1780ko Urakan Handia
1780ko Urakan Handia, San Calixto Urakana edo Antilletako Urakan Handia datuak ditugunez gero biktima kopuru izugarria eragin zuen lehen urakana kontsideratzen da. 1780ko urriaren 10 eta 16 artean, 22.000 pertsona inguru hil zituen, Martinika, San Eustakio eta Barbados zigortu zituenean. Era berean, milaka pertsona hil ziren itsasoan, Amerikar Iraultzan borrokatzen ari ziren britainiar eta frantses ontzidian zihoazenak, Herbehereetakoak eta espainiarrak.
1780ko Urakan Handia | |
---|---|
Mota | North Atlantic tropical cyclone (en) |
Denbora-tarte | 1780ko urriaren 9a - 1780ko urriaren 20a |
Presio atmosferikorik baxuena | 875 hPa |
Pertsona hilak | 22.000 |
Ekaitzaren ibilbidea
aldatuEkaitza Karibe itsasoan sortu zen eta egun pare bat eman zituen Barbadosen. New Yorketik Mendebaldeko Indietara zihoan ontzidia George Brydges Rodney britainiar almirantearen agindupean zihoan ekaitzak erabat banandu eta hondatu zuenean. Barbadosera iritsi zenean, Rodney almiranteak han utzitako 12 gerra-ontzitik 8 erabat galduta aurkitu zituen eta eskifaiaren gehiengoa itota[1].
Dena geratu zen suntsituta eta, kalteak ebaluatzera joan zen britainiar esploratzaile batek, ekaitzaz gain, lurrikara ere izan zela uste izan zuen. Arrantza ontzi ugari galdu ziren betirako eta familia orok zuen ekaitzak eramandako kideren bat. Martinikan 9.000 heriotza kontatzen dira eta San Eustakion, 4.000 edo 5.000.
Gero, ekaitza Puerto Rico eta Hispaniolarantz abiatu zen eta Florida inguratu.
Ekaitzik larrienak
aldatuHeriotzak[2][3] | Izena | Urtea |
---|---|---|
27.501+ | 1780ko Urakan Handia | 1780 |
18.974-21.000 | Mitch urakana | 1998 |
8.000-12.000 | 1900eko Galveston urakana | 1900 |
2.000-8.000 | 1930eko Dominikar Errepublikako urakana | 1930 |
8.200 | Fifi-Orlene urakana | 1974 |
7.186-8.000 | Flora urakana | 1963 |
6.000+ | Pointe-à-Pitre Bayko urakana | 1776 |
4.000-4.163+ | 1775eko Ternuako urakana | 1775 |
4.000 | 1909ko Monterreyko urakana | 1909 |
4.075+ | 1928ko Okeechobeeko urakana | 1928 |
3.433+ | 1899ko San Ciriaco urakana | 1899 |
2.500-3.107 | 1932ko Kubako urakana | 1932 |
3.037 | Jeanne urakana | 2004 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20131109205210/http://meteovision.es/ARTICULO%20CALIXTO.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://lempiravive.blogspot.com.es/2010/06/datos-los-mas-letales-y-costosos.html
- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20131109212525/http://noticias.lainformacion.com/ciencia-y-tecnologia/ciencias-meteorologicas/los-diez-records-de-huracanes-mas-increibles-de-la-historia_0hWQJmsDxa6A06B7GOryz6/