Adams-Onís Ituna Espainia eta Ameriketako Estatu Batuak artean sinatutako ituna izan zen. Garaiko mugak ezartzeko sinatu zen. Garai horietan Espainia Berriko Erregeorderriak Estatu Batuekin muga egiten zuen. Negoziazio horietan Luis de Onís Fernando VII.a Borboikoaren ordezkaria izan zen. Estatu Batuen ordezkaria John Quincy Adams izan zen, Estatuko Idazkaria. Negoziazioak 1819an hasi ziren eta 1821ko otsailaren 22an sinatu zen.

Adams-Onís Ituna
Irudia
Motatratatu
boundary delimitation (en) Itzuli
Data1821eko otsailaren 22a
KokalekuWashington
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak
Sinatzailea

Itunaren izenak

aldatu

Ituna oso izen desberdinak ezagutu zituen:

  • Tratado de amistad, arreglo de diferencias y límites entre su Majestad Católica el Rey de España y los Estados Unidos de América espainiarrentzat.
  • Transkontinentalitatearen Ituna 1819-1821
  • Florida Purchase Treaty edo Floridako Ituna 1819-1821.

Lurren banaketa

aldatu

Muga Sabina ibaia haratago eta Arkansas artean ezarri zen, 42° ipar paraleloa arte. Espainiak latitude horretatik gorako jabetzei uko egin zien, besteak beste, Oregon lurraldea, Florida, Louisiana Espainiarra eta Mississippi ibaian zeharreko nabigazioa. Horren guztiaren truke Texas espainiarra gorde zuen nahiz eta Estatu Batuek 1803an frantsesei erositako Louisiana barruko lurraldea gisa erreklamatu. Espainiako historiografiak ituna bi aldeentzako onuragarria izan zela azaldu du beti esanez Florida De facto galduta zegoela praktikan. Baina benetako irabazlea Estatu Batuak izan ziren: itunaren bidez izaera transkontinentala lortu zuten, Florida eta Oregon, azken hau mugak definitu gabekoak. Oregonen kasuan Kanadan zegoen Erresuma Batuarekin arazoak izan zituzten ondoren.[1][2]

Itunaren berrespena

aldatu

1832an Mexiko eta Estatu Batuek ituna berretsi zuten. Orduan ezarritako muga 1848 arte gorde zen. Urte horretan, Estatubatuar-Mexikar Gerraren ondorioz, Mexikok Onís-Adams Itunan adostutako lerrotik beheko lurralde asko galdu zituen. Bi estatuen arteko muga berria Rio Granden ezarri zen.

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Luis de Onís: “Negociación con los Estados Unidos de América”, Memoria sobre las negociaciones entre España y los Estados Unidos de América, Jack D.L. Holmes, Madril, José Porrúa, 1969.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES