2001: A Space Odyssey
2001: A Space Odyssey (euskaraz 2001: Espazioko Odisea) Stanley Kubrickek 1968an zuzendutako estatubatuar zientzia fikziozko filma da, Arthur C. Clarke idazlearen The Sentinel (Zelataria, 1951) kontakizunean oinarrituta. Filma honekin batera eta aurreko kontakizunean oinarrituz idazle berberak izenburu berdineko eleberria idatzi zuen.
1968ko Efektu berezi onenen Oscar Saria (Stanley Kubrick) irabazteaz gain, zientzia-fikziozko zinemagintzan ordurarte eta ondoren eginiriko filmen arteko mugarri izateaz gain kultuzko film bilakatu zen, eta ondorengo espazioko bidaiei buruzko filmetan sekulako eragin bisual eta estetikoa izan du.
1984ean 2010: The Year We Make Contact (2010: Kontaktua Egin Genuen Urtea) izeneko jarraipen filma izan zuen.
Argumentua
aldatuAntzinako estralurtar zibilizazio batek galaxian zehar beste mundu batzuk arakatu eta ahal den heinean bizitza adimentsua bultzarazteko asmoz kristalezko monolito handiak erabiltzen ditu.
Orain dela hiru milioi urte, monolito horietako bat Afrikan agertu eta goserik eta ia desagertzeko zorian dauden tximino antropoide batzuei lanabesak egitea iradokiko die. Tximinoek lanabesak haien jan nahian dabilen leopardo bat ehizatzeko erabiliko dituzte.
Handik milioika urtera, jada etorkizunean, Ilargian lurperaturik topatu berri duten beste monolito batek zientzialarien jakinmina piztuarazi du. Azkenik, NASAren espazioko misio batetan zehar, HAL 9000 izeneko adimen artifizialdun konputagailu bat gizakiez osatutako eskifaia daraman espaziontzi baten sistemak kontrolatzeaz arduratzen da.
Aktoreak
aldatu- Keir Dullea: David Bowman doktorea
- Gary Lockwood: Frank Poole doktorea
- William Sylvester: Heywood R. Floyd doktorea
- Douglas Rain: HAL 9000ren ahotsa
- Daniel Richter: Richter buruzagia
- Leonard Rossiter: Andrei Smyslov doktorea
- Margaret Tyzack: Elena
- Robert Beatty: Ralph Halvorsen doktorea
- Frank Miller: Teknikaria
- Edward Bishop: Kapitaina
- Edwina Carroll: Aries laguntzailea
- Penny Brahms: Laguntzailea
- Heather Downham: Laguntzailea
- Alan Gifford: Pooleren aita
- Ann Gillis: Pooleren ama
- Vivian Kubrick: Floyden alaba
- Kenneth Kendall: BBCren aurkezlea