Armagh
Armagh (gaeleraz Ard Mhacha, "Machako mendilepoa") Ipar Irlandako hiria da eta bertako bost hiri zaharrenetakoen artean dago, Ulsterreko eskualdean, Armaghe konderrian. Ipar Irlandako erlijio hiriburua da, artzapezpikutegi katolikoa eta protestantea baititu.
Armagh Ard Mhacha Airmagh | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Lurraldea | Ipar Irlanda |
Probintzia | Ulster |
Konderria | Armagh konderria |
Postakodea | BT60, BT61 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°20′58″N 6°39′16″W / 54.34944°N 6.65444°W |
Demografia | |
Biztanleria | 14.749 (2011) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Historia
aldatuHiria IV. mendean sortu zuten. San Patriziok han antolatutako apezpikutegiari esker (445), Irlandako erlijio hiriburua (monasterio eskola famatua) eta politikoa bihurtu zen. Monasterio horretan zegoen Armagheko liburua egun Dublingo Trinity Collegen gordeta dago.
IX. mendean eskandinaviarrek konkistatu zuten. Diotenez, Irlandako uharteko errege mitiko Brian Boru San Patrizio katedralean hilobiraturik dago: horrek erakusten du X. mendearen inguruan Armaghek zuen garrantzia. 1189an John de Courcy zaldun normandiarrak Ulsterreko konkistaren bidean Armagh harpilatu zuen.
XVII. mendetik aurrera, Armagh "santuen eta ikasleen hiria" ezizenaz ezagutu zen, izan ere Erret Eskola sortu baitzen 1608an eta Armagheko Obserbatorioa 1790an.
Ondasun nabariak
aldatu- San Patrizio katedral protestantea, Irlandako elizarena: K.o. 445ean eraiki zen baina historian zehar 17 aldiz suntsitu da. Egungo katedrala 1834 eta 1840 artean berreraikitakoa da.
- San Patrizio katedral katolikoa: 1840 eta 1904 artean eraikia, estilo neogotikoan.
- Armagheko Obserbatorioa (1790) eta Planetarioa (1968).
- Liburutegi Publikoa, 1771n eraikia.
Herritar ezagunak
aldatu- Ian Paisley (1926-2014), politikari unionista.
Iruditegia
aldatu-
San Patrizio katedral protestantea, Irlandako elizarena
-
San Patrizio katedral katolikoa
-
Armagheko Planetarioa
-
Armagheko Liburutegi Publikoa
Hiri senidetuak
aldatuArmagh ondorengo hiriarekin senidetuta dago:
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.