Arlesko Erresuma, batzuetan Bi Burgundietako Erresuma edo Burgundiako Bigarren Erresuma deitua, Erdi Aroko erresuma frankoa izan zen, Rodanoren ibarra hartzen zuena, mendebaldeko Alpeetatik Mediterraneoraino. 933 aldean sortu zen, Burgundia Garaia eta Burgundia Beherea bateratu zirelarik. Hiriburua Arles zuen[1].

Arlesko Erresuma
933 – 1378
Monarkia
Burgundia XII. eta XIII. mendeetan:
     Arlesko Erresuma      Borgoinako Dukerria      Dukerriaren menpeko eskualdeak
Geografia
HiriburuaArles
Kultura
Hizkuntza(k)Latina, frankoproventzera, okzitaniera
Historia
Burgundia Garaia eta Burgundia Beherearen bateratzea933
Rodolfo III.a ondorerik gabe hil zen; Konrado II.ak jarauntsi zuen erresuma1032
Erresumaren desegitea1378

Historia

aldatu

879an, Luis II.a Frantziakoa hil ondoan, Boson Proventzakoak, Karlos Burusoilaren ezkonanaiak, Burgundia Behereko Erresuma (Juraz haraindiko Burgundia) sortu zuen, hiriburua Arles zuena[1]. 888an, berriz, Karlos III.a Gizena enperadorearen heriotzaren ostean, Rodolfo Auxerrekoa Burgundiako kondeak Burgundia Garaiko Erresuma (Juraz honaindiko Burgundia) eratu zuen.

933an, Hugo Arleskoak Burgundia Beherea eman zion Rodolfo II.a Burgundia Garaiko erregeari; horren aldera, Rodolfok uko egin zion Italiako koroari. Era horretan, Burgundia Garaia eta Beherea bateratu ziren, Arlesko Erresuma sortuz. 937an Konrado III.ak jarauntsi zuen erresuma, eta Rodolfo III.ak 993an. Rodolfo III.a 1033an hil zen, ondorengorik gabe; Konrado II.a enperadoreak oinordetu zuen Arlesko koroa, eta handik hara Germaniako enperadoreak izan ziren Arlesko erregeak, erresumak autonomia handia atxiki zuen arren[2].

XI. eta XIV. mendeen artean Arlesko Erresumako zenbait eskualde bereizi ziren: Proventza, Vivarais, Lyonerria, Dofinerria, Savoiako Konderria, Borgoinako Konderria eta mendebaldeko Suitzako alde batzuk. Burgundia Behereko zatirik handiena Frantziako Erresumaren esku gelditu zen. 1378an, Karlos IV.a enperadoreak Karlos VI.a Frantziakoari eman zizkion gelditzen ziren lurraldeak eta erresuma, de facto, desagertu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Le royaume d'Arles. histoire.presse.fr (Noiz kontsultatua: 2016-05-20).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Frankish Kingdom of (Upper) Burgundy. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-21).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
os 6