Albaitaritza (arabieratik: بَيْطَر, bayṭar, eta hori grezieratik: ἱππιατρός, hippiatrós, ἵππος, híppos, "zaldia", eta ἰατρός, iatrós, "medikua") animalien gaixotasunak, desordenak eta zauriak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzen dituen zientzia da. Animalia espezie guztiak barne hartzen ditu albaitaritzak, bai animalia etxekotuak bai basatiak.

Boa bati egindako ebakuntza.

Albaitaritza oso hedatua dago, eta zientzia hori modu profesionalean ikasitakoek (albaitariek) zein beste profesional batzuek (beste adar batzuetako profesionalek, erizainek) praktikatzen dute.

Gizakia ez beste animaliei eragiten dieten gaixotasunez gain, albaitaritzak zoonosiak ere aztertzen ditu, alegia, beste animalia batzuetatik gizakira transmititzen diren gaixotasunak.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES