79ko Vesuvioren erupzioa
K. o. 79ko Vesuvioren erupzioa urte hartako urriaren 24/25ean izan zen[1] eta Ponpeia, Herkulano, Oplontis eta Estabia erromatar hiriak suntsitu zituen.[2] Tradizionalki, abuztuaren 24an gertatu zela esan ohi da, baina gaur egungo hipotesiak leherketa urriko egun batean kokatzen du.
K. o. 79ko Vesuvioren erupzioa | |
---|---|
John Martinen 'Ponpeia eta Herkulanoren suntsipena' | |
Sumendia | Vesuvio |
Data | K. o. 79ko urriaren 24–25 |
Erupzio-mota | Pliniarra |
Kokapena | Campaniar sumendi-arkua, Italia 40°49′N 14°26′E / 40.817°N 14.433°E |
VEI | 5 |
Ondorioak | Ponpeia, Herkulano, Oplontis, eta Estabia erromatar hiriak suntsitu zituen |
Kontaketa tradizionala
aldatuKontaketa tradizionalaren arabera, abuztuaren 24ko goizean, Vesuvio sumenditik kezko zutabe bat atera zen.[3] Bertokoek aurreko urtean izandako beste kezko isuri bat besterik ez zela uste zuten. Baina honakoa bi eratan azaldu zen:[4] Oplontisen eta Herkulanon, lokatzaz, errautsez eta labaz osatutako euriak bete zituen kaleak, teilatuak estali eta lehiatia eta zirrikituetatik sartu zen. Biztanleak ikaraturik etxeetatik ihesi joan ziren, baina gutxi irten ziren bizirik. Ponpeian, berriz, errautsezko zirimiri egin zuen, ia nabaritzen ez zutena. Gero lapilli erori zitzaizkien, zenbait kiloko apar-harri modukoak. Sufrezko baporeak hiriko etxe eta villako leiho eta ateetatik sartu ziren eta ahoa togaz estaltzea ere ez zen nahikoa. Gorriak ikusi zituzten bertan bizi ziren ponpeiatarrek. Ihes egiten saiatu zirenak apar-harriek jota hil ziren. Etxeetan babestu zirenek ere ez zuten zorte handirik izan: teilatuak eraitsi eta haien gainean erori ziren.
Abuztuaren 26an eguzkia berriro atera eta Vesuviori kezko zutabe ahul bat baino ez zerion. Hemezortzi kilometroko eremuan paisaia samingarria zen: lorategia zokortsuak, erretako larreak... Errautsak Magreb, Siria eta Egiptoraino iritsi ziren. 24 orduan, 3.000 lagun inguru hil ziren.[5]
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Verdú, Daniel. (2018-10-17). «Pompeya ardió dos meses después» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ Wallace-Hadrill, Andrew. (2010-10-15). Pompeii: Portents of Disaster. in: BBC History..
- ↑ Ceram, C. W.. (1949). Dioses, tumbas y sabios. Editorial Orbis ISBN 84-7530-941-0..
- ↑ Sigurdsson, Haraldur; Cashdollar, Stanford; Sparks, R. Stephen J.. (1982ko urtarrila). «The Eruption of Vesuvius in A. D. 79: Reconstruction from Historical and Volcanological Evidence» American Journal of Archaeology (American Journal of Archaeology) 86 (1): 39–51. doi: ..
- ↑ Margossian, Nichan. (2006). Risques et accidents industriels majeurs. Dunod, 5 or..