Arabiako basamortua
Arabiako basamortua[1] (arabieraz: ٱلصَّحْرَاء ٱلْعَرَبِيَّة) Mendebaldeko Asiako eremu lehor zabala da, Yemendik Persiar golkoraino eta Omandik Jordania eta Irakeraino hedatua, Arabiar penintsula ia osorik hartzen duena. 2.300.000 kilometro koadroko eremua dauka[2]. Gehiena Saudi Arabian izan arren, baditu zati batzuk Jordania, Irak, Qatar, Kuwait, Oman, Yemen eta Arabiar Emirerri Batuetan. Hegoaldean Rub al-Khali dago, munduko erg edo hondar eremurik zabalena[3].
Arabiako basamortua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Jabal an Nabi Shu'ayb (en) |
Mota | basamortu |
Luzera | 2.100 km |
Zabalera | 1.100 km |
Azalera | 2.330.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°16′02″N 42°22′05″E / 18.2672°N 42.3681°E |
Honen parte da | landmass (en) Saudi Arabiako geografia |
Klima zeharo lehorra da, basamortuko klima beroa (BWh) Köppen sailkapenaren arabera. Udako tenperatura beroenak 40-50 °C artekoak izaten dira eta neguko hotzenak 5-15 °C artekoak. Batez besteko prezipitazioa 100 mm ingurukoa da (50 mm baino gutxiago tokirik idorrenetan).
Herri, hizkuntza eta kultura ezberdinetako jendeak bizi dira basamortuan. Arabiarra da talde etnikorik handiena, eta arabiera mintzairarik erabiliena. Erlijio nagusia Islam sunita da[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Arabian Desert. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-08).
- ↑ Vincent, Peter. Saudi Arabia: an environmental overview. Taylor & Francis, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2017-01-08).
- ↑ People Cluster: Arab, Arabian. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2017-01-08).