2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia

2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia (東北地方太平洋沖地震, Tōhoku Chihō Taiheiyō-oki Jishin[6], hitzez hitz Tōhoku eskualdeko Ozeano Bareko kostako lurrikara) 2011ko martxoaren 11n Japoniako kostaldetik gertu gertaturiko 8,9 edo 9,1 magnitudeko megabultzada lurrikara bat izan zen. 10 metroko olatuak zituen tsunamia sortu zuen.[7] Japoniako Agentzia Meteorologikoaren lurrikaren intentsitate eskalan 7ko intentsitatea izan zuen[8] Miyagi Prefekturan, eta hasieran 7,9ko magnitudea eman zitzaion[8]. Japoniako Agentzia Metereologikoak tsunamiaren intentsitatea 8,4koa zela adierazi zuen, [9] nahiz eta gero 8,8ra igo zuten.[10] Lurrikararen fokoa Oshika Penintsulan kokatu zuten, Tohoku eskualdearen ekialdeko kostaldean, 2011ko martxoaren 11ko 5:46 UTCtan (14:46ak bertan), 24,4 kilometroko sakonera.[11] 2021ean argitaratutako datu ofizialek diotenez, 19.747[12] gizabanako hil ziren, 6.242[13] zauritu, eta beste 2.556[14] desagertu.

2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia
Irudia
Map
MotaMegabultzada lurrikara
tsunami
off Sanriku earthquake (en) Itzuli
multi-segment earthquake (en) Itzuli
Q18460157 Itzuli
Data2011ko martxoaren 11 (14:46:18 (en) Itzuli. Japan Standard Time (en) Itzuli)
Iraupena160 s
KokalekuIpar Ozeano Barea
HerrialdeaJaponia
Kausamechanism of the 2011 Tōhoku earthquake and tsunami (en) Itzuli
Honen ondorioaAftermath of the 2011 Tōhoku earthquake and tsunami (en) Itzuli
Fukushimako istripu nuklearra
Lurrikararen momentu sismikoa9,1
Magnitudea Richter eskalan9
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale IX (en) Itzuli
Sakonera bertikal32 km
24 km (hipozentro)
Erreplikak13.386 (2018ko martxoaren 6a)
Pertsona hilak19.759 (2016ko urtarrilaren 8a)
Pertsona zaurituak6.242
Pertsona desagertuak2.553
Kaltetuak280.926 eraikin (2018ko martxoaren 9a)
Kalteen kostuaAftermath of the 2011 Tōhoku earthquake and tsunami (en) Itzuli: 16.900.000 M¥
Fukushimako istripu nuklearra: 21.500.000 M¥
Suntsituak121.778 eraikin (2018ko martxoaren 9a)

8,9ko magnitudearekin, Japonian inoiz ikusitako lurrikara handiena da,[7] eta munduko 7.a.[15][16] Baliteke Japonian azken 1.200 urtean izandako lurrikararik handiena izatea.[17]

Lurrikara

aldatu

2011ko Sendaiko lurrikara Honshuko kostaldetik gertu izan zuen epizentroa. Falla batean emandako konpresioagatik gertatu zen, Ipar Amerikako plaka eta Ozeano Bareko plakaren subdukzio zonatik gertu edo subdukzio eremuan bertan. Lurrikara honen latitudean Pazifikoko plaka mendebalderantz mugitzen da, Ipar Amerikako plakarekiko 83 mm/urteko abiaduran. Pazifikoko plaka Japoniaren azpian sartzen da Japoniako fosan eta mendebaldean Eurasiaren azpian sartzen da. Lurrikara honen kokapena, sakonera eta mekanismo fokala kontuan harturik subdukzio eremuan gertaturiko bultzadaren ondorioz sorturiko lurrikara izan zela esan daiteke. Okhotskeko plakak eta Amuriako plakak ere rolen bat joka dezakete lurrikara hura ulertzeko garaian.[18]

Martxoaren 11ko lurrikarak lehenago mugimendu txikiagoak izan zituen. Martxoaren 9an 7,2ko magnitudeko beste lurrikara bat gertatu zen Sendaiko lurrikaratik 40 kilometrora eta egun berean beste 3 lurrikara gertatu ziren 6 Mw baino handiagoak.[18] Lurrikara hau baino minutu bat lehenago Lurrikaren Abisu Goiztiarrak telebista bidezko abisua eman zuen. Litekeena da milioika pertsonek neurriak hartu izana eta bizitza asko salbatu izana.[19]

Lurrikara gertatu ondoren hainbat erreplika egon dira. Japonian 15:06ak zirenean 7.0ko magnitudea zuen lurrikara gertatu zen, 7,4koa 15:15tan eta 7,2koa 15:26tan. Horren ostean 4,5eko magnitudea baino handiagoa izan zuten 300 lurrikara baino gehiago gertatu ziren.[20] Hasiera batean 7,9ko magnitudea eman bazioten ere USGSk magnitudea igo zuen 8,8 eta 8,9 ingurura. Beste iturri batzuek 9,0 eta 9,1era igo zuten magnitudea.[21]

1973tik Japoniako fosak 7 Mw baino handiagoak diren 9 lurrikara izan ditu. Orain arte handiena 1994ko abenduan izan zen, 7,8ko lurrikara batek 3 hildako eta 700 zauritu eragin zituenean, lurrikara hau baino 260 kilometro iparralderago. 1978ko ekainak 7,7ko lurrikara batek 22 hildako eta 400 zauritu eragin zituen.[18]

Energia

aldatu

Lurrikara honek askatu zuen lurrazaleko energia (Me) 1.9±0.5×1017 joule izan zen[22]. Energia hori lurrikara eta tsunamian disipatua izan zen eta 2004ko Indiako ozeanoko lurrikararen bikoitza izan zen. Lurrikara hark 230.000 pertsona hil eta Apung 1 itsasontzia, 2.600 tonakoa, 2-3 kilometro mugitu zuen lur barnerantz. Marcia McNutt USGSko zuzendariaren esanetan lurrikara honek askatutako energiak Los Angeles bezalako hiri bat urtebetez argitu ahal izango luke.[23] Askatutako energia osoa (Mw) hori baino 200.000 aldiz handiagoa izan zen eta USGSren WPhase Moment Solution tresnak 3.9×1022 jouletan kalkulatu zuen,[24] 2004ko Sumatrako lurrikara baino pixka bat gutxiago. Energia hau 9.32 teraton TNT bezlaakoa lizateke, gutxi gorabehera 600.000.000 Hiroshimako bonba edo 186.400 aldiz inoiz egondako leherketarik handiena .

Tsunamia

aldatu

Tsunamiaren eragina, beste herrialde batzuetan

aldatu
Eskualdea Ebakuazioa Tsunami alerta Tsunamiaren altuera Hildakoak Iturria
Taiwan Bai Bai 10 cm 0 [25]
Zeelanda Berria Ez Bai 40 cm 0 [26]
Guam, AEB Bai Bai 40 cm 0 [27][28][29]
Marianak, AEB Bai Bai 40 cm 0 [27][28]
Hawaii AEB Bai Bai 2.1 m 0 [30][31]
Filipinak Bai Bai Metro 1 0 [32][33]
Palau Bai Bai 11 cm 0 [32][34][35][29][36][29][37]
Nanumea, Tuvalu Bai Bai "Bi olatu txiki" 0 [38]
Ipar Sulawesi eta Molukak, Indonesia Bai Bai 10 cm 0 [32][33][32][39][25]
Okhotsk itsasoaren kostaldea, Errusia Ezezaguna Ezezaguna 3.3 m 0 [40]
Kurilak, Errusia Bai Bai 3,3 m 0 [40][41]
Midway Atoloia Ez Ez 1.5 m 0 [42][42]
Maui, Hawaii, AEB Bai Bai 2.1 m 0 [43][42]
Shemya, Alaska, AEB Bai Bai 1.5m 0 [42]
Aleutian Islands, Alaska, AEB Bai Bai 1.5m 0 [42]
Kona kostaldea, Hawaii, AEB Bai Bai 3.7m 0 [42]
Wake, AEB Bai Bai 1.8m 0 [42][29]
Kalifornia, AEB Bai Bai 2m 0 [44][45]
Ozeano Bareko kosta, Mexiko Ez Bai 70 cm 0 [46]
Britainiar Kolunbia, Kanada Bai Bai 50 cm 0 [47]
Tahiti, Fantziar Polinesia Bai Bai 40 cm 0 [48][49]
Pazko uhartea, Txile Bai Bai 30 cm 0 [50]

Istripu nuklearra

aldatu
Artikulu nagusia: «Fukushimako istripu nuklearra»

2011ko Sendaiko lurrikarak Japoniako zentral nuklear guztiak geldiarazi zituen, baina epizentrotik hurbilen zegoen Fukushima I zentral nuklearraren kasuan, lehen eta hirugarren erreaktoreen hozte sistemak akatsa izan zuen eta leherketa izan zen 2011ko martxoaren 12an[51], eta zentralaren inguruan bizi ziren 100.000 pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten.

Oharrak

aldatu
  1. Irudi honetan failaren foku mekanismoa agertzen da bisualki adierazia, kalkulatzen den momentuko tensoreetatik eratorria. Alde ilunak P-uhinen lehen mugimenduak iturritik aldendu diren esfera fokaleko kuadranteak dira. Alde txuriak P-uhinen lehen mugimendu horiek iturrirantz joan diren esferako eremuak dira. Puntuek indar konpresional maximoko puntuak (beltzez, P-ardatza) eta indar estentsional maximoko puntuak agertzen dira (zuriz, T-ardatza).

Erreferentziak

aldatu
  1. Magnitude 8.9 - NEAR THE EAST COAST OF HONSHU, JAPAN 2011 March 11 05:46:23 UTC USGS
  2. Tsunami warning center raises magnitude of Japan quake to 9.1
  3. (Japonieraz) «平成23年(2011年)東北地方太平洋沖地震(東日本大震災)について(第161報)(令和3年3月9日)» 総務省消防庁災害対策本部., PDF fitxategiko 31. orrialdea.
  4. (Japonieraz) «平成23年(2011年)東北地方太平洋沖地震(東日本大震災)について(第161報)(令和3年3月9日)» 総務省消防庁災害対策本部., PDF fitxategiko 31. orrialdea.
  5. (Japonieraz) «平成23年(2011年)東北地方太平洋沖地震(東日本大震災)について(第161報)(令和3年3月9日)» 総務省消防庁災害対策本部., PDF fitxategiko 31. orrialdea.
  6. 平成23年3月11日14時46分頃の三陸沖の地震について(第2報) 気象庁 | 平成23年報道発表資料
  7. a b Magnitude 8.9 – NEAR THE EAST COAST OF HONSHU, JAPAN 2011 March 11 05:46:23 UTC
  8. a b Earthquake Information
  9. Tsunami Warnings/Advisories
  10. 東北を中心に震度7の地震 宮城県で4・2メートルの津波 建物も流される
  11. Tsunami hits north-eastern Japan after massive quake
  12. (Japonieraz) «平成23年(2011年)東北地方太平洋沖地震(東日本大震災)について(第161報)(令和3年3月9日)» 総務省消防庁災害対策本部., PDF fitxategiko 31. orrialdea.
  13. (Japonieraz) «平成23年(2011年)東北地方太平洋沖地震(東日本大震災)について(第161報)(令和3年3月9日)» 総務省消防庁災害対策本部., PDF fitxategiko 31. orrialdea.
  14. (Japonieraz) «平成23年(2011年)東北地方太平洋沖地震(東日本大震災)について(第161報)(令和3年3月9日)» 総務省消防庁災害対策本部., PDF fitxategiko 31. orrialdea.
  15. 8.9 Earthquake in Japan, Tsunami Warning to Russia, Taiwan and South East Asia
  16. Japan quake – 7th largest in recorded history
  17. US says Japan earthquake left billions in damage
  18. a b c (Ingelesez) «Tectonic Summary» Magnitude 8.9 - NEAR THE EAST COAST OF HONSHU, JAPAN (USGS) (Noiz kontsultatua: 2011-3-13).
  19. Foster, Peter. Alert sounded a minute before the tremor struck Read more: http://www.montrealgazette.com/news/Alert%20sounded%20minute%20before%20tremor%20struck/4425621/story.html#ixzz1GUB6BvNg. The Montreal Gazette (Noiz kontsultatua: 2011-3-13).
  20. Earthquake Information. Japan Meteorlogical Agency (Noiz kontsultatua: 2011-3-13).
  21. (Ingelesez) Paul-Choudhury, Sumit. (2011-3-12). Japan's megaquake: what we know. New Scientist (Noiz kontsultatua: 2011-3-13).
  22. Neic.usgs.gov.
  23. CBS News YouTuben (Google).
  24. Earthquake.usgs.gov.
  25. a b Tsunami passes over Taiwan, Indonesia braces for impact • TheJournal
  26. Tsunami Warning for New Zealand.
  27. a b Japan earthquake and tsunami: what happened and why
  28. a b Guam, Marinas lifts tsunami warning
  29. a b c d WOSU: Some Pacific tsunami alerts lifted after Japan quake (2011-03-11)
  30. Tsunami waves sweep Hawaii, No major damage yet | Detroit Free Press
  31. Hawaii orders evacuations in Pacific tsunami threat
  32. a b c d Tsunami spares Philippines, Indonesia: News24: World: News
  33. a b Small tsunami waves hit Philippines
  34. Easy 2 Use File Hosting
  35. Damage after Tsunami in Palau?
  36. UPDATE 7-Some Pacific tsunami alerts lifted after Japan quake
  37. Some Pacific tsunami alerts lifted after Japan quake - Yahoo!Xtra News
  38. Waiting for the tsunami | Klima-Tuvalu
  39. Indonesia says tsunami hit without damage | Deccan Chronicle | 2011-03-11
  40. a b Japan earthquake sparks Russian tsunami fears | RUSSIA
  41. Tsunami: Russia moves 11,000 - UK News - News
  42. a b c d e f g www.msnbc.msn.com .
  43. Tsunami waves hit U.S. mainland coast
  44. Waves sweep 4 out to sea in Crescent City as tsunami surges reach west coast
  45. Crescent City, Santa Cruz hit hard by tsunami from Japan quake
  46. Mexico detects first, moderate tsunami sea rise
  47. First waves from Japan disaster have little effect on B.C.
  48. Tsunami reaches French Polynesia
  49. Alerte Tsunami en Polynésie française
  50. Tsunami alert sparks evacuations from Hawaii to Easter Island
  51. https://web.archive.org/web/20130517033211/http://paperekoa.berria.info/harian/2011-03-13/002/001/Lurrikarak_istripu_nuklear_bat_eragin_du_Japonian_historiako_larrietan_hirugarrena.htm Berria egunkariko albistea.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
hosting 1
multimedia 1
os 20
web 2