Andrew Lloyd Webber
Sir Andrew Lloyd Webber, Lloyd-Webber baroia (Londres, Ingalaterra, 1948ko martxoaren 22a -), britainiar musikagilea da.
Biografia
aldatuOxfordeko Unibertsitatean eta Londresko Royal College of Musicen ikasi zuen. Bederatzi urte zituela idatzi zuen lehen musika-lana.
1965ean, Timothy Rice ezagutu zuen, eta antzerkirako musika lanak egiten hasi ziren. 1971n lortu zuten lehen arrakasta Jesus Christ Superstar obrarekin.
Antzerkirako egin dituen musika lan gehienak oso arrakastatsuak izan dira. Horietako asko zinemara egokitu dituzte.
Musika lan aipagarrienen artean ditu honako hauek,: Gumshoe (1971), The Odessa File (1974), Jeeves (1975), Evita (1978), Cats (1982), Starlight Express (1984) eta Operako mamua (1986).
1992an, Sir izendatu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrew Lloyd Webber |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.