Albert II.a Monakokoa
Albert II.a Monakokoa[1] (izen osoa frantsesez Albert Alexandre Louis Pierre Grimaldi) Monakoko Printzerriko printzea eta estatu-burua da. Bere trataera Bere Gorentasun Txit Lasaia da. 1958ko martxoaren 14an jaio zen Monakon.
Rainier III.a Monakokoaren eta Grace Kelly aktore estatubatuarraren bigarren semea da, gizonezko bakarra. Monakoko Printze bihurtu zen 2005eko apirilaren 6ean bere aita hil zenean. Aurretik, bere aita gaixorik zegoela, Monakoko Erregeorde titulua izan zuen.
Charlene Wittstock Hegoafrikarrarekin ezkondu zen 2011n eta bi seme-alaba dituzte:
- Gabriella pritzesa, Carladèsko Kontesa
- Jacques, printze oinordeko, Bauxeko Markesa.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Monakoko Gobernuaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez)
Aurrekoa Rainiero III.a |
Monakoko Printzea 2005 - |
Ondorengoa Karguan |