdea, Europar Batasuna eta AEBren ondotik[54]. Haragi ekoizpena ere handitu zen: 1999an 6.813.000 tona produzitu ziren, eta 2008an 9.331.000 tona[55]. 2010eko hamarkadaren erdialdean, BPGaren % 4,7 ekartzen zuen, eta biztanle aktiboen % 9,4 enplegatzen zuen[9].

Energia

aldatu

Errusia superbotereetako bat da energiaren arloan. Munduko gas natural-erreserba handienak dauzka, bigarren harrikatz-erreserba handienak eta zortzigarren petrolio-erreserba handienak[9]. Munduko petrolio ekoizle handiena da, eta bigarren gas natural ekoizlea. Argindarrari dagokionez, munduko bosgarren ekoizlea da (2014)[9] eta, hidroelektrizitateari esker, bosgarren postuan dago energia berriztagarriaren produkzioan[56]. Azkenik, zentral nuklearretan ekoizten da argindarraren % 10,1 (2012)[9].

Azpiegiturak

aldatu

Garraioa

aldatu

Garraioen azpiegituraren egoera oso larria da gaur Errusiako Federazioan. Alde batetik, Sobiet Batasuna desagertu delarik espazio koherente baten moduan antolatua zegoen hura, mugen ugalketarekin, izugarrizko kontraesanak eta arazoak sortu dira. Bestalde, garraioen pribatizazioak oso ondorio kaltegarriak izan ditu, egin beharreko inbertsioen zenbatekoa oso handia baita. Sektore horren ahultasuna nolanahi ere ez da berria, nahiz eta ahalegin handiak egin diren aspalditik, burdinbideetan bereziki. Hornikuntzak zaharkituak egoteak kinka larrian jarri du funtsezko sektore errusiar hori.

Aireportuak

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Kultura

aldatu

Hizkuntzak

aldatu

Hizkuntza hegemoniko eta ofiziala errusiera bada ere, hizkuntza aniztasuna dago Errusiako Federazioan. Berrogeita hamar hizkuntza baino gehiago zerrendatzen dira errusierazko Wikipedian.[57]

Horra hizkuntza ofizialen zerrenda[57], hainbat eskualde eta estatutan ofizialak diren hizkuntzen zerrenda (kontuz, hizkuntza horien izenak, urdinez ez badaude, ez daude oraindik euskaraz eta ingelesez ematen ditugu hemen):

Literatura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errusierazko literatura»

Antzinako garaian, mendebaldeko tradiziotik urruti ibili zen Errusiako literatura. Lehenagotik ahozko tradizio handia bazegoen ere, literatura idatzia XI. mendean hasi zela esan daiteke, Bizantziok herri eslaviarrak kristautasunera bildu zituelarik. Literatura erlijiozkoa eta historikoa egin zen garai hartan. XVIII. mendean hasi zen garai modernoa, Petri Handiak Errusia mendebaldera begira jarri zuenean. Frantziako eragina sumatzen da idatzietan, eta antzerkiaren sorrera garai hartakoa da. XIX. mendea da urrezko aroa Errusian.

 
Lev Tolstoi

Literatura modernoaren sortzailea Aleksandr Puxkin (1799-1837) izan zen. Erromantizismoak eraginda eta poesia idatziz hasi bazen ere, berehala pasa zen hitz lauzko jardunera, eta mendean zehar nagusi izango zen errealismora. XIX. mendean mugimendurik garrantzitsuena eleberrigileena izan zen, bai Errusian bertan, bai kanpoan izan zuen eraginarengatik. Eleberrigile nagusiak Nikolai Gogol, Fedor Dostoievski, Ivan Turgenev eta Lev Tolstoi izan ziren. Pertsonaien ikerketa psikologiko sakona, kezka etikoak eta gizartearen azterketa, batez ere herri xehearena, erabiltzen dituzte beren lanetan. Idazle gehienek idatzi zituzten kontakizun laburrak, baina lan horretan goren maila Anton Txekhovek (1860-1904) lortu zuen, eta antzerkigintzan ere bera nagusitu zen. XX. mendearen hasieran, 1917ko Iraultzaren iragarpenak ikusten dira zenbait eleberrigilerengan, hala nola Maksim Gorkirengan (1868-1936), eta poesian, abangoardismoarekin oso lotuta, futuristak izan ziren nagusi, eta haien artean Vladimir Maiakovski (1883-1930).

Errusiako artea, berez, X. mendean hasi zen Vladimir I.a kristau egin zenetik aurrera. Aurretik buztinezko eta metalezko lanak agertu dira, urrezko eta kobrezkoak, bertako herri nomadenak, eszitiarrenak adibidez. X. mendetik aurrera, Errusiako artea kristautu egin zen eta Bizantzioko eragina jaso zuen. XVIII. mendean, itzulikatze handia gertatu zen Errusian, Europako mendebaldeko moldeak onartu ziren eta arte profanoa nagusitu zen erabat, errealismoaren ildotik.

Arkitektura

aldatu
 
San Basilio katedrala (1555–1561), Mosku

Arkitektura-monumenturik zaharrenak Kieven daude, hiri hori baita kristautasunaren habia Errusian. Bizantzioko artearen eragina agertzen dute, kupulen erabileran eta materialen aberastasunean. Garai hartakoa da Santa Sofia katedrala Kieven bertan (10171037). Tatariarren inbasioak arte modu horren bilakaera moztu zuen 1240an, eta Bizantzioko eraginetik askatu zen. Teilatuak piramide eran eraikitzen hasi ziren, zurezko eraikuntzetan bezala, elurraren pisuak honda ez zitzan. Alemaniako arteak ere izan zuen eraginik arte berri horretan.

Otomandarrek Konstantinopla hartu zutelarik, Moskuk bildu zuen arkitekturaren lehentasun guztia. Berriz ere, Bizantzioko tradizioari helduz, Ivan III.a tsarrak Italiatik ekarrarazi zituen arkitektoak 1475ean, haien artean Pietro Antonio Solari eta Marco Ruffo, eta Kremlina eraiki zuten. Hiru katedral eta Ivan Handiaren kanpandorreaz gainera, jauregi dotore multzo bat eraiki zen, eta batez ere lan nagusia, San Basilio katedrala, Plaza Gorrian.

 
Almirantazgoaren Jauregia (1704–1706), San Petersburgo

XVIII. mendean Petri Handiak hiriburu berri bat eraikitzea erabaki zuen, Amsterdam eredu hartuta. Jean-Baptiste Alexandre Le Blond arkitekto frantsesari eman zion enkargua San Petersburgoko plano orokorra marraz zezan, Peterhof jauregia eta Nevski etorbidea delakoarekin. Katalina II.ak Jean-Baptiste Vallin de La Mothe arkitekto frantsesari enkargatu zion Arte Ederretako Akademiaren Jauregiaren eraikuntza (gero Hermitage Txikia), bere arte bildumak gordetzeko. Beste arkitekto italiarrekin batera (Antonio Rinaldi, Giacomo Quarenghi) bi errusiar aipa daitezke: Ivan Starov eta Vasily Bazhenov. Eraikuntza horiek guztiak barrokoak dira eta Mendebaldeko ereduari jarraitu zioten. Neoklasizismoari dagokionez, Kazango Andre Maria katedrala da nagusia (Andrei Voronikhin) eta Almirantazgoaren Jauregia (Andreyan Zakharov). Arkitekto italiarrek eta frantsesek jarraitu zuten San Petersburgoko eraikuntza nagusiak egiten: Jean-François Thomas de Thomon, Auguste de Montferrand eta Carlo Rossi. Ondoren Inperio estiloa nagusitu zen Errusia osoan, eta XIX. mendean zehar hedatu zen.

Pintura

aldatu
 
Hirutasun Santuaren ikonoa (1422-1427), Andrei Rubliov

XVII. mendera arte, Errusiako pintura osoa erlijiosoa izan zen, eta langintza nagusia ikono egitea izan zen. Lehen margolaritza lanak mosaikoak ziren, XII. mendekoak. Gero lehen horma-irudiak agertu ziren Kieven eta Vladimirren, baina unerik garaiena XIV. mendean izan zen Moskun eta Novgoroden. Andrei Rubliov (13601430), Azken Epaiaren horma-irudia margotu zuen Vladimirko Ama Birjina Lokartuaren elizan. Berak eman zion ikonoari indar berria, eta bere Hirutasun Santuaren ikonoa margolan nagusitzat hartua izan da. XVI. mendean, Stroganoven eskolak jarraitu zuen lan horrekin eta arte aristokratikoago bat lortu zuen, finagoa. Joera horri, 1551n, beste bat kontrajarri zitzaion, tradizionalagoa, Ehun Kapituluren Kontzilioak eraginda. Haien arabera, antzinako irudiak zehazki jaso behar ziren, eta gai berriak sortu ziren (Apokalipsia, Ama Birjinaren koroatzea). XVII. mendeko eklektizismoak behera beharra iragarri zuen. Hala ere, margolari garrantzitsu batzuk izan ziren, Simon Uxakov esaterako.

XVIII. mendean tradizioarekiko etena izan zen, eta arteak mendebaldeko estilora jo zuen, Arte Ederretako Akademia sortu zenean. Margolari frantsesak jarri ziren irakasle. Erretratua izan zen haien lanik gailenena (Dmitri Levitski, Vladimir Borovikovski eta Fiodor Alekseiev). XIX. mendean errealismo aldera jo zen, eta pintura sozialaren lehen markak ikusten hasi ziren. Ideia horri, ordea, arte hutsezko mugimendu bat kontrajarri zitzaion, Mir Iskusstva (1899, Мир искусства «Artearen mundua») aldizkariaren eskutik. Aldizkari horretan aritu ziren Alexandre Benois eta Sergei Diagilev, eslaviarzaletasunaren lekuan ideal kosmopolita bat jarri zutenak. Beste margolari aipagarri batzuk izan ziren Mikhail Vrubel, Valentin Serov eta Isaac Levitan. XX. mendearen hasieran Errusiako pintura abangoardiako margolariz betea agertzen da. Hor zeuden Kazimir Malevitx, Mikhail Larionov eta Natalia Gontxarova.

Eskultura

aldatu

Eliza ortodoxoak debekatu egin zuen giza irudia zizelkatzea, idolatriatzat hartzen zelako. Horregatik, Petri I.aren garaira arte ez zen eskulturarik izan Errusian. Harrezkero, berehala sortu ziren, ordea, eskultura egile handiak: Fedot Xubin, Mikhail Kozlovsky eta Ivan Martos XVIII. mendean, eta Mikhail Mikeshin, Mark Antokolski eta Trubetskoi printzea XIX. mendean.

Musika

aldatu
 
Intxaur-hauskailua balleta, Piotr Txaikovskik ondutakoa

Errusiar musikak herri tradizioan izan ditu beti sustraiak, Mijail Glinkak (1803-1857) errusiar herri kanten eta sartaldeko musika idazkera prozeduren sintesia egin zuen arte. Bosten Taldea iritsi zen haren ondoren: Mili Balakirev (1837-1910), César Cui (1835-1918), Modest Musorgski (1839-1881), Nikolai Rimski-Korsakov (1844-1908) eta Aleksandr Borodin (1833-1887); denen artean oinarri nazionala zuen errusiar musika eskola sortu zuten. Eskolan horren aurrez aurre, 1862an San Petersburgoko kontserbatorioa sortu zen, eta handik eskola akademikoa; Piotr Txaikovski (1840-1893) eskola hartako musikari garrantzitsuena izan zen. 1871. urtetik aurrera bi joerek bat egin zuten, eta Sergei Rakhmaninov musikariak (1873-1943) batasun horretan berebiziko garrantzia izan zuen. Alexander Scriabin musikagileak (1872-1915) harmonia tonala baztertu zuen lehen aldiz. Haren ikerketek eskola modernoari zabaldu zioten bidea; eskola horretan Igor Stravinski (1882-1971) eta Sergei Prokofiev (1891-1953) nabariak dira.

Zinema

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zinema sobietarra»

Kirolak

aldatu

Katusha eta Tinkoff taldeak errusiarrak dira. Maila apalago batean, Gazprom-RusVelo eta Lokosphinx txirrindularitza taldeak daude. Azkenengo honek, Europan lasterka egiten du. Iñaki Barrenetxea bilbotarrak, talde honekin lasterka egin zuen 1998ko Getxoko Zirkuitua.

Beste kirolari Batzuk:

Zientzia

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. Enpresaburu mesedetu horien artean zen Roman Abramovitx; ikus Noticias de Gipuzkoa (2022/02/28)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
  2. 38. araua - Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
  3. Rosenberg, Matt. The Biggest Countries in the World. thoughtco.com.
  4. a b ОЦЕНКА ЧИСЛЕННОСТИ НАСЕЛЕНИЯ на 1 января 2016 года и в среднем за 2015 год. gks.ru (Noiz kontsultatua: 2017-5-12).
  5. (Ingelesez) UNESCO World Heritage Centre. Russian Federation. (Noiz kontsultatua: 2007-12-27).
  6. (Ingelesez) The World Network of Biosphere Reserves — UNESCO. Russian Federation. (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  7. (Ingelesez) Fish Industry of Russia — Production, Trade, Markets and Investment. Eurofish, Kopenhage, Danimarka 2006ko abuztua, 211 or. (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  8. (Ingelesez) Oil prices drive the cost of food. RIA Novosti (Noiz kontsultatua: 2008-02-22).
  9. a b c d e f g h i j (Ingelesez) The World Factbook. Russia. Central Intelligence Agency (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  10. (Ingelesez) Angara River. Encyclopædia Britannica (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  11. (Ingelesez) Lake Baikal—A Touchstone for Global Change and Rift Studies. United States Geological Survey (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  12. (Ingelesez) Lake Baikal. UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  13. (Ingelesez) Library of Congress. Topography and Drainage. (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  14. (Ingelesez) Walsh, N. P.. It's Europe's lungs and home to many rare species. But to Russia it's £100bn of wood. Guardian (UK) (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  15. Errusiako Federazioaren Datu Liburu Gorriko animalia zerrenda (1997ko azaroaren 1a)
  16. a b (Ingelesez) Russia::Climate and vegetation. Encyclopædia Britannica (Noiz kontsultatua: 2007-07-03).[Betiko hautsitako esteka]
  17. a b (Ingelesez) Climate. Library Of Congress (Noiz kontsultatua: 2007-12-26).
  18. (Ingelesez) Drozdov, V. A. et al.. (1992). «Ecological and Geographical Characteristics of the Coastal Zone of the Black Sea» GeoJournal (Springer Netherlands) 27: 169.  doi:10.1007/BF00717701. ISSN 0343-2521..
  19. Pogoda.ru.net. (Noiz kontsultatua: 2017-5-5).
  20. a b c d e f g h i (Ingelesez) «Crime in the Kremlin - Boris Yeltsin's Re-election Campaign 1996 - Watch the full documentary» ARTE (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  21. a b (Ingelesez) «Putin: Return of the Russian Bear - Watch the full documentary» ARTE (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  22. Rodriguez, Mikel. Tiro hotsak, gero eta ozenago. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-5-16).
  23. EHerritarren % 95,5ek Errusiarekin bat egitearen alde eman du boza. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2017-5-16).
  24. Krimea Estatu subirano gisa onartzen duen agiria sinatu du Putinek. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2017-5-16).
  25. Susaeta, Igor. «Txinak eta Errusiak adierazi diete AEBei bat eginda daudela» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  26. Errusiako konstituzioa, constitution.ru
  27. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
  28. a b c d .
  29. .
  30. .
  31. Закон Республики Алтай «О языках». Глава I, статья 4 |date=September 25, 2015 }}
  32. .
  33. .
  34. .
  35. .
  36. a b .
  37. a b .
  38. .
  39. a b .
  40. .
  41. .
  42. .
  43. a b .
  44. .
  45. .
  46. .
  47. Статья 8. Конституция Удмуртской Республики
  48. .
  49. 2012 Arena Atlas Religion Maps, kommersant.ru
  50. Cities with over 1 million population, Rosstat, gks.ru
  51. Cities with population between 500,000 and 1 million, Rosstat, gks.ru
  52. Aranburu, Iker, «Vladimir? Arazo bat daukagu», berria.eus
  53. Land use, cia.gov
  54. Россия занимает третье место в мире по экспорту зерна, rosbankjournal.ru
  55. Россия занимает третье место в мире по экспорту зерна, gks.ru
  56. BP Statistical Review of World Energy June 2009: Hydroelectricity consumption, bp.com
  57. a b (Ingelesez) «Умный регион/Многоязычие/en — Викимедиа» ru.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).

Kanpo estekak

aldatu


Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
 

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

 

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
 

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
 

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
 

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

  NODES
ELIZA 4
HOME 1
Idea 17
idea 17
Ideen 3
Intern 3
iOS 4
multimedia 1
musik 8
OOP 2
os 126
todo 2
web 2