Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aberdeen (argipena)».

Aberdeen (Eskoziako gaeleraz: Obar Dheathain, eskozieraz: Aiberdeen) Eskoziako hirugarren hiririk populatuena da, 220.420 biztanlerekin (2011).

Aberdeen
Aberdeen
Aiberdeen
Obar Dheathain
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAberdeen City
Izen ofizialaAberdeen
Aiberdeen
Obar Dheathain
Jatorrizko izenaAberdeen
Aiberdeen
Obar Dheathain
Posta kodeaAB10-AB13 (parte), AB15, AB16, AB22-AB25
Geografia
Koordenatuak57°09′N 2°06′W / 57.15°N 2.1°W / 57.15; -2.1
Map
Azalera65,1 km²
Demografia
Biztanleria200.680 (2016)
−1.690 (2005)
Dentsitatea3.083 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1175
Telefono aurrizkia1224
Ordu eremuaGreenwich Meridianoko Ordua, UTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakStavanger, Atyrau, Ratisbona, Clermont-Ferrand, Bulawayo, Houston, Homel, Baku eta Barranquilla
aberdeencity.gov.uk

Etimologia

aldatu

Piktoen Aberdon hiria du jatorri eta izenak "Don ibaiaren ahoa" esan nahi du. Esan nahi bera du gaelerazko Obar Dheathain izenak. Erdi Aroko latinezko izena Aberdonia izan zuen.

Petrolioaren Europako Hiriburua, Granitozko Hiria eta Zilarrezko Hiria ezizenak eman izan zaizkio. Ezizen horietatik lehena, Ipar Itsasoan dauden petrolio ustiategiei zor zaie.

Historia

aldatu

Aberdeen ingurua populaturik egon da azkenengo 8.000 urteetan. Hiriak bi eremu desberdindu ditu, Aberdeen zaharra, Don ibaiaren ahoan, eta Aberdeen berria, Dee ibaiaren estuarioan dagoen arrantza eta merkatal asentamendua.

1179 urtean Gilen I.a Eskoziakoak foruak eman zizkion eta 1319an Roberto I.ak Errege burgo izendatu zuen. Eskoziako lehenengo independentzia gerra hasi zenean Aberdeen ingelesen eskutan zegoen. Roberto I.ak 1308an Aberdeengo gaztelua setiatu zuen eta suntsitu egin zuen barnean zeuden ingelesak masakratuz. 1336an Eduardo III.a Ingalaterrakoak herriari su eman zion. Herri berria eraiki behar izan zen, Aberdeen Berria, eta harresi handiekin inguratu zuten jauntxo eskoziarren aurka babesteko.

XVII mendeko "Hiru Erresumen Gerratan" (1644-1647)sarritan erasotua izan zen Aberdeen. 1647an gainera izurri pneumonikoak herritarren laurdena hil zuen. 1770an harresiak eraitsi ziren eta azpiegitura berriak egin ahal izan zituen hiriak. Lan berri handi hauek 1817an porrot ekonomikoa ekarri zuten baina untzigintza eta arrantza industriak izandako bultzadak buelta eman zion egoerari.

Geografia

aldatu

Dee eta Don ibaien ahoan kokaturik dago. Ibai bien arteko itsasertzean hondartza luzea dago, hareazko duna naturalak dituena. Barnealdean granitozko hainbat muino daude, Castle Hill, St. Catherine's Hill eta Windmill Hill.

      Datu klimatikoak (Aberdeen)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 16.3 20.0 23.4 23.8 26.1 28.8 28.6 25.9 21.1 18.3 15.4 28.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 6.1 8.0 9.9 12.7 15.3 17.6 17.5 14.9 11.8 8.2 6.4 11.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.4 0.6 1.5 2.7 5.0 7.8 9.9 9.8 8.0 5.6 2.6 1.1 4.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −13.5 −12.2 −11.7 −6.7 −3.0 0.3 1.7 1.7 −0.6 −4.0 −10.8 −12.6 −13.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.1 53.7 59.8 61.2 56.7 59.5 60.3 65.7 76.7 87.7 84.2 76.9 816.3
Eguzki orduak 56.4 77.1 114.1 145.8 188.5 166.2 164.9 163.4 122.1 99.2 65.1 46.2 1409.0
Iturria (1): Met Office[1]
Iturria (2): Royal Dutch Meteorological Institute/KNMI[2] (1971-2000)

Ekonomia

aldatu

Tradizionalki arrantza, ehungintza, untzigintza eta papergintza izan dira jarduera ekonomiko nagusiak. Gaur egun ordea teknologia berriek, nekazaritza ikerkuntzak eta batez ere petrolio ustiaketek hartu dute aurrekoen tokia.

300 urtetik gora ere badira granito grisa esportatzen dena, eta bertako materialarekin eginak daude esate baterako Londresko Westminster jauregia eta Waterloo zubia, baina harrobia 1971ean agortu zen.

Kirolak

aldatu

Aberdeen Football Club da hiriko futbol talde nagusia. Palmaresean Eskoziako 4 Liga eta 7 Kopa ditu baina lorpen garrantzitsuena 1983an eskuratu zuen, Europako Errekopa eta Europako Superkopa. Glasgowko bi talde handien ondoren herrialdeko futbol talderik garrantzitsuena da.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Aberdeen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. KNMI (institute) (Noiz kontsultatua: 2012ko abendua).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
ELIZA 2
HOME 2
mac 2
multimedia 1
musik 1
os 4
web 2