Greziar mitologian, Adrastea (antzinako grezieraz Άδράστεια Adrasteia), ninfa kretar bat zen, Meliseoren alaba, Reak, Zeus eman ziona honen aita Kronosengandik babes zezan eta Dikteako leizean haz zezan. Lan honetan, Adrasteak bere ahizpa Ida eta Kureteen laguntza izan zuen, azken hauek, antzinako ikerlariek, euren nebatzat hartzen zituztelarik, eta Kronosek umea negarrez entzutea eragozten zutenak euren ezpatak euren ezkutuen aurka kolpatuz, honela, Zeusen negarraren soinua ezkutatuz.

Adrastea
Ida and Adrasteia (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaMelissus of Crete (en) Itzuli eta Ozeano
AmaAmaltea
Anai-arrebakIda (en) Itzuli

Adrasteak eta Idak, Zeus, Amaltearen esnearekin elikatu zuten. Apolonio Rodaskoak, Adrasteak, Zeusi, esfera eder bat eman ziola kontatzen du, jolas zezan, eta kretar txanponen batzuetan, Zeus, esfera horren gainean eserita irudikatzen da.

Adrastea, Nemesisi ematen zaion epiteto bat ere bada, idazleren batzuk, Adrastogandik zetorrela uste zutena, honi buruz, Nemesisen lehen santutegia Asopo ibaian eraiki zuela esaten zelarik, eta, beste batzuk, διδράσκειν aditzetik, honen arabera, jainkosagandik inork ezingo zuela ihesik egin esan nahi zuelarik.

Iturriak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES