Alejandra Valencia
Alejandra Valencia Trujillo (Hermosillo, Sonora, Mexiko, 1994ko urriaren 17a) arkulari mexikarra da. Brontzezko domina bana lortu zuen Tokyo 2020ko Olinpiar Jokoetan[1] eta Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan[2], zilarrezkoa 2017ko Munduko Txapelketan eta sei domina 2011,2015 eta 2019ko Joko Panamerikarren artean.[3]
Alejandra Valencia | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hermosillo, 1994ko urriaren 17a (30 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad de Sonora (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Kirol ibilbidea
aldatuNazioarteko lehen lehiaketa 9 urterekin izan zen Phoenixen, Estatu Batuetan. 2011ko Panamerikako Jokoetan egin zuen debuta, eta bertan errekor bikoitza hautsi zuen, bat 50 metrotan, eta horretarako 338 puntu lortu zituen 1999an Winnipeg-en Erika Reyes-ek 327 punturekin zuen marka hausteko eta bigarrena 144 gezitan Jennifer Nichols estatubatuarra 1335 punturekin irabazita, Rio de Janeiron 2007an. 2012an eta 2013an FITA Munduko Kopako Finalerako sailkatu zen. Rio de Janeiroko 2016ko Olinpiar Jokoetan 4. sailkatu zen eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan 17. sailkatu zen sailkapen fasean eta bigarren txandan Cheng Ming txinatarrak kanporatuta.
2016ko abuztuaren 11n, Alejandrak garaipen historikoa lortu final laurdenetan munduko 1. zenbakia eta urrezko dominarako faboritoa zen Choi Misun korearra garaituz eta kanporatuz. Azkenean, laugarren postua lortu zuen Ki Bo Bae korearrak kanporatu ondoren. 2021eko uztailaren 24an, Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, arkularitzaren lehiaketa mistoan brontzezko domina irabazi zuen Luis Álvarez Murillorekin batera, horrela Mexikoren lehen domina lortu zuten 2020ko Olinpiar Jokoetan [1] eta Mexikoren olinpiar partaidetzen historian 70. domina.
2024ko Parisko Jokoetan brontzezko domina berri bat eskuratu zuen taldeka[2].
Palmaresa
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2020 | Tokio Japonia | Talde mistoa | |
2024 | Paris Frantzia | taldeka | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2017 | Mexiko Hiria Mexiko | Taldeka | |
Panamerikar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2011 | Guadalajara Mexiko | Banaka | |
2011 | Guadalajara Mexiko | Taldeka | |
2015 | Toronto Kanada | Taldeka | |
2019 | Lima Peru | Banaka | |
2019 | Lima Peru | Taldeka | |
2019 | Lima Peru | Talde mistoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «¡Llega la primera! ¡Alejandra Valencia y Luis Álvarez de tiro con arco ganan bronce en Tokio!» news.culturacolectiva.com 2021-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
- ↑ a b «Obtiene Alejandra Valencia bronce olímpico en París 2024» www.sintesisnoticias.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
- ↑ Economista, Redacción El. «Alejandra Valencia: unos milímetros la dejan sin medalla» El Economista (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).