Alena Mazanik
Alena Rygorauna Mazanik edo Jelena Grigorievna Mazanik[1] (bielorrusieraz: Алена Рыгораўна Мазанік, errusieraz: Еле́на Григо́рьевна Маза́ник (Paddziahtsiarnia, 1914ko martxoaren 2a - Minsk, 1996ko apirilaren 7a) sobietar partisanoa izan zen Bigarren Mundu Gerran. 1943ko irailaren 22an Wilhelm Kube agintari nazia hil zuen. Gerra ondoren, Bielorrusiako Zientzia Akademiako liburutegi nagusiko zuzendariaren laguntzaile izan zen.
Kuberen heriotza
aldatuAlemanek Minsken kontrola hartu ondoren, Mazanik Wehrmacht-eko unitate batean sartu zen "Halina" ezizena erabiliz, baina gero ofizial alemanentzako jangela eta kasino batean zerbitzari bezala lan egitera pasa zen 1943ko ekainean Wilhem Kubeko etxean lan egiteko errekrutatu zuten arte.
Naziek okupatutako Bielorrusian, hauek agintean jarritako Wilhem Kube komisario jeneralaren ohean lehergailua jarri zuen Alena Mazanik. Partisano sobietar hau, Minskeko nazi horren bere etxean neskame lanetan hasi zen noizbait Kube hiltzeko asmoarekin. 1943ko irailaren 22aren gauean, gauerdia pasatxo, lehergailuak eztanda egin eta Kube hil zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, Sobietar Batasuneko heroi izendatu zuten.[2]
1946an Alderdi Komunistara batu zen 1952an Minskeko Institutu Pedagogikoan graduatu aurretik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/naziek-okupatutako-bielorrusian-hauek-agintean-jarritako-wilhem-kube-komisario-jeneralaren-ohean-lehergailua-jarri-zuen-halina-mazanik