Amanda M. Edmond
Amanda Maria Corey Edmond (Brookline, Massachusetts, 1824ko urriaren 24a – ibidem, 1862ko maiatzaren 30a) estatubatuar idazlea izan zen.
Amanda M. Edmond | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1824 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 1862 (37/38 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Bizitza
aldatuBrooklinen (Massachusetts) jaio zen Elijah Corey eta Mary Richardsen familian[1].
Gaztetan hasi zen poesia idazten, eta hamalau eta hogei urte bitartean poema ugari sortu zituen. 1845ean The Broken Vow and Other Poems liburua idatzi zuen[2]. Haren poesiaren zati handi bat erlijioari buruzkoa zen, baina beste gai batzuei buruz ere idatzi zuen, esklabotzaren abolizioa barne[2]. Hainbat liburu igandeko eskolako testu gisa erabiltzen ziren[3]. Lan gehienak A.M.E. inizialekin baino ez ziren argitaratu[1].
1844ko maiatzean James Edmond merkatariarekin ezkondu zen. Bi seme eta lau alaba izan zituzten, baina alabetako bi, Amy eta Jenny, haurtzaroan hil ziren[1]. Edmonden bizitzaren zati handi batean Brooklinen bizi zen familiarekin, nahiz eta denbora batez Filadelfian[2].
Edmond tuberkulosiak jota hil zen 1862an, eta Brooklinen lurperatu zuten. Haren senarra 1881ean hil zen[1].
Lanak
aldatu- The Broken Vow and Other Poems (1844)
- Willie Grant; or, The Little Pharisee (1844)
- The Vase of Flowers: A Gift for the Young (1846)
- Ralph Mobrey: or, The Child of Many Prayers (1847)
- Early Days: pieces in prose and verse for the young (1848)
- Forget Me Not: A Gift for Sabbath School Children (1854)
- Memoir of Mrs. Sarah D. Comstock: missionary to Arracan (1854)
- Religious and Other Poems (1872)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Ingelesez) «Amanda M. Edmond» Edgar Allan Poe Society of Baltimore 2012-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ a b c (Ingelesez) «1909 Proceedings of the Brookline Historical Society» Brookline Historical Society (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
- ↑ (Ingelesez) «Amanda M. Edmond (1824 – 1862)» Portraits of American Women Writers (Philadelphia) (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).