Alderdi Quebectarra (frantsesez: Parti Québécois [PQ]) Kanadako Quebec probintziaren subirautza nazionalaren alde dagoen alderdi politiko bat da. Alderdi honek usadioz langile mugimenduaren babesa izan ohi du. Halere, beste alderdi sozialdemokratek ez bezala, berez Alderdi Quebecarrak ez du alderdi mugimenduaren lotura formalik. Alderdi Quebectar edo PQko kide eta jarraitzaileei Pekistak (frantsesez Péquistes) deitu ohi zaie.

Alderdi Quebectarra
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaKanada
IdeologiaQuebeceko nazionalismoa eta Linguistic nationalisma
Jarduera
Kide kopurua70.001
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1967ko urriaren 11
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: partiquebecois Edit the value on Wikidata

1968an René Lévesque politikariaren Mouvement souveraineté-association eta Ralliement national alderdien arteko elkarketatik sortu zen.

Alderdi Quebectarra izan zen Quebeceko autodeterminazio erreferendumaren bultzatzaile nagusia, 1980an. Galdeketa horretan Kanada batuaren aldekoek irabazi zuten, botoen %60arekin. Alderdiak ez zuen amore eman eta 1995ean bigarren erreferendum bat lortu zuen, unionistek ere irabazita baina ozta-ozta (botoen %50,40).

Bere historiako emaitzarik onena 1981ean lortu zuen, 1.773.237 botoekin (%49,26). 2014an, aldiz, inoizko emaitzarik kaxkarrena eskuratu zuen, 1.074.120 botoekin (%25,38).

Quebeceko independentzia defendatu arren, XXI. mendeko hasierako urteetan alderdiak -bere hauteskunde-emaitza txarrak behartuta, nonbait- bere diskurtso independentista bigundu du. 2016an aukeratutako buruzagiak, Jean-François Lisée-k, garrantzi handiagoa eman zion Quebeceko Gobernua berreskuratzeari eta Quebeceko identitate nazionala garatzeari, independentziari baino [1]

Buruzagiak

aldatu
Alderdiko buruzagia Alderdiko buruzagitza Quebeceko lehen ministroa
René Lévesque 1968–1985 1976–1985
Pierre-Marc Johnson 1985–1987 1985
Guy Chevrette 1987–1988 Ez zen inoiz izan
Jacques Parizeau 1988–1996 1994–1996
Lucien Bouchard 1996–2001 1996–2001
Bernard Landry 2001–2005 2001–2003
Louise Harel 2005 Ez zen inoiz izan
André Boisclair 2005–2007 Ez zen inoiz izan
François Gendron 2007 Ez zen inoiz izan
Pauline Marois 2007–gaur egun 2012-gaur egun

Hauteskunde emaitzak

aldatu
 
PQ alderdiaren hautesnkunde emaitzen bilakaera.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Association 1