Anthony de Mello
Anthony "Tony" de Mello (Mumbai, Britainiar Inperioa, 1931ko irailaren 4a – New York, AEB, 1987ko ekainaren 2a) apaiz jesuita eta psikoterapeuta indiarra izan zen. Irakasle espirituala, hizlari eta idazle emankorra, liburu ugari idatzi zituen espiritualtasun arloan, eta antolatu zituen anitz topaketa eta hitzaldi. Oso ezaguna da istorio kontalari moduan, hala Ekialde nola Mendebaldeko tradizio mistikoetatik etorritakoak. Izan zen mindfulness praktiken aitzindaria, otoitzean aplikaturik.
Anthony de Mello | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mumbai, 1931ko irailaren 4a |
Herrialdea | Britainiar Raj 1947ko abuztuaren 14a) Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 1950eko urtarrilaren 26a) India (1950eko urtarrilaren 26a - |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1987ko ekainaren 2a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Stanislaus School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, teologoa, filosofoa, psikologoa eta apaiza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristaua |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Bizitza
aldatuHamasei urterekin Jesusen Lagundian sartu zen, Mumbaiko kanpoaldeko apaiztegi batean. 1952an hasi zen Filosofia ikasten Bartzelonan, eta geroago Indiara itzuli zen, 1961ean apaiza izendatu zuten, Teologia ere ikasi ostean. 1972an Sadhana Institutua sortu zuen Poona hirian, Indian.
55 urterekin hil zen, miokardio infartu akutu batek jota.
Bibliografia
aldatu- Sadhana: A Way to God, 1978.
- The Song of the Bird, 1982.
- Wellsprings, 1984.
- One Minute Wisdom, 1985.
- The Heart of the Enlightened, 1987.
- Taking Flight, 1988.
- Awareness, 1990.
- Contact with God, 1991.
- The Way to Love, 1992.
- One Minute Nonsense, 1992.
- More One Minute Nonsense, 1993.
- Call to Love, Gujarat Sahitya Prakash, 1996.
- Rooted in God, 1997.
- Awakening, 2003.
- A Way to God for Today, 2007.
- Seek God Everywhere, 2010.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)De Mello Spirituality Center.