1968ko maiatza Frantzian gertatutako protesta-mugimenduaren izena da, Charles de Gaulleren gobernuaren aurka garai hartan egindakoa, 1968ko maiatzean hain zuzen ere. Bereziki, Paris izan zen matxinada horren gertaleku nagusi, eta ikasle eta langileak izan ziren, batez ere, protagonista arlo sozial, politiko eta kulturalean. Protestek inoiz izan den ikasle eta langile matxinada handiena eragin zuen, baita Frantzian (eta baliteke mendebaldeko Europan) inoiz izan den greba orokorrik handiena ere, bederatzi miloi langile baino gehiagok hartu baitzuten parte.[1]

1968ko maiatza
Irudia
Motastudent protest (en) Itzuli
Istilu
Greba orokor
Honen parte daQ51100383 Itzuli
Denbora-tarte1968ko maiatzaren 2a - 1968ko ekainaren 23a
Data1968
KokalekuFrantzia
HerrialdeaFrantzia
Parte-hartzaileak

Komunistek, anarkistek eta situazionistek bultzatu zuten iraultza, eta buruzagi nagusietako bat Daniel Cohn-Bendit izan zen. Iraultzak Frantziako legebiltzarreko hauteskundeen aurreratzea eragin zuten, 1968ko ekainaren 23ra.

1968ko maiatzak inpaktu handia izan du Frantziako gizartean, eta hamarkadetan zehar oihartzuna izan du beste hainbat herrialde eta kontinentetan ere. Gaur egun, herrialdearen aldaketa kultural, sozial eta moralaren puntu garrantzitsutzat hartzen da. Alain Geismarren arabera "iraultza soziala izan zen, ez politikoa"[2]. Mugimenduak sortutako aldaketa kulturalak eragin handia izan zuen musikan, eslogan eta graffitien bidez[3][4]. Frantziatik beste herrialde batzuetara hedatu zen, bereziki Alemaniara, AEBetara, Txekoslovakiara, Japoniara, Italiara, Mexikora eta Brasila.

Aurrekariak

aldatu

Mugimendua ulertzeko, ingurune zabal bati begiratu behar zaio, kontuan hartu behar baitira Vietnamgo gerra, hippyen filosofia eta Frantziak Afrika aldean izandako deskolonizazio prozesua, besteak beste. 1968ko martxoaren 22an, ezkerreko taldeek, zenbait poeta eta musikari ospetsuk eta 150 ikaslek Nanterreko Parisko Unibertsitatearen eraikin bat okupatu ondoren, hurrengo adierazpena zuzendu zieten langileei:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: 1968ko Martxoaren 22ko Mugimenduaren Liburuxka
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Elkartu egiten dira zuen borroka eta gurea. Beharrezkoa da batzuk besteengandik bakartzen gaituzten gauza guztiak suntsitzea (ohiturak, egunkariak, eta abar). Loturak ezarri behar dira enpresa eta fakultate okupatuen artean.

»

[5]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Testuinguru ekonomikoa

aldatu

Gerra osteko hedapen kapitalistako garaia zen mugimendu aurrekoa[6]; hau da, 1968ko iraultza prosperitate ekonomikoko garai baten ostean gertatu zen. Izan ere, iraultzan parte hartu zuten gazteen aurreko belaunaldiek egoera ekonomikoa eta bizi-baldintzak hobetzea lortu zuten lan askoren ostean. 68ko gertakariak gertatu aurretik, ordea, egoera okertzen hasia zen jada[7]. Izan ere, krisi ekonomiko bat ate joka zetorren (1967ko atzeraldi ekonomiko alemaniarra), 70. hamarkada hasieran eztanda egingo zuena (petroleo eta dolarraren krisia). [6]

Langabetuen kopurua handitzen ari zen modu nabarmenean, eta 1968 hasi berri zenean, 500.000 pertsona baino gehiago zeuden langabezia egoeran[8]. Egoera honek gazteengan kezka handia sortu zuen, konturatu baitziren unibertsitate sistemak ez ziela lanpostu ez estatus ekonomiko onik ziurtatzen [7] Gazteen egonezinaz jabetuta, 1967an Frantziako gobernuak Agence nationale pour l'emploi sortu zuen, langabeziarekin amaitzeko asmoz.

Krisi industrialak ere beste sektore askori eragin zien, eta 1963ko Frantziako meatzarien grebak beste gertakari askoren artean, langileriaren haserrea erakutsi zuten. Hortaz, lan-baldintza eta langabeziarena bor-borrean zeuden bi gai ziren.

Soldatei dagokienez, egoera ez zen hoberena. 1968an bi milioi langilek gutxieneko soldata jasotzen zuten (SMIG, Salaire minimum interprofessionnel garanti)[9]. Soldata errealak behera zihoazen eta, erritmo berean, lan baldintzen eta etorkizunaren gaineko kezka ere hazten zihoan. Horren adibide da, 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera txabolaz osatutako auzoak eratu zirela hiri handietan, bidonville izenekoak. Nanterren 14.000 pertsona zeuden 1965ean horrela bizitzen, justu Nanterreko Unibertsitatearen aurrean [10].

Testuinguru politikoa

aldatu
 
Charles De Gaulle jenerala

Mundu-mailan, 1960ko belaunaldiak hainbat aldaketa bizi izan zituen.  Alde batetik, auzitan jartzen hasi ziren Europaren eta, batez ere, Estatu Batuen beste herrialde edo territorio batzuekiko dominazio-sistemak. Kubako Iraultzaren garaipenak, ezkerreko

mugimenduen goieneko aldia Latinoamerikan eta, batez ere, Vietnamgo Gerrak mugimendu solidario izugarria eragin zuten Europako zati handi batean; baita Estatu Batuetan ere[1]. Vietnameko Gerra, gainera, lehen aldiz telebistan zuzenean emititu zen gerra izan zen, atentzio mediatikoaren eta morboaren foku, alegia[6].

Frantzian mugimendu iraultzailearen sorrera Indotxinako eta Argeliako Gerrak gertatzen ziren bitartean eman zen. Izan ere, polarizazio handia eragin zuten bi gerrek gizarte frantsesarengan 1960ko hamarkadan; hain zuzen ere, Argeliako gerra zela-eta, hainbat eskuin-muturreko mugimendu sortu eta jarri ziren abian Argelia frantsesaren alde.

Frantziako gobernuari dagokionez, 1958tik aurrera gobernatzen ari zen Charles de Gaulle jeneralak beherakada handia izan zuen hauteskundeetan. Izan ere, 1965eko hauteskundeetan (1948tik sufragio unibertsala aplikatu zen lehena), De Gaullek ez zuen gehiengo absolutua lortu. 1967ko hauteskundeetan, ordea, botoen gehiengoa lortzea aulki bakar baten eskuetan gelditu zen, baina oposizioak oraindik 1958an boterera heldu zen modua aurpegiratzen zion, eta De Gaulleren gobernua Estatu Kolpe baten akusazioen itzalpean mantendu zen. Nahiz eta ekonomiak gora egin eta politikan ere arrakasta izan (Argeliako Independentzia Gerraren garaipena eta deskolonizazio prozesuak), De Gaulleren zantzu autoritarioek gero eta kritika gehiago jasotzen zituzten[1].

Testuinguru kulturala

aldatu

60. hamarkada Frantzian, gainontzeko mendebaldean bezala, aldaketa kultural handi eta azkarreko garaia zen. Alde batetik, landa eremutik hirietarako lekualdaketa masiboak ari ziren gertatzen eta abiadura berean ari zen hazten komunikabideek baldintzatutako kontsumo-gizartea. Gainera, gazteek, hamarkada berean, gizartean haien irudia kontutan hartzea lortu zuten haien iritzi, aukera eta jokamoldeak haien guraso eta gizarteko gainontzeko nagusienengandik bereizita[1]. Izan ere, gero eta gehiago ziren Unibertsitatera ikasketak burutzera joaten ziren gazteak[6].

50. hamarkadatik aurrera, mugimendu kontrakulturalen barruan -adibide dira Underground kultura edo hippie eta betnik mugimenduak-, gazte azpikulturak hasi ziren sortzen. Mugimendu hauetatik askok  gizarte eta kultura kontsumista eta gerraosteko kapitalismoak eragindako plastikozko bizimodua auzitan jarri zuten[1]. Hain zuzen ere, batez ere Estatu Batuetan sortutako mugimendu kontrakulturalak munduko beste leku batzuetara zabaldu ziren musika, zine eta literatura bidez, nagusiki irrati eta telebista bidez.


Egoera berri honek gazteak indarberritu zituen, eta haien buruak aktore politiko, sozial eta kultural lez pertzibitzen hasi ziren. Ideia hauek Unibertsitateetan ez ezik, institutu eta lanbide hezkuntzako zentruetara ere hedatu zituzten[6], ahalik eta gazte eta ikasle gehienek iraultzara bat egin zezaten.

Mugimenduaren hastapenak

aldatu

1968ko maiatzeko mugimenduetan parte hartu zuten gazteak belaunaldien arteko gatazkaren testigu ziren, gurasoen eta euren belaunaldiaren artekoa, alegia. Izan ere, aurreko belaunaldia gogor jardun zen lanean Bigarren Mundu Gerrak utzitako bizi baldintzak eta egoera ekonomikoa konpontzeko. Gazteen begietara, hortaz, haien gurasoak kapitalismoaren menpe bizi ziren konformista hutsak ziren[11].


1968ko maiatzeko gertakarien oinarrian, aldiz, 1967ko unibertsitate-erreforma zegoen, martxoreak 22ko mugimenduaren eragile ere izan zena, alegia. Nanterreko Unibertsitateko ikasleen mugimendua izan zen, Daniel Cohn-Benditen gidaritzapean, gerora 68ko maiatzeko mugimenduaren buru izango zena[12].  1968ko apirilaren 22an, 1500 bat ikasle Nanterren egingo zen protesta berri batera abiatu ziren, enpresa estatubatuarren aurkako erasoez akusatutako Vietnmam Nazionala Batzordeko hainbat ikasleren atxiloketaren aurka[13]. Urte bereko maiatz osoan zehar ikasle, langile eta gazteek kaleak hartu zituzten, eta egunero egin zituzten manifestazio, protesta eta grebak.


Gertakari nagusiak

aldatu

Ikasle greba

aldatu

Ikasle eta autoritateen arteko liskarrek baldintzatuta, administrazioak Pariseko Unibertsitatearen Nanterreko kanpusa zarratzea erabaki zuen 1968ko maiatzaren 2an. Sorbonneko kanpuseko ikasleek manifestazio handi bat egin zuten Parisen maiatzaren 3an, itxieraren eta Unibertsitatetik zenbait ikasleren kanporaketaren aurka protesta egiteko[14]. Ideologia ezkertiarreko bi ikasle elkarte Nanterreko Unibertsitatean batu ziren, UNEF (Union Nationale des Étudiants de France) eta Martxoaren 22ko mugimenduko ikasleak, hain zuzen ere. Ehundaka ikasleek, gerora, Nanterretik Sorbonnera lekualdatu zuten batzarlekua. Batzarrotan hainbat hitzaldi egon ohi ziren. Occident izeneko taldearen erasoen inguruko zurrumurruak hasi ziren gazteengan zabaltzen, eskuin-muturreko gazte talde bat. Izan ere, ezkerreko taldeen eta eskuineko honen arteko liskarrak ez ziren inongo berri. Egun berean, protestetan inplikatutako zortzi ikasle, Daniel Cohn-Bendit barne, Parisen deklaratzera deitu zituzten. Aldi berean, Sorbonako plazan batutako ikasle taldea poliziak kontu handiz zaintzen zuen[15] Egoera kontrolatu nahian, poliziak hitzaldietan era oldarkorrean esku hartzea erabaki zuen[16]. Egoera honen aurrean, Ikasleen Batasun Nazionalak ez ezik, Irakasleen Sindikatuak ere grebarako deialdia egin zuen poliziaren atzera-egitea, atxilotutako ikasleen askapena eta Sorbona berriro irekitzea eskatuz. Poliziaren indarkeriak solidaritate olatu handi bat hasi zen, orduan, Frantzian[15]. Ikasleek, poliziaren erasoaldiari erantzun nahian, liskarrak Pariseko Latin auzora eraman zituzten, ikasleen auzora, alegia. Bertan barrikadek eta manfestzioek etenik gabe jarraitu zuten[17]. Ikasleen ahotsa, berehala, beste hainbat Unibertsitate eta gizatalde desberdinetara zabaldu zen. Baita, batez ere, maiatzaren 13tik aurrera hainbat fabrika eta lantegitara ere. Ondorioz, gero eta talde gehiago batu ziren ikasleen iraultzara[18].Maiatzaren 6an, UNEF eta Irakasle Sindikatuak Sorbonneko poliziaren inbasioaren aurkako protestarako deia egin zuten. 20.000 ikasle, irakasle eta jarraitzailek hartu zuten parte Sorbonnerako martxan. Sorbonnera hurbildu bezain laster, ordea, manifestatzaileek poliziaren oldarkeria pairatu behar izan zuten. Batzuek ihes egin zuten bitartean, beste hainbatek barrikadak sortu zituzten eta poliziak gas negar-eragileekin erantzun ez ezik, indarkeria ere erabili zuen erantzun gisa. Gainera, ehundaka ikasle gehiago atxilotu zituzten[14].

 
"Debekatzea debekaturik dago", 68ko maiatzaren lema ezaguna.

Institutuetako ikasle elkarteek ere bat egin zuten maiatzaren 6ko liskarrekin eta hurrengo egunean hainbat ikasle, irakasle eta gazte Bildu ziren Parisko Garaipen Arkuan ikasle atxilotuak ez kriminalizatzeko, polizia Unibertsitatetik ateratzeko eta Nanterre eta Sorbonneko Unibertsitateen irekiera aldarrikatzeko. Negoziazioak alde batera utzita, ikasleak kanpusetara bueltatu ziren, gobernuak emititutako dokumentu faltsu baten ostean esanaz Unibertsitateak berrirekiko zituela. Honek ikasleen haserrea are gehiago handitu zuen[14].

Maiatzaren 10ean, ostirala, talde bat ibaiaren ezkerraldean batu zen. Compagnies Républicaines de Sécurité-k ez zienean utzi ibaiaren beste aldera pasatzen, barrikadak berriz ere hasi ziren. Liskarrak hurrengo goizera arte iraun zuen, eta ehundaka atxilotu eta zauritu eragin zituen. Gertakariak Irrati bidez transmititu zituzten zuzenean eta, hurrengo egunean, gertakarien irudiak telebistan ere erakutsi zituzten. Hainbatek argudiatu zuten poliziak probokatzaile moduan jardun zuela, autoak erre eta cocktel Molotov-ak jaurti baitzituen. Honek, manifestatzaileekiko sinpatia eragin zuen[14].

Ezkerreko sindikatuek, Confédération Générale du Travail (CGT) eta Force Ouvrièrek (CGT-FO), egun bateko greba orokorrerako eta egun bererako, maiatzaren 13a, manifestaziorako deia egin zuten. Egun horretan, milioi bat persona baino gehiago manifestatu ziren Parisko kaleetan eta poliziak ez zuen eskurik hartu. Lehen ministro zen Georges Pompidouk atxilotutako ikasleen askapena eta Sorbonneko Unibertsitatearen irekiera adierazi zituen. Hala eta guztiz ere, grebak ez ziren bertan behera geratu momentu hartatik aurrera, eta protestanteak are aktiboago bilakatu ziren. Sorbonneko Unibertsitatea berriz ere ireki zutenean, ikasleek okupatu egin zuten eta "jendearen unibertsitate" lez kalifikatu zuten [14]

Ikasleen adierazpena

aldatu
« Gaur, ikasleak konturatu dira zer egin nahi duten haiekin: ekonomia-sistemako talde bihurtu nahi dute, eta sistema horri hobeto funtzionarazteko ordainduko diete. Haien borroka (ikasleena)langile guztiei axola zaie, borroka bera baita: uko egiten diote irakasleak izateari, burgesen semeak hautatu eta besteenak baztertzen dituen hezkuntza baten barnean; uko egiten diote gobernuaren hauteskunde-kanpainetarako esloganak fabrikatzen dituzten soziologoak izateari; uko egiten diote "langile-taldeei" ugazabaren interesen arabera "lan eginarazteko" psikologoak izateari (...).

Ikasle-eta langile-gazteriak uko egiten dio egungo gizarteak eskaintzen dion etorkizunari, uko egiten dio lana ez edukitzeko mehatxuari, uko egiten dio baliorik gabeko prestakuntza ultraespezialitatua soilik eskaintzen duen unibertsitateari (...).

»

—"Ekintza", Frantziako ikasle-mugimenduaren organoa, 1. zk, Paris, 1968ko maiatza


Langileen bateratzea ikasleekin

aldatu

Hurrengo egunetan, langileak fabrikak okupatzen hasi ziren. Horretarako, lehendabizi, eserialdi batekin hasi ziren Nantes hiritik hurbil zegoen Sud Aviation izeneko planta batean, maiatzaren 14an. Gero, Rouen ondoko Renault lantegietan beste greba bat egon zen, beste Renault lantegietara zabaldu zena. Maiatzaren 16rako, langileek 50 fabrika baino gehiago okupatu zituzten, eta maiatzaren 17rako 200.000 langile greban zeuden. maiatzaren 18an, bi milioi langilek egin zuten greba eta hurrengo asterako, Frantziako langileriaren bi herenek. Greba hauetarako deia ez zuten sindikatuek egin; kontrara, CGT protestok beste ideia batzuetara bideratzen saiatu zen, soldata handiagoak eta beste eskaera ekonomiko batzuetara, alegia. Langileek, ordea, ekintza politikoago eta erradikalagoak proposatu zituzten, De Gaulle presidentearen kaleratzea eta langileek, eurek, enpresak kudeatzea eskatuz[14].

 
Mugimenduan erabilitako kartel bat, klasedun gizartea abolitzeko eskatuz.

Maiatzaren 25 eta 26an, Grenelleko akordioa Gizarte Gaien Ministerioak zuzendu zuen: ohiko soldaten %10ko igoera eta gutxieneko soldataren %25eko igoera adostu zen[19]. Sindikatu eta fabrika handiek baldintza berriak onartu eta aurrera jarraitu nahi izan bazuten ere[18], protestanteek grebarekin aurrera egitea erabaki zuten eta intelektual askok ere bat egin zuten iraultzara. Maiatzaren 27an, UNEFeko batzarrak 30.000 eta 50.000 petrsona bitartean bildu zituen. Batzarra oso militantea izan zen eta, bertan, gobernua kaleratzea eta hauteskunde berriak eskatu zituzten[19].

Esloganak

aldatu

1968ko maiatza ezaguna da bere esloganak eta komunikazioa dela eta. Jean-Pierre Le Goff soziologoaren arabera paper garrantzitsua izan zuten mugimenduaren hedapenean, bereziki bere "probokazio, umore eta insolentzia" zela eta "garaian zegoen diskurtso teknokratikoaren" aurrean. Diskurtsoan kontrajartzen ziren elementuak zeuden, adibidez izan zaitez errealista, eskatu ezinezkoa[20].

1960ko hamarkadan Salon de la jeune peinture bildutako hainbat artista ezkertiarrek euren artea aldaketa sozialaren mesedetan jarri zuten. Arte Ederretako eskolako Henri Cueco, Bernard Rancillac, Eduardo Arroyo edo Gilles Aillaudek ere parte hartu zuten kartelak egiten. Daniel Cohn-Benditen omenez sortutako «Guztiok gara juduak eta alemanak» kartela Bernard Rancillacena da. Michel Foucault eta Gilles Deleuzek Gérard Fromangeren lanari buruz idatzi zuten, Jacques Derridak Valerio Adamirena eta Louis Althusserrek Leonardo Cremoninirena aztertu du.

Denborarekin, publizitatean ere erabili izan dira lelo komertzial gisa[21].

Mugimenduaren amaiera

aldatu

Egoera okertzen hasi zen mugimenduarentzat:

  • Fabriketan auto-antolakuntza ahula zegoen
  • Estatu-mailan ez zegoen bateratasunik greba batzordeen artean

Uztaileko hauteskundeen ondoren, gobernu frantsesak erreforma berriak egiteko beharra aitortu zuen, egonezin soziala ikusita. 1969ko apirilean erreferendum bat egin zen erregionalizazio proiektuaren eta Senatuaren erreformaren inguruan, De Gaullek adierazi zuen presidentzia utziko zuela baizkoa ez bazen ateratzen. Frantses gehienek, ordea, ezezkoa bozkatu zuten. Honek erakutsi zuen, frantsesen iritziz, De Gaulle eta bere taldea ez zirela aukerarik onena herrialdeak behar zuen erreforma sozial eta politikoa aurrera eramateko. 70eko hamarkadako lehen urteetan zehar lan gatazka berriak jaso ziren (grebak, okupazioak...), batzuetan biolentzia inplikatuz.


Liskar eta erreboltak amaituta, aipatzekoa bada ere langileen lan-baldintzak hobetu eta unibertsitate-sistema aldatu zela, gertakariek ez zuten aldaketa erradikalik eragin frantses gizartean, langile eta ikasleek ez baitzituzten haien helburu guztiak betetzea lortu[22]. Ukaezina da, ordea, gerora mugimenduak izan duen eragin nabarmena.

1968ko ekain eta uztaileko gertakariak

aldatu
 
Lyoneko Zuzenbide Eskola graffitiekin, 1968ko Ekaina

Jada ikasle eta langileen sentipen iraultzailea desagertuta zegoen. Langileak, pixkanaka, lanera itzuli ziren; beste batzuk poliziak kaleratu zituen lantegietatik. Ikasleen sindikatuak manifestazioak bertan-behera uzteko deia egin zuen. Gobernuak, gainera, zenbait erakunde ezkertiar debekatu zituen. Poliziak Sorbonne berriz ere hartu zuen ekainaren 16an. Ekaineko hauteskundeetan, De Gaulleren alderdiak Parlamentu Frantsesaren historiako garaipenik handiena jaso zuen, 486 eserlekuetatik 353 jaso baitzituen (sozialistek 57 lortu zituzten eta komunistek 34). Frantziaren egun nazionalean, Latin auzoan protestak berpiztu ziren, ikasle sozialisten gidaritzapean. Parisko poliziaren eta Compagnies Républicaines de Sécurité-ren erantzuna berehalakoa bezain odoltsua izan zen[23].

Eraginak

aldatu

Vietnamgo Gerra

aldatu

Vietnamgo Gerra (1959-975) bi frenteak hauek izan ziren:

  • Hego Vietnamgo Errepublika eta haren aliatu ziren Ameriketako Estatu Batuak
  • Ipar Vietnamgo Errepublika Demokrata, Sobietar Batasunaren babesarekin

Bigarren Indotxinar Gerra izenaz ere ezaguna, Vietnamgo Gerraren jatorrian guerrilla komunisten determinazioa zegoen eta helburu nagusia Ipar eta Hego Vietnam bateratze komunista batetik babestea zen. Gerra odoltsua izan zen: 5 milloi zibiletik gorak galdu zuen bizia bonben ondorioz. Vietnmango masakre honek mundu-mailan eragin handia izan ez ezik, solidaritate olatu izugarri baten jaiotza ere suposatu zuen, eta nahiz eta protestok nagusiki AEB-n gertatu, Frantziako 1968ko mugimendua sortzeko ardatz ere izan zen gizarte frantsesak erakutsi zuen gertakariokiko gaitzespena[24]. Izan ere, jendea ez zegoen ados Vietnameko berkolonizazioarekin, ezta gerra luze honen ankerkeriarekin.

Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduen atzean soladuen senideak, hippie-ak, pertsona beltzen mugimenduak -The Black Panther Party, tarteko-, prentsa alternatiboa, soldadu beteranoak, etab. zeuden. Nahiz eta zaila izan protesta bateratu bakar bat egitea, azkenean haien helburua lortu zuten: soldadu estatubatuarrek Vietnam uztea[25].

Gay askapen mugimendua

aldatu

60ko hamarkada aldaketa garaia izan zen gay askapen mugimenduarentzat. Izan ere, militantziarako era berri bat sortuberri zen politika era berri bat sortuta, eskubide berdintasuna ardatz zuen politika, alegia. Baina 1968ko maiatza izan zen egoera


honen behin betiko aldaketa gertatu zen garaia [26].

1969ko ekainaren 28an, Stonewall Inn izeneko tabernan (Greenwich Village, New York) sortutako Stonewalleko istiluak-en ondorioz homosexualen aurkako jazarpena handitu egin zen. Auzo estatubatuarrean gertatzen ari ziren liskarrek hiru eguneko iraupena izan zuten, eta hau izan zen gay kolektiboak poliziari aurre egiten zion lehen aldia. Momentu kritiko hau, hain zuzen, inflexio-puntu izan zen historiarako, Greenwich Villagen zehar ez ezik, mundura zabaldu baitzen mugimenduaren mezu eta indarra. Tartean, Frantziara ere heldu zen, eskubide zibilen mugimenduaren sorleku, alegia[27]. Baina 1968ko mugimenduak ez zuen gay askapen mugimendua soilik sustatu, baita gainontzeko talde marginalen mugimenduak ere, imigranteena esaterako: talde marginal izatetik, talde isil-ezin bihurtu ziren[26]. Homosexualek, hortaz, bat egin zuten ikasle eta langile mugimenduarekin, bizi izandako eta oraindik bizi zuten diskriminazioa alde batera utzita. Mugimenduaren lema homosexualak berriz ez zirela ezkutatu behar izan zen. Ez zuten haien burua biktima lez ikusi nahi, ez zuten haien egiera biktimizatu nahi.

Hurrengo 50 urteetan Frantziako homosexualak gogor borrokatu ziren eskubide berdintasunaren alde. 1982an mosexualitatea jada ez zen kriminalizatzen eta 2013ko maiatzaren 18an sexu berekoen ezkontza baimendu zen Frantzian, Europako bederatzigarren herrialdea izanik hura ahalbidetzen.

Ondorengoak

aldatu

Eragin intelektual eta soziala

aldatu

1968ko maiatzak eragin intelektual eta politikoa izan du pentsamenduan, politikan, kulturan eta gizartean oro har, ez bakarrik Frantzian baizik eta zabalago ere bai. Protesten garaian han ikasle izandako Jokin Apalategi bereziki inpresionatua geratu zen eztabaiden mailarekin: "Nire bizitza osoa markatu duten eztabaidetan izan nintzen han, Jean-Paul Sartre ikasleekin eztabaidan ikustekoa zen, hitza emandakoan isiltasuna egiten zen eta errespetua zegoen"[28]. Apalategiren iritziz, halaber, gutxiengo-identitateen berpizte bat izan zen, korsikar, euskal herritar, bretoi eta katalanena. Giro hura bilakatzearen ondorioz, 1971an eta 1972an, Cinq peuples chantent leur lutte topaketak egin ziren Parisen, zeinean (1971ko udazkeneko edizioan) Jean-Paul Sartrek espreski idatzitako gutuna irakurri zen: "Benetako internazionalismoak oinarrian du herriek daukaten erabakitzeko eskubidea, eta ez du zerikusirik internazionalismo burges, jakobino eta inperialistarekin"[29].

 
Odeon antzokia 1968ko maiatzean, non eztabaida etengaberako prestatu zen eszenategia.

Emakumezkoen borroka feministan ere zuzpertze bat izan zen 1968aren ondorenean. "Maiatzaren ondoren, emakumezkoak konturatu ziren mugimendu hura gidatzen zuen ezkerrak berdin baztertzen zuela emakumezkoa, ogitartekoak prestatzera mugatuta zeudela", adierazi izan du Mariasun Landa idazleak, zeina Parisera maiatza izan eta gutxira iritsi zen, 1969an[28]. Kontzientzia hartze horretatik antolatu zen Frantziako lehen mugimendu feminista inportantea, 1970an, Mouvement de libération des femmes (MLF) delakoa.

Politikoki, erradikaltasun aro bat ere etorri zen maiatzaren ondorengoan. Joxean Agirre idazle eta kazetaria ere 1969an iritsi zen Parisera, eta sumatu zuen "pentsamendu kritikoaren zurrunbiloa, batez ere pelaje guztietako autore marxistena". Giro horretan, "obsesio bat izan zen Alderdi Komunistaren ezkerretara zegoen alderdi indartsu bat sortzea, berriz antzeko egoera batera iristen ginenerako". Agirrek, dena den, desenkantuaren aztarnak ere kontatu zituen maiatzaren 50. urteurrenean[28]: "Gero aspertu nintzen, eta literaturara pasatu nintzen. Garai hartan Samuel Beckett garagardoa edaten aritzen zen auzo latinoan, eta gustatuko litzaidake hara joan eta ezagutzea, hainbeste marxismotan murgildu beharrean. Interesgarriagoa deritzot orain Becketti han ezagututako hainbat irakaslei baino."

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Mayo de 1968 en Francia. 2018-06-01 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  2. (Ingelesez) Erlanger, Steven. (2008-04-29). «May 1968 - a watershed in French life» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  3. «Mai 68 - 40 ans déjà» www.deljehier.levillage.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  4. J., DeRoo, Rebecca. (2006). The museum establishment and contemporary art : the politics of artistic display in France after 1968. Cambridge University Press ISBN 0521841097. PMC 60742083..
  5. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
  6. a b c d e (Gaztelaniaz) Pastor, Jaime. (2008). «Mayo 68, de la revuelta estudiantil a la Huelga General. Su impacto en la sociedad francesa y en el mundo» Dossiers feministes 0 (12): 31–47. ISSN 2340-4930. (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Mayo del 68: El movimiento de estudiantes en Francia y en el mundo | Corriente Comunista Internacional» es.internationalism.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  8. (Frantsesez) Seuil, Editions. «1968. De grands soirs en petits matins, Ludivine Bantigny, Sciences humaines - Seuil» www.seuil.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  9. (Frantsesez) Volkoff, Serge. (1970). «Les salaires en 1968, année de Grenelle» Economie et statistique 14 (1): 3–9.  doi:10.3406/estat.1970.1962. ISSN 0336-1454. (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  10. (Frantsesez) «Les bidonvilles de Nanterre» base.d-p-h.info (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  11. (Gaztelaniaz) «Mayo del 68: El movimiento de estudiantes en Francia y en el mundo | Corriente Comunista Internacional» es.internationalism.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  12. «Mayo del 68: una revolución fallida» lab.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  13. (Gaztelaniaz) Mayo de 1968 en Francia. 2018-06-01 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  14. a b c d e f (Ingelesez) May 1968 events in France. 2018-05-31 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  15. a b (Gaztelaniaz) Mayo de 1968 en Francia. 2018-06-01 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  16. (Gaztelaniaz) «Década del 60: Que fue el Mayo Francés? Cambios Sociales Decada 60» historiaybiografias.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  17. (Gaztelaniaz) «Década del 60: Que fue el Mayo Francés? Cambios Sociales Decada 60» historiaybiografias.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  18. a b (Gaztelaniaz) Pastor, Jaime. (2008). «Mayo 68, de la revuelta estudiantil a la Huelga General. Su impacto en la sociedad francesa y en el mundo» Dossiers feministes 0 (12): 31–47. ISSN 2340-4930. (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  19. a b (Ingelesez) May 1968 events in France. 2018-05-31 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  20. (Frantsesez) GOFF, Jean-Pierre LE. (2014-01-16). Mai 68, l'héritage impossible. La Découverte ISBN 9782707178855. (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  21. «Leclerc : retour sur un trublion publicitaire» www.advertisingtimes.fr (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
  22. (Ingelesez) «Una Revolución Fallida Que Cambió La Vida de Generaciones» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  23. (Ingelesez) May 1968 events in France. 2018-05-31 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  24. (Gaztelaniaz) «Resumen: La Guerra de Vietnam (1959-1975)» Historia Bélica 2014-08-26 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  25. (Ingelesez) «PROTESTA Y POLÍTICA LOS MOVIMIENTOS ANTI-GUERRA EN ESTADOS UNIDOS, 1965-1975» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  26. a b (Ingelesez) Jackson, J.; Milne, A.; Williams, J.. (2011-08-26). 5/1/1968: Rethinking France's Last Revolution. Springer ISBN 9780230319561. (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  27. (Gaztelaniaz) «Movimiento LGTB, historia de la lucha por la igualdad - SobreHistoria.com» SobreHistoria.com 2010-06-24 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  28. a b c (Gaztelaniaz) «Memoria vasca de mayo del 68. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  29. (Frantsesez) Rouvière, Valérie. (2002). (PDF) LE MOUVEMENT FOLK EN FRANCE (1964-1981). Document de travail FAMDT/MODAL; maîtrise d’Histoire culturelle contemporaine, 12 or. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
Intern 6
iOS 2
multimedia 1
musik 3
os 36
web 2