Akelarre (1984ko filma)
Akelarre 1984 urtean eginiko euskal filma da. Pedro Oleak Euskal Herriko Aro Modernoko istorioa kontatzen du.
Akelarre (1984ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | Akelarre |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Araitz |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pedro Olea |
Gidoigilea(k) | Pedro Olea Gonzalo Goikoetxea |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | José Salcedo (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carmelo Bernaola |
Argazki-zuzendaria | José Luis Alcaine |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Araitz |
- Artikulu hau 1984ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akelarre (argipen)».
1984ko martxoaren 8an estreinatu zen nahiz eta lehen (otsailean) Berlinalen aurkeztu, non Urrezko Hartzarako hautagaia zen.
Sinopsia
aldatuXVI. mende bukaerako Nafarroako herri txiki bat feudalismo egoera anker bat pairatu beharrean dago. Garazi (Silvia Munt), sorgina zelako erretako emakume baten biloba, amodiozko triangelu batean dago: Iñigo, On Fermin Anduezakoa herriko jauntxoaren semea utzi eta Unai baserritarrarekin harremanetan hasten da. Egoera jasanezin honetan, jauntxoek Inkisizioaren laguntza eskatzen dute.
Filma egiazko sorgin ehiza batean oinarritzen da, Nafarroako Araitz bailaran gertatua 1595. urtean. Pelikula grabatu ere bertan grabatu zuten.[1]
Pertsonaiak
aldatu- Sílvia Munt: Garazi
- José Luis López Vázquez: Inkisidorea
- Mary Carrillo: Amunia
- Walter Vidarte: On Fermin Anduezakoa
- Patxi Biskert: Unai
- Iñaki Miramón: Iñigo
- Mikel Garmendia
- Javier Loiola: Priorea
- Sergio Mendizabal: Antxon
- Félix Rotaeta: J. Areso
- Patxi Ugalde
Ezaugarri teknikoak
aldatuZuzendaritza | Pedro Olea |
Gidoia | Pedro Olea eta Gonzalo Goikoetxea |
Ekoizlea | Pedro Olea, Pedro Román eta Luis Barrero |
Musika | Carmelo Bernaola |
Argazkilariak | José Luis Alcaine |
Muntaia | José Salcedo, Rosa Ortiz eta Cristina Velasco |
Apainketa | Félix Murcia eta Joseba Prieto Atxa |
Efektu bereziak | Reyes Abades |