Andrés Orbe Larreategi
Andrés Orbe Larreategi (Ermua, 1672ko martxoaren 21a - Madril, 1740ko abuztuaren 4a) bizkaitar elizgizona izan zen[1].
Andrés Orbe Larreategi | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1725eko apirilaren 18a - 1738ko urtarrilaren 26a ← Antoni Folch de Cardona (en) - Andrés Mayoral Alonso de Mella (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Valencia (en)
1720ko abenduaren 16a - ← Diego de Astorga y Céspedes (en) - Bernardo Jiménez Cascante (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Barcelona (en)
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Andrés de Orbe y Larreátegui | ||||||
Jaiotza | Ermua, 1672ko martxoaren 21a | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Madril, 1740ko abuztuaren 4a (68 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
aldatuXVIII. mendearen lehen herenean eragin handiko pertsona izan zen. Apaiza, 1720an Bartzelonako apezpiku eta 1725ean Valentziako artzapezpiku bilakatu zen[2]. 1727 eta 1733 artean Gaztelako biltzarraren gobernadorea eta 1733an inkisidore nagusia izan zen.
1733an honek bere iloba zen Andrés Agustín Orbe Filipe V.ak Valdespinako markes bilakatzea lortu zuen. Horrela artzapezpikuaren familiak honen ospea jarauntsi zuen. Gainera, familiaren jauregia eraiki zuen jaioterrian (egun Ermuko udaletxea da), eta aldi berean herriko Donejakue apostoluaren elizan obrak bultzatu zituen, bereziki kanpandorrea eta barruko erretaula nagusia. Kapera batean bere omenezko hil-monumentua dago elizan[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Auñamendi Entziklopedia
- ↑ Valentziako elizbarrutiaren webgunea
- ↑ «Ermua - Leku interesgarriak - Santiago Eliza» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Juan Camargo † |
Inkisidore nagusia 1733 – 1740 † |
Ondorengoa Manuel Isidro Manrique de Lara |