1983ko Korrika
1983ko Korrika edo 3. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hirugarren edizioa izan zen[1]. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Gabriel Aresti omendu zuen. Euskaraz eta kitto! leloa izan zuen.
1983ko Korrika | |
---|---|
Leloa | Euskaraz eta kitto! |
Mota | ekitaldi |
Honen parte da | Korrika |
Denbora-tarte | 1983ko abenduaren 3a - 1983ko abenduaren 11 |
← 1982
| |
Herrialdea | Euskal Herria |
Abiapuntu | Baiona |
Helmuga | Bilbo |
Ibilbidea
aldatuBaionan 1983ko abenduaren 3an hasi eta Bilbon abenduaren 11n bukatu zen. Itsasuko Peio Dospital errugbilariak egin zuen lehen kilometroa. 1.960 kilometrotako ibilbidea egin zuen, ordurarteko luzeena.[2]
Abestia
aldatu3. ekitaldirako kanta Egan taldeak egin zuen, Korrika 3 izena zuen.[3]
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika goaz, iritsi arte
gure herriko helmugara;
ta honetarako, lehen urratsa,
indartu behar euskara.
Alferrikan da, ikastoletan,
hizkuntza bat ikastea
gero kalean, gure artean,
inoiz egiten ez bada.
Horregatik herriko ekintzak,
noizean behin, esnatzeko.
Hain beharrezkoak baitira
nahiz izan batzuk aurkako.
Ea segi bada iritsi arte
kilometroz kilometro,
gure herriko bide guztiak
nahiz korrika, nahiz geldixeago.
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Kilometroak, Ibilaldia,
eta Araba Euskaraz,
Nafarroa Oinez, Herri Urratsa,
bat eginik da Korrika.
Ekintza hauek eta euskara
alderdi denen gainetik,
protagonismo ta harrokeria
alde batera utzirik.
Horregatik herriko ekintzak,
noizean behin, esnatzeko.
Hain beharrezkoak baitira
nahiz izan batzuk aurkako.
Ea segi bada iritsi arte
kilometroz kilometro,
gure herriko bide guztiak
Korrika bai beharrezko.
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Erreferentziak
aldatu- ↑ «3 Korrika» Korrika (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
- ↑ Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
- ↑ Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2014-10-23). Korrika -EGAN-. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).