Toribio Alonso de Salazar (Enkarterri, Bizkaia[1], XV. mendeaOzeano Barea 1526ko irailaren 15a) euskal itsasgizon eta esploratzailea izan zen.

Alonso Salazar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakToribio Alonso de Salazar
JaiotzaEnkarterriXV. mendea
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaOzeano Barea1526ko irailaren 15a ( urte)
Heriotza modua: eskorbutoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta itsasturia
Artikulu hau esploratzaileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alonso Salazar (argipena)».

Biografia

aldatu

Bere bizitzaz ez da datu askorik ezagutzen. Enkarterrin jaio zela uste da, zehaztasun handiagorik gabe. Salazar abizena eskualdean familia inportanteenetako batek daramana dela gehitu daiteke[2]; familia honen eskuetan zeuden bai Portugaleteko dorretxe bat bai Muskizgo Muñatoiz baina ez dago Alonso de Salazarrek familia honekin zein lotura izan zezakeen esaterik. XV. mendean itsasoak erakarri eta famatu bihurtu zituen euskaldun horietakoa da, bere ospeak denbora laburra iraun bazuen ere.

Magalhães eta Elkanoren espedizioan esku hartu omen zuen, nahiz eta ez agertu getariarrarekin heldu ziren 18 gizonen artean[3] eta ez dagoen informazio gehigarririk. Bere karreraren ekintzarik aipagarriena García Jofre de Loaísa buru zuen espedizioarekin suertatu zen. 1525eko uztailaren 24an zazpi itsasontzi eta 450 bat lagun A Coruñatik abiatu ziren; Juan Sebastian Elkano eta Andres Urdaneta[4] oso gazte bat ere kideak izan zituen. Fernão de Magalhães eta Elkanorenak munduari estreinakoz bira eman eta gero antolatutakoa izan zen. San Lesmes itsasontziko diruzain izendatu zuten.

Espedizioa arazoz betetakoa izan zen[5]; itsasoa eta haizearen indarrak ontziei eragindako arazoei eskifaiaren barne gatazkak gehitu behar izan zitzaizkien. Afrikatik Brasilera eta hortik hegoalderantz jo zuten. Patagoniako kostaldera 1526ko urtarrilean heldu ziren; Magallanes itsasartea pasa eta Pazifikora heldu zirenerako lau ontzi besterik ez ziren geratzen eta laurak besteekiko galdu eta bide guztiz desberdinak hartu zituzten.

Ozeano Barean

aldatu

Santa María de la Victoria itsasontzia bakarrik geratu zen, hondatuta zegoen, eta osasun egoera oso txarra zen, eskorbutoak jota zeudenez. García Jofre de Loaísa 1526ko uztailaren 30ean eta bere ordez kapitain kargua hartu zuen Elkano abuztuaren 6an hil eta gero Salazar espedizioaren burua bilakatu zen abuztuaren 6an. Bere agintearen lehen ekintza Elkano bera ohorez lurperatzea izan zen. Eskorbutoak marinel gehienak hil zituen. Santa María de la Victoria ontziak aurrera segitu zuen, ordurako zorigaitzekoa zen espedizioarekin.

Agintaldi laburra izan bazuen ere nabarmentzeko moduko albiste baten protagonista izan zen: geroago Marshall deituko ziren uharteak begiztatu zituen lehen europarra izan zen; 1526ko abuztuaren 21ean gertatu zen. Bertan lehorreratu zelako baieztapenik ez dago; Maloelap atoloia[6] izan zen ikusitakoa eta Bokak ere begiztatu zutela uste da. Karolina uharteak ikusi zituen lehen europarra (uhartedia izendatuz) ere izan zela aipatzen da[7] ; datekin kontraesan batzuk daude[8].

Aurrerago Marianak bisitatu zituzten eta Guamen irailaren 4an lehorreratu ziren; han Magalhães eta Elkanoren espedizioko desertore bat aurkitu zuten[9]. Alde egin baino lehen Txamorro batzuk bahitu zituzten irailaren 10ean. Salazar beraren osasunak ere okerrera egin zuen eta irailaren 15ean hil zen[10]. Bere heriotzarekin nagusi berria aukeratzeko gatazka sortu zen; azkenean Martin Iñiguez de Karkizano elgoibartarra bihurtu zen buru.

Gorabehera ugariren ostean espedizio hau munduari bira eman zion bigarrena bihurtu zen; Urdaneta eta beste bakan batzuk besterik ez ziren heldu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Bada iparraldeko Gaztelako familia batzuekin lotzen duenik; ikus blog hau.
  2. Ikus, adibidez Lope Gartzia Salazar artikulua.
  3. Espedizioaren kide askoren zerrenda bat, non Salazar ageri den.
  4. Urdaneta izan zen bere idazkiekin espedizioaren berririk gehien eman zuena.
  5. Juan José Altzugarai Agirre: Vascos universales del siglo XVI, Ediciones Encuentro, Madril, 1988.
  6. San Bartolomé izena eman zioten.
  7. History of the Pacific Islands.
  8. Desberdintasunak "Karolinak" zein uhartediri deitzen zaion galderarekin has daitezke; ikus Islas Carolinas espainierazko wikipedian.
  9. Hawaiiko Unibertsitateko dokumentua; ikus 11.or.
  10. Data desberdinak agertzen dira: iarilaren 5a, 13a edo 15a.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1