Arman
Arman (Jaiotza-izena: Armand Pierre Fernandez ; Niza, 1928ko azaroaren 17a - New York, 2005eko urriaren 22a) frantziar artista izan zen, errealismo berriaren sortzaileetako bat.
Arman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nice, 1928ko azaroaren 17a |
Herrialdea | Frantzia Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Frantziarra |
Heriotza | New York, 2005eko urriaren 22a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Éliane Radigue (1953 - 1971) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École du Louvre |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, artista bisuala, bitxi diseinatzailea, ilustratzailea, marrazkilaria eta performancelaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Niza eta New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Kurt Schwitters |
Kidetza | Zero (en) Nouveau réalisme (en) The 8th Street Club (en) |
Mugimendua | Nouveau réalisme (en) |
Izengoitia(k) | Fernandez, Armand Pierre eta Arman, Fernandez |
Genero artistikoa | Arte garaikidea |
armanstudio.com | |
Nizako Dekorazio Arteen Eskola Nazionalean ikasi zuen. 1947an Yves Klein eta Claude Pascal ezagutu zituen Nizako judo-eskola batean. Antzeko afizioak zituzten: budismo zena, rosacruzak, Gurdieff eta astrologia. 1949an arkeologia eta ekialdeko artea ikasi zituen Louvreko Eskolan. 1953an pintura abstraktuaz interesatzen hasi zen, eta zenbait ekintza eta happeningetan parte hartu zuen Yves Kleinekin batera. 1954an Schwittersen eta Pollocken lanak ezagutu zituen, eta eragin sakona izan zuten beragan. 1960an, Kleinekin eta Restanyrekin batera, Errealista Berriak izeneko taldea osatu zuen. Forma eta konbinaketa guztietan pilatutako eguneroko objektuak eta moztutako kontrabaxuekin egindako eskulturak dira bere lanaren osagai nagusiak. 1970ean estudio bat alokatu zuen New Yorkeko Sohon, eta Europa eta Amerika artean bizi izan zen. 80ko hamarraldian bidaia eta erakusketa ugari egin zituen. 1984an Frantziako Iraultzaren bigarren mendeurrena gogoratzeko eskultura bat egin zezan agindu zioten, eta brontzezko eta marmolezko metaketa bat egin zuen Eliseoko Jauregirako.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arman |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.