1857
urte
1857. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1830(e)koa • 1840(e)koa • 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa |
Urteak | 1854 • 1855 • 1856 • 1857 • 1858 • 1859 • 1860 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1857 MDCCCLVII |
Ab urbe condita | 2610 |
Armeniar egutegia | 1306 ԹՎ ՌՅԶ |
Bahá'í egutegia | 13 – 14 |
Bengaliar egutegia | 1264 |
Berber egutegia | 2807 |
Egutegi budista | 2401 |
Myanmarko egutegia | 1219 |
Bizantziar egutegia | 7365 – 7366 |
Koptoen egutegia | 1573 – 1574 |
Etiopiar egutegia | 1849 – 1850 |
Hebrear egutegia | 5617 – 5618 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1913 – 1914 |
Shaka Samvat | 1779 – 1780 |
Kali Yuga | 4958 – 4959 |
Iraniar egutegia | 1235 – 1236 |
Islamiar egutegia | 1273 – 1274 |
Japoniar egutegia | Ansei 4 (安政4年) |
Korear egutegia | 4190 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2400 |
Holozeniar egutegia | 11857 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatu- Martxoaren 21a – Lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen Tokion (Japonia).
- Abenduaren 16a – Lurrikara batek 13.000 hildako utzi zituen Napolin (Italia).
Arte eta kultura
aldatuZientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatuJaiotzak
aldatu- Urtarrilaren 3a – Emma Ihrer, alemaniar feminista eta sindikalista, Alemaniako emakumeen mugimendu proletarioaren sortzaile nagusia (h. 1911).
- Urtarrilaren 14a – Alice Pike Barney, Washington Hiriko margolaria, hiria arteen erdigune bihurtzeko lan egin zuena (h. 1931).
- Urtarrilaren 20a – Ramon de la Sota, euskal enpresaburu, abokatu eta politikari abertzalea (h. 1936).
- Urtarrilaren 23a – Andrija Mohorovicic, kroaziar geologoa, Mohorovičić etenunea aurkitu zuena (h. 1936).
- Urtarrilaren 26a – Trinle Gyatso, hamabigarren Dalai Lama (h. 1875).
- Urtarrilaren 26a – Pedro Mari Otaño, bertsolaria eta euskal idazlea (h. 1910).
- Urtarrilaren 30a - Eva Canel, espainiar idazlea, hizlaria, eleberrigilea eta kazetaria (h. 1932).
- Otsailaren 3a – Francisco Garate, gipuzkoar elizgizon jesuita (h. 1929).
- Otsailaren 3a – Wilhelm Johannsen, danimarkar botanikoa (h. 1927).
- Otsailaren 12a – Eugène Atget, frantziar argazkilaria (h. 1927).
- Otsailaren 18a – Max Klinger, alemaniar margolari, eskultore, imprimatzaile eta grabatzailea (h. 1920).
- Otsailaren 21a – Jules de Trooz, Belgikako lehen ministroa (h. 1907).
- Otsailaren 22a – Robert Baden-Powell, ingeles militar eta idazlea (h. 1941).
- Otsailaren 22a – Heinrich Hertz, alemaniar fisikaria (h. 1894).
- Martxoaren 7a – Julius Wagner-Jauregg, austriar medikua (h. 1940).
- Martxoaren 15a – Christian Michelsen, Norvegiako lehen ministroa (h. 1925).
- Martxoaren 19a – Maria Josefa Portugalgoa, Portugalgo infanta (h. 1943).
- Martxoaren 22a – Paul Doumer, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (h. 1932).
- Martxoaren 27a – Karl Pearson, ingeles zientzialaria (h. 1936).
- Martxoaren 31 – Balbino Garitaonaindia, bizkaitar idazlea (h. 1916).
- Apirilaren 5a – Alexandro Ia Bulgariakoa, Bulgariako Printzerriko lehenbiziko printzea (h. 1893).
- Apirilaren 7a – Dolores Aleu Riera, kataluniar medikua, Medikuntzan lizentziatutako Espainiako lehen emakumea (h. 1913).
- Apirilaren 10a – Lucien Lévy-Bruhl, frantziar filosofo, soziologo eta antropologoa (h. 1939).
- Apirilaren 23a – Ruggiero Leoncavallo, italiar musikagilea eta libreto-egilea (h. 1919).
- Apirilaren 30a – Eugen Bleuler, suitzar psikiatra (h. 1939).
- Maiatzaren 1a – Theo van Gogh, herbeheretar arte-merkataria, Vincent van Goghen anaia (h. 1891).
- Maiatzaren 13a – Ronald Ross, ingeles sendagilea eta bakteriologoa (h. 1932).
- Maiatzaren 15a – Williamina Fleming, ezkoziar jatorriko estatubatuar astronomoa (h. 1911).
- Maiatzaren 31 – Pio XI.a, Aita santua (h. 1939).
- Ekainaren 2a – Edward Elgar, ingeles musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1934).
- Ekainaren 2a – Karl Adolph Gjellerup, danimarkar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel Saria (h. 1919).
- Ekainarena – Kate Lester , britainiar aktorea (h. 1924)
- Ekainaren 17a – Rudolf Blaschka, alemaniar eskultorea, beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezaguna (h. 1939).
- Uztailaren 5a – Clara Zetkin, alemaniar politikari sozialista, emakumeen eskubideen defendatzailea (h. 1933).
- Uztailaren 8a – Alfred Binet, frantziar psikologo eta pedagogoa (h. 1911).
- Uztailaren 14a – Juan Jose Telleria Aiesta, gipuzkoar musikagilea (h. 1895).
- Uztailaren 24a – Juan Vicente Gómez, Venezuelako presidentea (h. 1935).
- Uztailaren 24a – Henrik Pontoppidan, danimarkar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel Saria (h. 1943).
- Uztailaren 28a – Tomás Zubiria, bilbotar ingeniari eta enpresaburua (h. 1932).
- Uztailaren 30a – Thorstein Veblen, estatubatuar ekonomialaria eta soziologoa (h. 1929).
- Uztailaren 31 – Ernest Chuard, Suitzako presidentea (h. 1942).
- Abuztuaren 8a – Cécile Chaminade, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1944).
- Abuztuaren 30a – Alexandra Gripenberg, Finlandiako gizarte aktibista, egile, editore, egunkari argitaratzailea eta politikaria (h. 1913).
- Irailaren 7a – Charles Malato, italiar jatorriko frantziar anarkista, idazlea eta kazetaria (h. 1938).
- Irailaren 8a – Ida Henrietta Hyde, estatubatuar fisiologoa (h. 1945).
- Irailaren 8a – Georg Michaelis, Alemaniako kantzilerra (h. 1936).
- Irailaren 12a – George Hendrik Breitner, herbeheretar margolari eta argazkilaria (h. 1923).
- Irailaren 14a – Alice Stone Blackwell, estatubatuar feminista, sufragista, kazetari, sozialista erradikal eta giza eskubideen defendatzailea (h. 1950).
- Irailaren 15a – William Howard Taft, Ameriketako Estatu Batuetako 27. presidentea (h. 1930).
- Irailaren 17a – Konstantin Tsiolkovski, errusiar zientzialaria eta asmatzailea (h. 1935).
- Urriaren 22a – Michael Pedersen Friis, Danimarkako lehen ministroa (h. 1944).
- Urriaren 29a – Georges Leygues, Frantziako lehen ministroa (h. 1933).
- Urriaren 31 – Axel Munthe, suediar psikiatra eta idazlea (h. 1949).
- Azaroaren 1a – Darío Regoyos, espainiar pintorea (h. 1913).
- Azaroaren 17a – Joseph Babinski, poloniar jatorriko frantziar medikua (h. 1932).
- Azaroaren 17a – Eva Bonnier, suediar margolari eta filantropoa (h. 1909).
- Azaroaren 19a – Edward Spencer Dodgson, ingeles euskalaria (h. 1922).
- Azaroaren 21a – Manuel Estrada Cabrera, Guatemalako Errepublikako presidentea (h. 1924).
- Azaroaren 22a – George Gissing, ingeles idazlea (h. 1903).
- Azaroaren 26a – Ferdinand Saussure, suitzar hizkuntzalaria (h. 1913).
- Azaroaren 27a – Charles Scott Sherrington, ingeles fisiologoa (h. 1952).
- Azaroaren 28a – Alfontso XII.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1885).
- Abenduaren 3a – Joseph Conrad, poloniar-ingeles idazlea (h. 1924).
- Abenduaren 3a – Salvador Rueda, espainiar poeta (h. 1933).
- Abenduaren 15a – Julio Popper, errumaniar-argentinar hiltzaile eta kriminala, selknam herriaren aurkako genozdioaren arduradun nagusienetakoa (h. 1893).
- Abenduaren 16a – Edward Emerson Barnard, estatubatuar astronomoa (h. 1923).
- Abenduaren 23a – Helen Abbott Michael, estatubatuar zientzialaria (h. 1904).
- Abenduaren 30a – Santiago Altolagirre, Mariano de San José, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1936).
- Gregorio de la Revilla, politikaria eta Bilboko alkatea (h. 1928).
- Ethel Penrose, irlandar idazlea (h. 1938).
- Isidoro León, bizkaitar politikari eta albaitaria (h. 1937).
- Juan Kruz Goienetxe Elorga, nafar apaiz eta idazlea (h. 1925).
- Juana Whitney, frantziar-euskal irakaslea eta emakumeen aldeko ekintzailea (h. 1945).
Heriotzak
aldatu- Otsailaren 3a – Manuel Mazarredo, bizkaitar militar eta politikaria (j. 1807).
- Otsailaren 9a – Dionysios Solomos, Greziako poeta nazionala (j. 1798).
- Otsailaren 15a – Mikhail Glinka, errusiar musikagilea (j. 1804).
- Otsailaren 28a – Andre Hubert Dumont, belgikar geologoa (j. 1809).
- Martxoaren 3a – William Brown, irlandar jaiotzako argentinar almirantea, Argentinako Armadaren Aita bezala ezagutua (j. 1777).
- Martxoaren 11 – Manuel José Quintana, espainiar idazle eta politikaria, XIX. mendeko literatura espainiarraren garrantzitsuenetakoa (j. 1772).
- Martxoaren 14a – Vicenta Juaristi Eguino, Amerikako independentziaren heroia (j. 1780).
- Martxoaren 20a – Pierre Armand Dufrenoy, frantziar geologoa (j. 1792).
- Apirilaren 13a – Delfina Benigna da Cunha, brasildar poeta (j. 1791).
- Apirilaren 19a – Augustinos Kapodistrias, Greziako estatuburua (j. 1778).
- Apirilaren 26a – Antonio Urbiztondo, gipuzkoar militar eta politikaria (j. 1803).
- Maiatzaren 2a – Alfred de Musset, frantziar idazlea (j. 1810).
- Maiatzaren 11 – Eugène-François Vidocq, frantziar abenturazalea eta detektibea (j. 1775).
- Maiatzaren 23a – Augustin-Louis Cauchy, frantziar matematikaria eta permutazioen teoriaren sortzailea. (j. 1789).
- Maiatzaren 29a – Agustina Aragoikoa, Iberiar Penintsulako Gerran Zaragoza defendatu zuen heroia (j. 1786).
- Ekainaren 30a – Alcide d'Orbigny, frantziar (edo bretainiar) naturalista (j. 1802).
- Uztailaren 15a – Carl Czerny, austriar musikagile, irakaslea eta piano-jotzailea (j. 1791).
- Uztailaren 29a – Charles Lucien Bonaparte, frantziar naturalista eta ornitologoa (j. 1803).
- Abuztuaren 3a – Eugène Sue, frantziar eleberrigilea (j. 1804).
- Abuztuaren 12a – William Conybeare, britainiar geologo eta paleontologoa (j. 1787).
- Abuztuaren 26a – Jacques Bergeret, Frantziako Itsas Armadako almirante lapurtarra (j. 1771).
- Irailaren 5a – Auguste Comte, soziologiaren sortzailea eta positibismoaren sortzailea (j. 1798).
- Urriaren 7a – Louis McLane, estatubatuar abokatu eta politikaria (j. 1786).
- Urriaren 14a – Johan Christian Dahl, norvegiar margolari erromantikoa, "Norvegiako paisaien margolaritzaren aita" (j. 1788).
- Urriaren 28a – Louis-Eugène Cavaignac, Frantziako Estatuburua (j. 1802).
- Azaroaren 12a – Manuel Oribe, Uruguaiko presidentea (j. 1792).
- Azaroaren 26a – Joseph Eichendorff, alemaniar poeta (j. 1788).
- Abenduaren 3a – Christian Daniel Rauch, alemaniar eskultorea (j. 1777).
- Abenduaren 17a – Francis Beaufort, irlandar hidrografo eta almirantea, Beaufort eskalaren sortzailea (j. 1774).
- Abenduaren 23a – Concepción Argüello, Nikolai Rezanov ekin izan zuen maitasunezko historia tragikoaren ondorioz ezaguna (j. 1791).
- Abenduaren 23a – Achille Devéria, frantziar margolaria (j. 1800).
- Bonkoro I.a, Corisco badiako Benga herriko erregea.
Kanpo estekak
aldatu