Anue

Nafarroa Garaiko udalerria eta ibarra

Anue[4][a] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 21,5 kilometrora. Altuera 487 eta 1410 metro artekoa da, eta 61,45 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 491 biztanle zituen.

Anue
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Olague ibarburuko zeharkarrika
Anue bandera
Bandera

Anue armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Anue
Alkatea
(2023-2027)
Miguel Angel Larrayoz Vidan
(Burdingorri)
Posta kodea31798
INE kodea31017
Herritarraanuetar
Geografia
Koordenatuak42°58′40″N 1°36′02″W / 42.97787405°N 1.60059556°W / 42.97787405; -1.60059556
Azalera61,4 km²
Garaiera487-1410 metro
Distantzia21,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria491 (2023:  1)
alt_left 225 (%45,8)(2019) (%52,3) 257 alt_right
Dentsitatea0,8 bizt/km²
Zahartzea[1]% 21,74
Ugalkortasuna[1]‰ 21,74
Ekonomia
Jarduera[1]% 90,74 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,43 (2013)
Euskara
Eremuaeremu euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 32,60 (2018: %14,69)
Datu gehigarriak
Oharrakwww.anue.es

Anue Euskal mendien eta Pirinioen arteko trantsizio-eremuan dagoen ibar garrantzitsua da, Saioa edo Xuriain mendi enblematikoen magalean. Zeharkatzen duen ibaia Eltzarrain ibaia da, Ultzama ibaian isurtzen dena, Burutain aurreko ibarretik irten eta metro gutxira. Mediterraneoko isurialdean egon arren, bertako klima oso hezea eta hotza da, Pirinioetako ibarrak bezala. Bere historian zehar, Nafarroarentzat ezinbesteko igarobidea izan da beti, bai Donejakue bidearekin, bai Belateko bidearekin, bai duela gutxiko N-121-A errepidearekin.

Bertako biztanleak anuetarrak dira.

Anue beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Val d'Anhue (1268)
  • Val d'Anue (1307)
  • Val de Annue (1350)
  • Vall d'Anue (1366)
  • Val de Anue (1534)
  • Valle de Anue (1800)
  • Valdeanue (1829)
  • Anue (1926)
  • Anue (1974)
  • Anue (2000)

Etimologia

aldatu

Anue toponimoa, euskalduna izan arren, jatorri ezezagunekoa da. Horri buruz hainbat hipotesi egin dira, nahiz eta kontuan izan XII. mendetik aurrera gaur egun duen forman erregistratzen dela, ez dagoen denboran izan duen bilakaerari buruzko daturik. Julio Caro Barojaren ustez, antzeko beste batzuekin izan beharko luke harremana, hala nola Anoeta edo Anabitarte leku-izenekin. Justo Garateren ustez, -ue amaiera -itz atzizkiaren baliokidea izango litzateke euskararen ekialdeko euskalkietan, eta, beraz, Aniz izena Anue izenarekin lotzen du jatorri berarekin.[6]

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Anueko armarriak honako blasoi hau du:[7]

« Hondo gorri batez eta aurrean urrezko lehoi batez osatuta dago. »

Bandera

aldatu

Anueko banderak Anueko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

aldatu

Iruñeko merindadearen ekialdean dago, Nafarroako Mendialdean.

Mugakideak

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

N-121-A errepideak udalerria zeharkatzen du eta komunikazio-ardatz nagusia da.

Klima eta landaredia

aldatu

Klima subatlantikoa da, 8°-12° ºC-ko tenperaturarekin (neguak Kantaurialdeko ibarretan baino hotzagoak dira), 1200-2000 mm-ko prezipitazioak, 130 egunetan erorikoak, eta 600-650 mm-ko ebapotranspirazio potentziala. Lurraldearen zati handi bat basoek hartzen dute.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Anuen dagoen Olague kontzejuan, itsasoaren mailatik 577 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[8]

      Datu klimatikoak (Olague, 1975-2022)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.0 26.0 28.5 33.0 40.0 39.0 40.0 36.0 29.0 23.0 18.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 9.5 13.1 15.1 19.1 23.2 25.6 26.5 22.5 17.7 11.8 9.0 16.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 4.6 7.4 9.4 12.9 16.6 18.8 19.2 15.7 12.1 7.4 4.7 11.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 -0.3 1.8 3.7 6.8 10.0 11.9 12.0 9.0 6.5 2.9 0.5 5.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -12.0 -9.0 -5.0 -3.0 1.0 3.0 3.0 0.0 -5.0 -10.0 -14.0 -14.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 134.2 115.5 114.3 119.5 97.5 75.4 44.8 43.5 73.0 110.9 163.9 132.2 1224.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 88.0 54.0 52.0 56.5 49.0 85.7 48.2 90.8 67.5 69.0 80.5 86.6 90.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.4 12.6 12.9 14.8 13.3 9.3 7.7 6.9 9.9 12.4 15.2 14.3 143.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 3.7 2.1 1.1 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.3 1.7 12.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[9]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

aldatu

Anuek 7 kontzeju ditu:

Gainera, beste etxalde bat ere bada, hala nola:

Bestalde, 6 herri hustu ditu ibarrean:


 
Anue ibarreko herriak

Historia

aldatu

1280ko kontuen erregistroan oraindik ere Lantz sartzen da, duela urte batzuk 1264an Iruñeko San Zerningo forua hedatu zenean hiribildu bereizi gisa eratu zena. Ibar honetako nekazarien petxa 1307an ezarri zuen Luis I.a erregeak, hogeiko gari-kahiz batean. Aldi berean, maioralak neurketa egiteko agindu zuen, leialki egingo zuela zin eginez, eta ez erregearen ez merinoen dantzaldiak ez zezatela lapurretak neurtu, nekazariek behar baino gehiago hartzen zituztela eta.

1575. urte inguruan, sorginkeria-prozesuak garatu ziren Nafarroako mendialdean. Olagueko zenbait bizilaguni Nafarroako beste haranetakoekin batera ezkutuko praktikak egitea leporatu zieten. Maria Aniz, Olagueko ostalaria, Maria Elizondo, Juan jauna bizarginaren emaztea, eta Maria Sotil bortz urteko deserrira kondenatu zituzten. Zorionez, zigorrak isunetara murriztu zitzaizkien.[10]

Badirudi Anueren konposizioa egonkor mantentzen dela Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren Antzinako Erregimenaren azkenera arte. XVIII. mendearen amaieran, Aritzu, Burutain, Ealegi, Egozkue, Etsain, Etulain, Lantz, Leazkue eta Olague herriek osatzen dute ibarra, nahiz eta Lantz hiribilduak bere jurisdikzioa zuen eta ibarraren gainerako zatietatik bereizia. Honi dagokionez, ibarra osoak (Lantz izan ezik) izendatutako diputatu batek gobernatzen zuen, eta herri bakoitzak, gainera, errejidore batek, "zeinaren lana etxeetan txandakatzen baitzen".

Inguruko aberastasuna ganadua zen. XIX. mendean oparotasuna mantendu egin zen. XX. mendean, Iruñetik Irunerako errepideko zirkulazioak eragin handia izan zuen, bai eta hamabortzean behin (hilaren 11n eta 26an) ganadu-merkatuak ospatzeak, bi irin-errotaren funtzionamenduak eta ikazkintza-industriak eta egur-ekoizpenak hiribururako duten garrantziak ere.[11]

Demografia

aldatu

2023 urteko erroldaren arabera 491 biztanle zituen Anuek.[12]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
953 116 1160 1155 1163 1128 1180 1277 1242 1130 1018 893 756 575 466 431 410 436 493
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

Anueko alkatea "Zuriain-Anue" herritar taldeko Raul Pascal Egozkue da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen bere taldeak. Baliogabeko botoak 68 izan ziren (emandako guztien %29,06) eta boto zuriak lau (%2,41). Abstentzioa %34,64koa izan zen.

Anueko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Zuriain-Anue (ZA) 162 7

2011n zerrenda bera izan zen aurkeztu zen bakarra; 103 boto, 7 hautetsi eta alkatetza (Pascal) lortu zituen.

Udaletxea

aldatu

Udaletxea Olaguen dago, udalerriko herriburuan. Harrizko eraikin honek inguruko etxeen antz handia dauka eta Irun eta Iruñea bitarteko N-121A errepidearen ondoan dago. Beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste bi solairu dauzka. 1980ko hamarkadaren amaierako berrikuntza lanek 16,4 milioi euroko kostua izan zuten.

Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka, eta bertako idazkariak Lantzen ere egiten du lan.

  • HELBIDEA: Donibane kalea z/g (Olague)

Alkateak

aldatu
2007-2011 Raúl Pascal Egozkue Zuriain-Anue
2011- Raúl Pascal Egozkue Zuriain-Anue

Garraioa

aldatu

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Anueko Olague kontzejuan. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbide hau egiten du:

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Lantzeko Julian Beunza[13] (Ahotsak[14][15] proiekturako)
Ikus, gainera: «ultzamaldera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Anueko herri guztiak iparraldeko goi-nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[16]

Koldo Zuazok, 2010ean, Anuek nafarrera euskalkian sailkatu zuen.[17]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Ultzamalderan. Iruñerriko bertze ibar batzuetan ez bezala, Anuen hizkuntzaren belaunaldien arteko transmisioak partzialki jarraitu egin du eta, horregatik, haren euskalkiak bizirik dirau.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Anue eremu mistoko udalerria da eta, hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %18,21k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 32,60k.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Anuetar ospetsuak

aldatu

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /anué/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Anue - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  6. Laburdura: GAR.SL; Egilea: GARATE ARRIOLA, Justo; Titulua: Sufijos locativos; Lan oharra:; Paratzailea:; Bilduma:; Aldizkaria: 34; Argitaletxea:; Tokia:; Data: 1930; Erreferentzia: XXI (1930), 442-448; Oharrak: ECOko Patxi Galék eginiko erauzketa eta migrazioa.; ; Mota: artikuluak; Erauzketa: guztizkoa; Alorra: hizkuntza azterketa
  7. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Olague» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  9. Olagueko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  10. (Gaztelaniaz) «ANUE ibarra - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  11. ANUE | Nafarroako Entziklopedia Handia
  12. «Anue» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  13. «Beunza Illarregi, Julian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  14. «Lantzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  15. «Lehenagoko bizimodua nahiago - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  16. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  17. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  18. (Ingelesez) «Arizo [Arizu, Arizcum, Miguel de»] Grove Music Online  doi:10.1093/gmo/9781561592630.001.0001/omo-9781561592630-e-0000001251?rskey=4qzx2z. (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  19. (Gaztelaniaz) «Arizu, Miguel de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  20. «Miguel de Arizo | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 1
Idea 11
idea 11