Sehetepibra Amenemhat edo Amenemhat I.a, Egiptoko XII. dinastiaren sortzailea eta dinastia honetako lehen faraoia da. K.a. 1976tik K.a. 1947 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.

Amenemhat I.a

Faraoi

K.a. 1977ko abenduaren 30a - K.a. 1947ko otsailaren 2a
Mentuhotep IV.a - Sesostris I.a
Q110550696 Itzuli


1. Q110550681 Itzuli

- Sesostris I.a
Faraoi

Bizitza
Jaiotzaezezaguna
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Inperio Ertaina
HeriotzaK.a. 1965eko martxoaren 5a ( urte)
Hobiratze lekuaPyramid of Amenemhet I (en) Itzuli
Familia
AitaSésostris
AmaQ101842500
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Manetonek Ammanemes deitzen du, Sexto Julio Afrikanoren arabera, edo Ammenemes Eusebio Zesareakoaren arabera, Sesoncosisen aita bezala bakarrik aipatzen duen arren. Turineko Errege Kanonaren txatalak, ...tepib... erakusten du, 2.20 erregistroan. Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan, Sehetepibra bezala agertzen da.

Biografia

aldatu
 
Amenemhat I.aren piramidea El Lishten

Amenemhat, errege familiakoa ez zela eta, tronura, bere erregealdi osoan iraungo zuen nobleziaren oposizio indartsu batekin igo zen. Hiriburua, Ity-Tauyn antolatu zuen, Menfisetik hegoaldera. Nilo ibaiaren ekialdeko ibarra sendotu zuen, eta Kanaan eta Libia eraso zituen, mugak mantentzera, lurraldeak konkistatzera baino bideratuago zeudenak.

Amenemhat I.a, erahila hil zen, Sinuhéren istorioaren arabera, eta bere seme Sesostris I.a, Amenemhaten erregealdiko hogeigarren urtetik elkargobernaria zena izan zen bere oinordekoa. Beranduago, eraikuntza handiak bultzatuz herrialdeari eman zion garapen maila altuagatik bereziki gogoratua izan zen. San Petersburgoko museoan, bere gobernualdia loriatzen duen papiro bat dago.

Bere garaiko testigutzak

aldatu

Eraikinak

aldatu
 
Amenemhat I.aren piramidearen planoa

Bere piramidearen multzoak, El Lishten eraikia, Tebastar eragineko arkitektura kontzeptuak isladatzen ditu, bi mailetan dauden terrazekin, Mentuhotep II.aren kasuan bezala. Piramideak, 55 metroko altuera eta 78 metroko luzera izan zuen. Nukleoa, Egiptoko Antzinako Inperioko beste piramide batzuetatik lapurtutako harrizko blokez osatua dago, Giza eta Saqqaratik datozenak. Kanpo estaldura, Turako harrobietako kareharri dizdiratsuz egin zen.

Hondar arkeologikoak

aldatu
  • El Lishten eraikitako bere piramidearen multzoa
  • Erregearen izena duten blokeak Bubastisen eta Qantirretik gertu (Habachi)
  • Idazkunak Elefantinako harkaitz batean (de Morgan)
  • Ayn Soujnako idazkunak (Abd el-Raziq, Castel, Tallet, Ghica)

Testu literarioak

aldatu

Amenemhat, Egiptoko Inperio Ertaineko hiru testu literariotan aipatzen da:

  • Wolfgang Kosack: Berliner Hefte zur ägyptischen Literatur 1 - 12: Teil I. 1 - 6/ Teil II. 7 - 12 (2 Bände). Paralleltexte in Hieroglyphen mit Einführungen und Übersetzung. Heft 9: Die Lehre des Königs Amenemhet I. an seinen Sohn. Verlag Christoph Brunner, Basel 2015. ISBN 978-3-906206-11-0.


Aurrekoa
Mentuhotep IV.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XII. dinastia
Ondorengoa
Sesostris I.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amenemhat I.a  
  NODES
Idea 5
idea 5