Aristide Briand
Aristide Briand (Nantes, 1862ko martxoaren 28a - Paris, 1932ko martxoaren 7a) frantses politikaria izan zen. Frantziako Alderdi Sozialistaren idazkari orokorra izan zen (1901). Hogei aldiz izan zen ministro. Bakearen Nobel saria eman zitzaion 1926an.
Bakearen aldeko hitzaldi eta idatzi asko egin zituen, eta Europako batasun ekonomikoaren alde hitz egin zuen. Bigarren Gerraren ondoren bere ideietako batzuk etorkizuneko Europar Batasunerako hartu ziren.
Bakearen Nobel saria idatzi baino hilabete batzuk lehenago, zera idatzi zuen bakearen alde:
"Jaun-andreok: Alemania eta Frantziarentzat, bakea, historia zikintzen duen topatze mingarri eta odoltsuei amaiera ematea da(...). Ez gerra gehiagorik, ez zatituko gaituen irtenbide bortitz gehiagorik (...)! Magistratuaren aurrean arazoak argitzen dituzten pertsonen moduan, guk ere gure arteko ezberdintasunak bide baketsutik konponduko ditugu. Atzera fusilak, metrailetak, kanoiak! Utzi lekua adiskidetasunari, arbitrajeari, bakerari!" Aristide Briand, Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroa, 1926ko irailaren 10a.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu