1994ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
1994ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 12. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, herriko kiroldegian, udaletxean eta Enparan dorretxean ere antzezlan eta ekintza batzuk egin ziren.
1994ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak | |
---|---|
Mota | antzerki festibal |
Honen parte da | Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak |
Denbora-tarte | 1994ko abenduaren 1a - 1994ko abenduaren 21a |
← 1993
| |
Kokaleku | Azpeitia |
Aipagarria da urte honetan udalari esker lau lan ekoiztu zirela, horien estreinaldia topaketetan eginez. Antolatzaileen barne-dokumentuetan garrantzia ematen zaio koprodukzioari, laguntza horren bidez antzerki taldeek beraien obrak topaketetan estreinatzea ekartzen baitu gehienetan.
Edizio honetan Katalina Eleizegi omendu zuten, bere bizitzari buruzko liburuxka argitaratu zen eta irrati lehiaketa ere idazle honi buruzkoa izan zen, irratsaio hauek Herri Irratian izan izan ziren entzungai. Gainera, "Emakume egileak euskal antzerkian" izenpean, omenaldia egin zitzaien Janamari Malharin, Miren Nekane Arrizabalaga eta Maria Arizmendiri ere. Udalak liburuxka bana argitaratu zuen bakoitzari buruzkoa.
1994ko Ikusleen sari berezia Maskarada Taldeak irabazi zuen eta kartelaren egilea Iñaki Aliste izan zen, lehiaketa bidez.
Irrati lehiaketan Azpeitiko Jesusen Alabak Ikastetxeak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolak eta Ataungo Jose Migel De Barandiaran eskolak bigarrena banatu zuten. Bigarren zikloko lehen saria Karmelo Etxegarai Ikastolak irabazi zuen eta bigarrena Andoaingo Aita Manuel Larramendi Ikastolak.
Antzezlanak
aldatuAntzezlana | Konpainia | Egilea | Zuzendaritza | Aktoreak | Bestelakoak |
---|---|---|---|---|---|
Katuen testamentua | Oskorri, Kukubiltxo eta Kepa Junkera | Kiroldegian | |||
Oleanna | In Fraganti | David Mamet | Zuzendaria: Edi Naudo
Zuzendari laguntzailea: Idoia Sagarzazu |
Juan Luis Mendiaraz, Olatz Beobide | Estreinaldia.
Itzulpena: Jose Luis Agote Musika: Pascal Gaigne |
Errenta | Bederen 1 | Ramon Agirre | Zuzendaria: Ramon Barea
Zuzendari laguntzailea: Isidoro Fernandez |
Ramon Agirre, Xabier Agirre, Maribi Arrieta, Amaia Lizarralde | Estreinaldia
Itzultzaileak: Beatriz Zabalondo, J.L. Aranguren "Txiliku" Musika: Toni Villar |
Ernesto izatearen garrantzia | Maskarada Taldea | Oscar Wilde | Carlos Panera | Asier Ormaza, Jokin Oregi, Ane Aseginolaza, Esther Uria, Maite Arrese, Txetxu Altolagirre, Eneritz Artetxe, Aitor Argote | Estreinaldia.
Itzulpena: Patxo Telleria |
West side isteria | Antxieta Antzerki Taldea | Inazio Tolosa, Edi Naudo | Pilar Aizpitarte, Aintzane Aranbarri, Idoia Uranga, Itsaso Oruesagasti, Iñaki Bergara, Iñigo Agirre, Imanol Guridi, Asier Agiriano, Juan Antonio Zurdo, Jokin Martinez | Estreinaldia | |
Zubipeko Swing, Zubipeko Futin Band |
Eskola antzerkiak
aldatuAntzezlana | Ikastetxe edo Taldea |
---|---|
Orreagako lapurreta | Getariako Iturzaeta Herri Eskola |
Sorginen irrintzia | Gernikako Allende Salazar Herri Ikastetxea |
Zirku gernikarra | |
Amamaren urtebetetzea | Orozko Herri Ikastetxea |
Hamelingo txirularia | Gasteizko San Ignacio Herri Ikastetxea |
Ipotxaren etxea | |
Gaztelu miresgarria | |
Tiburtzio sarjentua | Usurbilgo Udaberri Ikastola |
Ezkondu bai, baina norekin? | |
Restaurantean | |
Hau astinaldia! | Azkotiko Floreaga-Salesiar Ikastetxea |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu