Altes Museum
Altes Museuma, Karl Friedrich Schinkel arkitekto alemaniarrak diseinatutako neoklasizismoko eraikin bat da. Honen eraikuntza, 1828an amaitu zen. "Museuminsel" edo Museoen uhartean dago, Berlinen, eta hiriko estatu museoen antigoaleko gauzen bilduma hartzen du. 2005etik, 2009an aurreikusitako amaierararte, bertan dago "Ägyptische Museum" edo museo egiptologikoaren erakusketa.
Altes Museum | |
---|---|
Staatliche Museen zu Berlin | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Seat of government | Berlin |
Borough of Berlin | Berlin-Mitte |
Kokapen fisikoa | Museoen uhartea |
Koordenatuak | 52°31′10″N 13°23′56″E / 52.5194°N 13.3989°E |
Historia eta erabilera | |
Building modification | 1958 - 1966 |
Building modification | 1976 - 1984 |
Inaugurazioa | 1830 |
Komisarioa | Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa |
Erabiltzailea | Antikensammlung Berlin |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Karl Friedrich Schinkel |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 1.080.000 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+49-30-266424242 |
Webgune ofiziala | |
Eraikina, neoklasizismoaren adibide garrantzitsuenetakotzat hartzen da. 1822 eta 1823 bitartean diseinatua izan zen, baina, bere eraikuntza, 1825 arte ezin izan zen hasi. 1828an amaitua izan ondoren, museo bezala inauguratua izan zen 1830ean. Museo bezala diseinaturiko munduko lehen museoa da. Eraikinak, 87 metroko luzera eta 57ko zabalera du. Teilatu lauko gorputz kubiko bat du. Erakusketa gelak, bi barne patioren inguruan bildurik daude. Bere inguruetan, gaur egun, Neues Museuma (Museo berria) eta Pergamoko Museoa ("Pergamonmuseum") daude.
Kanpo estekak
aldatu- Altes museoa (Alemanez) (Ingelesez)