Alan Paton
Alan Stewart Paton (Pietermaritzburg, Natal, 1903ko urtarrilaren 11a - Durban, 1988ko apirilaren 12a) Hegoafrikako idazle eta apartheid aurkako aktibista izan zen. Hegoafrikako arazoak agertzen ditu Patonek bere obretan. Cry, The Beloved Country (1948, Negar egin, herri maite horrek) eta Ah, But Your Land Is Beautiful (1982, Herria, oso ederra duzu, ordea) dira Patonen eleberri nagusietako batzuk. Horiez gainera, biografiak South African Tragedy (1964, Hegoafrikako tragedia), Hofmeyr ministro liberalaren biografia, eta Apartheid and The Archbishop (1974, Apartheid eta artzapezpikua), Geoffrey Clayton Cape Towngo artzapezpikuarena, argitaratu zituen. Autobiografia ere idatzi zuen.
Alan Paton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pietermaritzburg, 1903ko urtarrilaren 11 |
Herrialdea | Hegoafrika |
Heriotza | Durban, 1988ko apirilaren 12a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Natal (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, autobiografialaria, gidoilaria eta politikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberri laburra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Alderdi politikoa | Liberal Party of South Africa (en) |
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Hegoafrikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |