1814ko eskutitza Frantziako Luis XVIII.ak Frantziarentzat egin zuen konstituzio bat da. Izatez, ez da konstituzio arrunta, baizik eta erregeak emandako kontzezio bat. Kasu honetan Emandako Karta izena hartzen dute egindako lege berriek.

1814ko eskutitza
Irudia
Motakonstituzio
Gutun aitortu
Data1814ko ekainaren 4a
Constitution of the Year XII (en) Itzuli (1814)
Charter of 1815 (en) Itzuli (1815)
Charter of 1815 (en) Itzuli (1815)
Charter of 1830 (en) Itzuli (1830) →
HerrialdeaFrantzia

Luis XVIII.a Frantziako erregeak, 1814ko ekainaren 4an, Napoleon bota eta tronua berreskuratu zuenean izenpetu zuen dokumentua. Antzinako Erregimena berriro ezarri beharrean, Kartak, Iraultzan izandako aurrerapen asko errespetatzen zituen; Legearen aurrean denon berdintasuna, gizabanakoaren askatasuna eta askatasun ekonomikoa, kode zibila, administrazioa, e.a. Kartak erregearen agintea mugatu egiten zuen. Erregeak ministroak eta nobleen ganberako kideak izendatzen zituen, baina beste ganbera bat ere bazegoen, diputatuen ganbera, eta hauek burgesiak aukeratzen zituen. Azken ganbera honen egitekoa legeak eta aurrekontuak onartzea zen. Antzinako Erregimenaren eta berriaren arteko konpromisoa zen Karta.

Goian idatzitakoa laburbilduz, Frantziako Borboien Berrezarkuntza eta gero, nahiz eta ideologia kontserbadorea izan, legeak ez ziren iraganeko absolutismora bueltatu. Konstituzio honetan, nahiz eta Frantziar Iraultzako eskubide batzuk agertu, subirautza erregean datza, eta berak ditu botere guztiak, Jainkozko Eskubidea deitzen zitzaiona.

1814eko ekainaren 4an egidako dokumentuko artikulorik aipagarrienak beheko hauek dira:

"15. art. Aginte legegilea batere dute erregek, Pareen Ganberak (senatuak) eta Departamentuetako Diputatuen Ganberak (behe ganberak).

19. art. Ganberak ahalmena dute erregeri edozeri buruzko legea proposatzeko eta jakinarazteko zer komeni den zehaztea bertan.

27. art. Frantziako Pareak izendatzea erregeari dagokio.

35. art. Diputatuen Ganberako kideak hautatze lekuetan aukeratuko dira; hauteskundeak noiz eta nola deitu legeek zehaztuko dute.

38. art. Ganberan ez da onartuko berrogei urtetik beherako diputaturik ez eta zergetan mila libera zuzenean ordaintzen ez duenik ere.

40. art. Diputatuak aukeratzek, hautesleek ez dute edukiko bozkatzeko eskubiderik zergetan hirurehun libera zuzenean ordaintzen ez badute eta hogeita hamar urtetik gorakoak ez badira.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3
multimedia 1
os 1