Herbehereak[1] (nederlanderaz: Nederland, ˈneːdərˌlɑnt ahoskatua) Europa ipar-mendebaldean dagoen estatua da. Herbehereetako Erresumaren (Koninkrijk der Nederlanden) zati da, Curaçao, Sint Maarten eta Aruba ere bere baitan hartzen dituelarik. Europar Batasuneko estatu kidea da. Herbehereak monarkia konstituzional bat da, Europako ipar-mendebaldean kokatua. Iparraldean eta mendebaldean Ipar itsasoa du, hegoaldean – Belgika, eta ekialdean – Alemania. 1839an sortu ziren gaur egungo mugak.

Herbehereak
Nederland
Ereserkia: Het Wilhelmus
Goiburua: Je Maintiendrai (fr)
Ik zal handhaven (nl)
("Mantenduko dut")

Herbehereetako bandera

Herbehereetako armarria
Geografia
HiriburuaAmsterdam
52°22′12″N 4°52′48″E
Azalera37.378 km² eta 41.543 km²
Ura %18,7
Punturik altuenaScenery mendia
Punturik sakonenaZuidplaspolder (−6,76 m)
KontinenteaEuropa eta Erdialdeko Amerika
MugakideakAlemania eta Belgika
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia parlamentario eta monarkia konstituzional
Herbehereetako erregeaGilen Alexandro Herbehereetakoa
LegebiltzarraHerbehereetako Estatu Orokorrak
Epai autoritateaHerbeheretako Auzitegi Gorena
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria17.942.942
Dentsitatea480,04 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,68 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak20.000 (2023)
Derrigorrezko eskolaratzea5-16
Bizi-itxaropena81,50976 (2015)
Giniren koefizientea29,2 (2019)
Giza garapen indizea0,931 (2017)
Ekonomia
BPG nominala826.200.282.501,13 $ (2017)
BPG per capita48.482 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa932.319.528.228 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn54.422,008 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala2,1 % (2016)
Erreserbak38.421.990.800 $ (2017)
Inflazioa0,6 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1795eko urtarrilaren 19a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+31 eta +599
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Schuko eta europar loki
Internet domeinua.nl eta .frl
rijksoverheid.nl

Herbehereek 12 probintzia eta 3 udalerri dituzte. Batzuetan Holanda izenez ageri dira, baina Holanda berez bi probintziaren izena besterik ez da, eta ez Herbehere osoena.

Herbehereak oso dentsoki populatuak daude eta eremu asko itsas mailatik behera ditu. Bere haize-errotengatik, gaztengatik, dikeengatik, tulipanengatik, bizikletengatik eta gizarte tolerantziagatik da ezaguna munduan. Politika liberalak ditu drogei, prostituzioari, homosexualen arteko ezkontzei, abortuari eta eutanasiari buruz.

Geografia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Herbehereetako geografia»
 
Herbehereak satelite irudian

Estatuaren berezitasun nagusiak Herbehereak izenak berak ematen du, Nederlanden jatorrizkoak bezala, lurraldearen erdiak metro bateko garaiera besterik ez baitu. Ipar eta mendebaldea lau-laua da eta toki batzuetan itsas mailatik behera dago. Hego-ekialdean Goi Herbehereak daude, apur bat itsas mailatik gora daudenak. Dike, babes-duna eta ur-drainatze konplexuek, Erdi Aroan hasitakoak, uholdeetatik babesten dute eta estatuaren azalera % 20 handitzea ahalbidetzen.

Hiru ibaik bi zati nagusitan banatzen dute estatua: Rhin, Waal eta Meuse (Maas). Herbehereetako hego-mendebaldea hiru ibai horien delta erraldoia da. Banaketa geografikoaz gain, banaketa kulturala ere bada, nederlanderaren dialekto nagusiena eta erlijioarena (kalbinistak iparraldean eta katolikoak hegoaldean).

Herbehereetako klima epel samarra da urte osoan zehar (17 °C uztailean, 2 °C urtarrilean), itsasoaren eragina dela medio. Euria maiz eta ugari izaten da, abuztuan eta udazkenean batez ere (790 mm). Haize boladak indar handikoak dira, ez baitago batere oztoporik. Hori dela eta, haize-errotak erabili izan dira haizearen indarrari etekina ateratzeko. Landareei dagokienez, dunetako loreak, pinudiak eta hariztiak nagusi dira Herbehereetan. Animalia-kopurua asko urritu da, gizakiak hartu baitu, bizitzeko, ia lurralde osoa. Wadden itsasoan eta Frisiako uharteetan hegazti-mota ugari bizi dira, baina ibaietako karramarroa, aintziretako dortoka eta belatza, esate baterako, desagertu egin dira haien ingurugiroa suntsitu edo eraldatu egin delako.

Herbehereetako haize-norabide nagusia hego-mendebaldekoa da. Honek klima ozeaniko epela sortzen du, uda fresko, negu epel eta prezipitazio asko dituena. Klima hau kostaldekoa da batez ere, herrialdearen hego-ekialdean zertxobait gogorragoa da eta.

Hona hemen herrialdearen erdialdean dagoen De Bilteko estazioko datuak 1981 eta 2010 artean:

      Datu klimatikoak (De Bilt (1981–2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.2 20.4 25.6 32.2 35.6 38.4 38.2 38.6 35.2 30.1 22.0 17.8 38.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.6 6.4 10.0 14.0 18.0 20.4 22.8 22.6 19.1 14.6 9.6 6.1 14.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.1 3.3 6.2 9.2 13.1 15.6 17.9 17.5 14.5 10.7 6.7 3.7 10.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.3 0.2 2.3 4.1 7.8 10.5 12.8 12.3 9.9 6.9 3.6 1.0 6.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -27.4 -26.8 -20.7 -9.4 -5.4 -1.2 0.7 1.3 -3.7 -8.5 -14.4 -22.3 -27.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 69.6 55.8 66.8 42.3 61.9 65.6 81.1 72.9 78.1 82.8 79.8 75.8 832.5
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 17 14 17 13 14 14 14 14 15 16 18 17 184
Elur egunak (≥ 0 cm) 6 6 4 2 0 0 2 5 25
Eguzki orduak 62.3 85.7 121.6 173.6 207.2 193.9 206.0 187.7 138.3 112.9 63.0 49.3 1601.5
Hezetasuna (%) 87 84 81 75 75 76 77 79 84 86 89 89 82
Iturria: Knmi.nl[2]

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Herbehereetako historia»
 
Gaueko Zaintza, Rembrandt

Germaniako Erromatar Inperio Santua enperadore eta Espainiako errege Karlos V.aren agindupean, eskualdea Herbehereetako Hamazazpi Probintzien zati izan zen, oraingo Belgikaren gehiengoa, Luxenburgo, Frantzia iparraldea eta Alemaniaren lur batzuekin batera. 1648an independentzia lortu zuten Münsterko Ituna sinatzean, Felipe II.aren eskutik.

XVII. mendean, Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren botere ekonomikoa haziz joan zen, itsas botere handia bihurtu arte, mundu osoan zehar koloniak eta merkataritza-tokiak ezartzeraino.

Frantziar Inperioan sarrarazi zuten, Napoleon I.aren agindupean. Honen nagusitasuna amaitu ostean, Vienako Batzarrean (1815) Herbehereetako Erresuma Batua sortu zen, Luxenburgo eta Belgika barnean zeudelarik. Hala ere, belgiarrek 1830an independentzia lortu zuten, eta Luxenburgok, urte gutxi batzuen buruan. XIX. mendean industrializazio handia izan zuen, Alemania eta Frantziakoaren adinakoa.

Lehen Mundu Gerran neutral iraun zuen. Baina Bigarren Mundu Gerran, Alemania naziak 1940. urtean okupatu zuen, 1945 arte. Gerra ostean, ekonomiak gora egin zuen eta Benelux elkarteko kide bihurtu (Belgique, Nederland, Luxembourg). Era berean Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren (IAEE) kide bihurtu zen, Europar Batasunaren aitzindaria.

Banaketa administratiboa

aldatu

Probintziak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Herbehereen banaketa administratiboa»
 
Herbehereen banaketa administratiboaren mapa

Herbehereen banaketa administratiboa hamabi eskualdetan egiten da, probintzia-izenarekin. Euretariko bakoitzean gobernadore bat dago, Commissaris van de Koningin (Erreginaren Mandataria), Limburg probintzian ezik, non Gouverneur izena ematen zaion.

Honakoak dira 12 probintziak:

Bandera Probintzia Hiriburua Hiri nagusia Azalera[3]
(km²)
Biztanleria[4]
2013-9-30
Dentsitatea
(bizt/km²)
  Drenthe Assen Assen 2.639 489.155 185
  Flevoland Lelystad Almere 1.415 399.825 282
  Frisia Leeuwarden Leeuwarden 3.340 646.401 194
  Gelderland Arnhem Nimega 4.970 2.019.196 406
  Groningen Groningen Groningen 2.325 582.908 251
  Limburg Maastricht Maastricht 2.150 1.120.332 521
  Ipar Brabante 's-Hertogenbosch Eindhoven 4.914 2.478.687 504
  Ipar Holanda Haarlem Amsterdam 2.665 2.737.540 1.027
  Overijssel Zwolle Enschede 3.324 1.139.462 343
  Utrecht Utrecht Utrecht 1.383 1.251.266 905
  Zeelanda Middelburg Middelburg 1.784 380.864 213
  Hego Holanda Haga Rotterdam 2.808 3.572.409 1.272
Guztira 33.718 16.818.045 499

Estatua ur-barrutietan ere banatua dago, ur-batzorde baten agindupean (waterschap edo hoogheemraadschap). 2005eko urtarrilaren 1ean 27 ziren eta bakoitzak ura kudeatzeko eskuduntza du. Ur-batzorde hauen eraketa estatuaren sorrera baino lehenagokoa da, 1196 urtean agertu baitziren lehen aldiz. Berez, Herbehereetako ur-batzordeak oraindik dabiltzan munduko erakunde demokratiko zaharrenetakoak dira.

Udalerri bereziak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «BES uharteak»

2010 urtetik aurrerako banaketa administratiboaren arabera, antzinako Holandarren Antilletako uharteak Herbehereetako udalerri berezi bihurtu ziren.

Bandera Probintzia Hiriburua Hiri nagusia Azalera
(km²)
Biztanleria[5]
2012-12-31
Dentsitatea
(bizt/km²)
  Bonaire Kralendijk Kralendijk 288 17.408 60
  San Eustakio Oranjestad Oranjestad 21 3.897 186
  Saba The Bottom The Bottom 13 1.991 153
Guztira 322 23.296 72

Hiri nagusiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Herbehereetako hiri nagusien zerrenda»

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Herbehereetako politika»

Herbehereak demokrazia parlamentario bat izan dira 1848tik aurrera, eta monarkia konstituzional bat 1815tik. Horren aurretik errepublika bat izan zen 1581tik 1806ra eta erresuma 1806tik 1810ra (1810tik 1813ra Frantziaren parte izan zen). Herbehereetako politika ezaguna da bere kontsentsuarengatik, bai politikarien artean, bai horien eta jendartearen artean.

Estatuburua monarka bat da; gaur egun, Beatriz erregina. Konstituzionalki monarkak hainbat botere ditu, baina berez funtzio zeremonialak betetzen ditu. Monarkak kabinete berriaren eraketan eragin dezake, eta alderdi politikoen arteko epaile moduan joka dezake.

Praktikan botere exekutiboa Kabinetearen esku geratzen da. Dagoen sistema alderdi-anitza dela eta, XIX. mendetik inoiz ez da egon alderdirik gehiengo osoa lortu duenik, eta horregatik, Kabineteak sortu behar dira. Horretan hogeita hamar ministro inguru daude, horietatik batetik hirura ez dute ministerio zehatzik eta beste hainbeste estatu-idazkari. Gobernuaren burua Herbehereetako Lehen Ministroa da, normalean koalizioan dauden alderdirik handienaren burua delarik.

Kabinetearen arduren artean bi ganbara dituen parlamentua, botere legegilea duena. Bigarren Ganberako (Behe Ganbera), hauteskunde zuzenetan hautatzen dira, lau urtero ospatzen direnak normalean. Biltzar Probintzialak ere lau urterik behin egiten dira. Biltzar Probintzialetako kideek 75 ordezkari hautatzen dituzte Lehen Ganberan (Goi Ganbera), botere legegilea duena, baina ez hauek proposatzeko edo aldatzeko, bakarrik atzera emateko.

Langile sindikatuak eta erakundeak kontsultatzen dituzte finantza, ekonomia eta gizarte gaietan. Horretarako, Herbehereetako Kontseilu Ekonomiko-Soziala biltzen da.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Herbehereek aurretik izan ohi zuten neutraltasuna hautsi eta Nazio Batuetan, OTANen eta Europar Batasunean sartu zen.

Herbehereek tradizio handia dute tolerantzia sozialean. XVIII. mendean Herbehereetako Eliza Erreformatua zen ofiziala, baina katolizismo eta judaismoa oso onartuak ziren. Gaur egun drogak, prostituzioa, homosexualen arteko ezkontzak eta eutanasiaren inguruko legeak dituzte, munduko askeenak.

1919tik aurrera sufragio unibertsala ezarri zen eta hortik aurrera hiru alderdi familia egon dira:

Demokristuak beti egon dira kabinetean, koalizioan beste bietako batekin. 1970eko hamarkadan alderdi sistema oso hegazkorra bilakatu zen, alderdi klasikoek boterea galdu zutelako eta Alderdi Erradikal Demokrata edo D66 Alderdi Liberal Progresistak boto asko lortu zituzten.

1994ko hauteskundetan CDAk bere boterea galdu zuen eta VVD, D66 eta PvdAk osatutako kabinetea sortu zen. 2002an honek gehiengoa lortu zuen, Pim Fortuynek osatutako LPF alderdiak (Fortuyn bera astebete lehenago erail zuten) igoera nabarmena izan baitzuen. CDA, VVD eta LPFk kabinetea osatu zuten, baina 2003an LPFk aulki asko galdu ziten eta beraz kabinetea CDA, VVD eta D66 alderdiek osatu zuten.

Demografia

aldatu

Herbehereek munduko biztanleria dentsitate maila altuenetako bat dute. 2021eko apirilean, estimazioen arabera, biztanleria 17.488.669koa zen.[7] Populazioaren gehiengoa frankoen, frisiarren eta saxoien ondorengoak dira.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik, gobernuak emigrazioa bultzatu zuen, lurraldea gainpopulatua zegoela eta. Horrela, ia 500.000 biztanlek herrialdea utzi zuen. Hala ere, immigrazioa emigrazioa baino handiagoa izan da, eta hainbat lurraldetatik immigranteak heldu dira Herbehereetara (tartean Herbehereen koloniak izandakoak –Holandarren Antillak edo Surinam–, baina baita beste herri batzuetakoak ere, Turkia eta Maroko esaterako).

Herbehereen egungo osaketa etnikoa ondokoa da:

Hirigintza

aldatu
 
Randstad eskualdearen mapa eskematikoa

Herrialdea oso populatua dago, nahiz eta hiriak txikiak izan Europako edo munduko beste herrialde batzuekin alderatuta. Ez dira oso handiak, baina batez besteko urbanizazio maila oso altua da. Hiriburua eta hiririk handiena Amsterdam da, nahiz eta gobernuaren egoitzan Hagan dagoen. Hiriburua, orokorrean, gobernuaren egoitza dagoen hiria bezala definituta dagoen bitartean, kasu honetan, inork ez luke Haga hiriburu bezala inoiz deituko, "Munduko legearen hiriburu" bezala ezagutzen den arren.[8]

Randstad

aldatu

Randstad (nederlanderaz: rand, "Ertza", eta stad, "Hiria") Herbehereetako konurbaziorik handienak jasotzen duen izena da, aldi berean Europako handienetako bat.[9]

Randstad eskualde metropolitarra (6,5 milioi biztanle inguru ditu; Herbehereetako populazioaren %40) eta Randstad eskualdea (elkarte sozio-ekonomiko bat) bereizi behar dira.[10] Bi entitate hauek Hego Holanda, Ipar Holanda, Utrecht eta Flevoland probintzietan zehar hedatzen dira.

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Herbehereetako ekonomia»

Lurraldea oso mugatua izanik ere, ekonomia indartsua garatu dute nederlandarrek, garraioan, finantza zerbitzuetan eta industrian oinarritua, emaitza bikainak ematen dituena. Euroguneko seigarren ekonomiarik garrantzitsuena da[11].

Nekazaritzak oraindik ere garrantzi handia du, baino biztanleria langilearen % 2ri baino ez dio ematen lana[11]. Oso intentsiboa da, eta barazki langintzarekin lotu du behi eta zerri hazkundea. Laborantza gaien munduko hirugarren esportatzailea dira Herbehereak, eta aurreneko lekuan dago gazta, lekadun eta loreen esportazioan. Gas naturala da lurpeko baliabide nagusia (bosgarrena 1996. urtean). Groningeneko hobi zabalak, iparraldean, oraindik gasaren bi heren ematen ditu, baina ekoizpena agortzen ari da. Aldi berean, ordea, indartzen ari dira Ipar Itsasoan dauden gas hobiak. Gas hori, nazioko esportazioen % 10 edo dena, inguruko europar herrialdeetan banatzen da.

 
Rotterdamgo portua Europako handiena da.

Herbehereek oso tradizio zaharra dute negozioetan, eta orobat da han antzinakoa merkataritzako kapitalismo dinamikoa. Bertakoak dira Shell, Unilever, Heineken eta Philips bezalako multinazional handiak. Usadio horietan oinarriturik, industria ahaltsua garatu da. Industria horretan usadiozko espezialitateak (diamante langintza adibidez) eta ekoizpen sorta oso zabala elkartzen dira, esportazio guztien % 50 ziurtatzen dutenak. Hirugarren sektoreak BPGren % 73,2 hartzen zuen 2012an[11], eta nazioarteko merkatari eta finantza bulego asko sortu ditu atzerrian. Hala, asko dira holandar holdingak, trataera fiskal abantailatsu batek erakarriak. Rotterdamen dago Europako lehen portua, garraio sare bikain batez osatua, eta hantxe dago halaber petrolioaren negozioaren nazioarteko gune nagusietako bat.

26 urteko hazkunde ekonomikoaren ondoren, 2009an ekonomia % 3,9 uzkurtu zen, Atzeraldi Handia zela eta. Izan ere, Herbehereetako banku batzuek Estatu Batuetako subprime maileguen krisia pairatu zuten. 2008an gobernuak bi banku nazionalizatu behar izan zituen, eta beste finantza erakunde batzuei milaka milioi euro injektatu zizkien, hondatze handiagoa gerta ez zedin. Horrez gainera, gobernuak ekonomia suspertzeko planak abiarazi zituen. Guzti horren ondorioz, 2010ean defizita BPGren %5,3 izan zen (2008an % 0,7ko superabita izan zuten). 2011n kontsolidazio fiskala lortzeko neurriak hartzen hasi ziren[11].

Kultura

aldatu

Garai gotiko eta errenazentistan, Herbehereak garapen artistiko nabarmena izaten hasi ziren, batez ere pinturan. Maila intelektualean, Erasmo Rotterdamgoa, Herbehereetan jaioa, eragin handia izan zuen bere herrialdeko eta Europako kultura-bizitzan XVI. mendean. Ondoren, eta haren omenez, 1958az geroztik, Erasmo saria eman dute humanitate, gizarte-zientzia eta arteen arloan.

XVII. mendean, «Herbehereetako Urrezko Aroa» izenaz ezagutzen den aldian, herrialdearen eragin kulturalak gailurra jo zuen. Garai hartako pertsonaia herbehereetarren artean Christiaan Huygens eta Baruch Spinoza daude. Gainera, baziren herrialde hartan tolerantzia-giroari esker bizi ziren atzerritarrak, hala nola René Descartes frantsesa edo John Locke ingelesa. Herrialde hori ezaguna da haize-errotengatik, zurezko zapatengatik, tulipanengatik, bizikletengatik eta tolerantzia sozialagatik.

Margolaritza

aldatu
 
Rembrandt

Herbehereetako margolaritza barrokoa burgesa da, eta paisaia, erretratu eta eguneroko bizitzako gaiak menderatzen ditu, horren adibide nabarmenena Rembrandt da. XVII. mendeko «Herbehereetako Urrezko Aro» horretan Johannes Vermeer, Frans Hals eta lehenago Hieronymus Bosch ere nabarmendu ziren. Azken mendeetan, pintore bikainak ekoitzi ditu herrialdeak, hala nola Vincent van Gogh eta Piet Mondrian.

Mondrianen abstrakzioa erretikulu kubistatik abiatuta egin zen. Erretikulu horietatik pixkanaka kolore puruko planoak gordetzen dituzten marra horizontal eta bertikaletara murriztu zen. Gerra arteko aldian, Theo van Doesburgek, neoplastizismoaren aldezle nagusietako bat izan ondoren, arte abstraktua nabarmen berritu zuen, arte-sorkuntzak arau kontrolagarri eta logikoen mende egon behar zuela eta.

Literatura

aldatu

Erdia Aroan nabarmentzekoa da antzinako nederlanderaz idatzitako zaldunen istorio frantses bat, Floire et Blancheflor, Mila gau eta bat gehiago ipuinean oinarritutakoa. Karel ende Elegast berezko lana da. Izen ezaguneko lehen poeta Hendrik van Veldeke da (1170). Nederlanderazko prosaren aitatzat Jan van Ruysbroek (1293-1381) mistikoa hartzen da, bere Die Chierheit der Gheesteliker Brulocht (Ezkontza espiritualaren apaindura) lanak Europa osoko literatura aszetiko eta mistikoan eragina izan zuena. Errenazimenduko humanismoak, Erasmo Rotterdamgoa bezalako figurak eman zituen, eta Herbehereetako literaturaren Urrezko Mendea, XVII. mendea, gailurra izan zen, Biblia nederlandera itzuli zenean, dialekto bakoitzeko berezitasun ezberdinekin, nederlandera literario arrunt bat sortzeko; hau da, Estatuen Biblia deiturikoa. Urrezko mende honetako egilerik garrantzitsuenak Joost van den Vondel, Pieter Corneliszoon Hooft, Constantijn Huygens eta Gerbrand Adriaensz Bredero izan ziren. XVIII. mendean, elkarrekin bizi ziren emakume idazle bikote berezi bat nabarmentzen da, Betje Wolff (1738-1804) eta bere laguna Aagje Deken (1741-1804), eleberri epistolar nabarmenak idazten zituztenak. XIX. mendeko belaunaldi erromantikoa Willem Bilderdijkek (1756-1831), Hiëronymus van Alphenek (1746-1803), Rhijnvis Feithek (1753-1824), Hendrik Tollensek (1780-1856) eta A. C. W. Staringek (1767-1840) ordezkatzen dute. Narratiban Multatuli nabarmendu zen kolonialismoa salatzen duen eleberri batekin, Max Havelaar (1860), eta Busken Huet saiakeran (1826-1886). Naturalismoa Marcellus Emantsek (1848-1923) ordezkatzen du. 1880ko belaunaldiak Tachtigers izeneko talde bat sortu zuen: Willem Kloos, Hélène Swarth, Albert Verwey, Frederik van Eeden, Lodewijk van Deyssel eta Herman Gorter. XX. mendean Louis Couperusen eleberri psikologikoa aipatu behar da, eta, bigarren mundu gerraren ondoren, panorama menderatu zuten hiru autore: Willem Frederik Hermans, Harry Mulisch eta Gerard Reve. Ondoren, Hella Haasse eta Cees Nooteboom nabarmendu ziren, hauek bezain garrantzitsuak ziren beste askoren artean.

Gastronomia

aldatu
 
Erwtensoep (ilar zopa) prestatzen, herrialdeko plater nazionala.

Sukaldaritzaren ezaugarri nagusia ogia eta patata asko kontsumitzea da. Oso ezaguna da gurinez bustitako tostada biribil bat: muschuita, gosari bezala jan ohi dena, zapore ezberdinekin eta ospakizun ezberdinetan erabiltzen dena. Plater nazional bat ere ospetsua da, erwtensoep delakoa, oinarrian, ilar zopa bat dena.

Gaztak ezagunak dira, horien artean Gouda, Edam eta Leyden. Ekialdeko hiri askok beren gaztak dituzte, eta horietako batzuk zaporeagatik eta kanpoko itxuragatik bakarrik bereiz daitezke. Baina Europako herrialde guztietan bezala, eskualdeen arteko aldeak nabarmenak dira eta eskualde bakoitzak bere plater tipikoak ditu. Iparraldeak, protestanteak, bizitza ikusteko beste modu bat du hegoaldeak baino, katolikoa; eta hori bere eragin gastronomikoetan ere islatzen da. Azpimarratzekoa da, halaber, sardinzar ogitartekoa (haring broodje). Bere gozokirik preziatuena stroopwafels izeneko siropez betetako gailetak dira.

Hizkuntzak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nederlandera» eta «Frisiera»

Herrialdean biztanle gehienek nederlandera hitz egiten dute, hori baita hizkuntza ofiziala, baina probintzietako hizkuntzak eta eskualdeetako dialektoak ere ezagutzen dira. Flandrian eta Surinamen ere hitz egiten da, Indonesian belaunaldi gazteenak herrialdean hizkuntzaren erabilera berreskuratzen hasi diren bitartean, orain arte ohikoa zena, batez ere Herbehereetako kolonizazioa ezagutu zuten biztanleen artean.

Frisiera Frisia probintziako hizkuntza koofiziala da, eta 453 000 pertsonek hitz egiten dute.[12]

Nederlanderazko baxu saxoeraren zenbait dialekto herrialdearen ipar-ekialdean hitz egiten dira, eta nederlandarrek eskualdeetako hizkuntzatzat hartzen dituzte Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren arabera. 798 000 lagunek hitz egiten dute. Beste nederlanderazko dialekto bat limburgera da, Limburgoko probintziaren hego-ekialdean hitz egiten dena eta 825.000 lagunek hitz egiten dutena.[13]

Hegoafrikan herbeheretar kolonoen ondorengoek afrikaans hitz egiten dute, nederlanderaren aldaera bat.

Ohikoa da herrialdean beste hizkuntza batzuk hitz egitea, herritarren% 70ek ingelesaren ezagutza handia dute,% 55 eta 59 artean alemanak hitz egiten du eta %19 inguruk frantsesak.[14]

Erlijioak

aldatu

Erlijioak Herbehereetan (2015)[15][16]      Erlijio eza (ez sinesdun) (Ateo) (Agnostiko) %50.1 (50.1%)     Eliza Katolikoa %23.7 (23.7%)     Protestantismo %15.5 (15.5%)     Beste kristauak %4.6 (4.6%)     Islam %4.9 (4.9%)     Beste %1.1 (1.1%)

XVI. mendeko erreformaren ondoren, herrialdea bi zatitan banatu zen: katolikoa eta protestantea. Banaketa hori, gutxi gora-behera, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera doa: lehena katolikoa da, bigarrena, protestantea. Azken horretan hainbat adar daude tartean, Eliza berritua (kalbinistak) eta luteranoak kasu.[17]

2005ean, herbeheretar biztanleen %43,6 kristaua zen (%27, kristau katolikoa; eta %16,6, protestantea). Populazioaren %5 musulmana da, %5 judua, eta populazioaren %48 ez da inongo erlijioren kide.[18][19]

2005eko Eurobarometroaren inkestaren arabera, Herbehereetako herritarren %34ak "Jainko bat dagoela uste dut" erantzun zuten; % 37k, berriz, "Izpiritu edo bizi-indar moduko bat dagoela uste dut" eta % 27k "ez dut uste inolako izpiritu, jainko, bizitza edo indarrik dagoenik". Horrez gain, populazioaren % 41ek onartzen zuen bizitzaren esanahian pentsatzen duela; aldiz, inoiz horretan inoiz pentsatzen ez zutenak % 6 izan ziren.[20]

Hezkuntza

aldatu

Hezkuntza ikastetxeetan eta horien barruko adin-taldeetan banatuta dago, eta horietako batzuek hezkuntza-maila desberdinak dituzte. Ikastetxeak ikastetxe publikoetan edo ikastetxe berezi erlijiosoetan banatzen dira. PISA txostena Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak koordinatzen du, eta 2008an Herbehereak munduko hezkuntzaren bederatzigarren lekuan jarri zuen, erakundearen batezbestekoan hazkunde nabarmena lortuz.

Oinarrizko hezkuntza lau urtetik hamabi urtera bitartekoa da. 5 urtetik aurrera, nahitaezkoa da. Hamabi urtetik aurrera, maila ertaineko prestakuntza-hezkuntza (lau urtekoa), hezkuntza orokor jarraitua (bost urtekoa) edo prestatzeko hezkuntza zientifikoa (sei urtekoa) egin daitezke. Ikasketa horiek amaitutakoan, hirugarren mailako hezkuntza egin daiteke, unibertsitateak barne. Ikasketak amaitzean, maisutza bat egin daiteke, batez beste 22 urterekin amaitzen dena, ondoren lanean hasteko. Unibertsitate guztiek, Nyenrodek izan ezik, estatuaren finantziazioa jasotzen dute. Amsterdam, Delft, Leiden eta Utrechteko unibertsitateak munduko 100 onenen artean daude urtero.[21][22]

Kirolak

aldatu
 
Johan Cruyff, munduko futbolari onenen artean dago.

Futbola kirol nagusien artean dugu, izan ere Herbehereetako futbol selekzio nazionala munduko hoberenen artean dugu historikoki, hiru aldiz munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna izan baita. Taldeka, UEFAko Txapeldunen Liga 6 aldiz irabazi dute bertako klubek (Amsterdamgo Ajaxek 4, eta PSV Eindhovenek eta Feyenoord Rotterdamek bana).

Halaber, txirrindularitzan ere arrakastatsuak izan dira holandarrak mundu mailan, batik bat 1960, 1970 eta 1980ko hamarkadetan Joop Zoetemelk, Jan Janssen, Hennie Kuiper, Johan van der Velde, Peter Winnen, Steven Rooks eta Erik Breukink moduko txirrindulariekin. Hel het Mergellan lasterketa egiten da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. (Nederlanderaz) Knmi.nl. .
  3. (Nederlanderaz) Statistics Netherlands. (2007). Regionale Kerncijfers Nederland. .
  4. (Nederlanderaz) Statistics Netherlands. (2013). Bevolking; geslacht, leeftijd, burgerlijke staat en regio, 1 januari. .
  5. (Nederlanderaz) Central Bureau of Statistics. (2012). Bevolkingsontwikkeling Caribisch Nederland; geboorte, sterfte, migratie. .
  6. Statistics Netherlands.
  7. Bevolkingsontwikkeling; regio per maand. StatLine (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
  8. van Krieken, Peter J.; David McKay (2005). The Hague: Legal Capital of the World. Cambridge University Press. ISBN 9067041858.
  9. OECD Territorial Reviews: Randstad Holland, Netherlands. oecd.org.
  10. Regio Randstad Brussel. Randstad.
  11. a b c d Netherlands: Economy The World Factbook. Cia.gov
  12. The World Factbook. .
  13. Welschen, Ad: Course Dutch Society and Culture, International School for Humanities and Social Studies ISHSS, Universiteit van Amsterdam, 2000-2005.
  14. Ginsburgh, Victor. (2005). (pdf) Why Do People Learn Foreign Languages?. .
  15. {{|abizena=Schmeets|izena=Hans|izenburua=De religieuze kaart van Nederland, 2010–2015|data=2016|argitaletxea=Centraal Bureau voor der Statistiek|url=https://www.cbs.nl/-/media/_pdf/2016/51/religie-regionaal-2010-2015.pdf%7Cpage=5}}
  16. {{|url=https://www.cbs.nl/nl-nl/nieuws/2016/51/helft-nederlanders-is-kerkelijk-of-religieus%7Cizenburua=Helft Nederlanders is kerkelijk of religieus|abizena=CBS|website=www.cbs.nl|hizkuntza=nl|sartze-data=2017ko urriaren 17a}}
  17. El país en breve. Herbehereetako Kanpo Harremanetarako Ministerioa.
  18. {{ |url=http://www.wrr.nl/dsc?c=getobject&s=obj&%21sessionid=1rhoUlCp3M4eGxJh%40OuGEX%40lW9pz8%40H1%21f8xG1jmf1WBRze8Ga59bo5Wz8ZWno7p&objectid=3840&%21dsname=default&isapidir=%2Fgvisapi%2F |izenburua=Copia archivada |fechaacceso=24 de noviembre de 2017 |urlarchivo=https://web.archive.org/web/20110811080512/http://www.wrr.nl/dsc?c=getobject&s=obj&%21sessionid=1rhoUlCp3M4eGxJh%40OuGEX%40lW9pz8%40H1%21f8xG1jmf1WBRze8Ga59bo5Wz8ZWno7p&objectid=3840&%21dsname=default&isapidir=%2Fgvisapi%2F |fechaarchivo=11 de agosto de 2011 }}
  19. https://web.archive.org/web/20091116154332/http://www.wrr.nl/content.jsp?objectid=3840
  20. {{ |url=http://ec.europa.eu/public_opinion/archives/ebs/ebs_225_report_en.pdf |izenburua=Eurobarometer on Social Values, Science and technology 2005 (pág. 11) |fechaacceso=5 de mayo de 2007}}
  21. Sistemas de educación superior en Francia y Países Bajos – una comparación. www.cosmopolitburo.com.
  22. University of Groningen. .

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
admin 7
Association 1
Idea 2
idea 2
INTERN 7