Armarria leinu, hiri eta kidekoen ezaugarri den ezkutu-moduko irudia da, bereziki harrizkoa eta etxearen ate nagusiaren gainean agertzen dena[2][3]. Zenbait testuingurutan, blasoi ere erabiltzen da[4]. Armarriak deskribatu, grabatu, erakutsi eta diseinatzeko artea heraldika da.

Irungo armarria: Kantoi bakarreko armarria, eremu gorriaren gainean zilar koloreko gaztelu bat, hormaren harriak ondo bereizirik, eta leiho eta ate urdinak. Alboetako dorreen gainean bi kurrilo zilar. Goiko aldean, kasketa bat eta buru-babesean bost barra, eta zinta beltz bat,"Vigilantiae Custos" latinezko inskripzioarekin[1].

Ohi denez, armarriaren oinarria ezkutua da. Horrela, armarria ezkutu soil batek osa lezake, edo bestela inguruko apaindura heraldikoek ere bai (adibidez goiburuak, kasketak eta euskarriak). Armak, oro har, ezkutu baten gainean aurkezten dira, baina beste euskarri batzuetan irudika daitezke: heraldoaren tabardoa (janzki bat), arkitektura elementu bat, etxeko objektu bat edo bandera edo zutoihal bat (kasu honetan, zeinu hauek aztertzen dituen zientzia bexilologia deitzen da). Kasu honetan, armarriaren forma euskarriaren bera da. Ezkutuak forma geometrikoa du eta zatitua egon daiteke, non armak irudikatuta dauden. Ezkutuak forma desberdinak har ditzake, garaiaren, eskualdearen edo irudikapenaren arabera.

Europako eta honen tradizioari jarraitzen dioten herrialdeetako armarriak heraldikaren arauei jarraituz diseinatuta daude. Munduko beste toki batzuetako armarri tradizionalek, arau ezberdinak jarraitzen dituzte, adibidez, armarri japoniarrak, kamon delakoak, jatorria VII. mende inguruan duten leinu-armarriak dira eta, gaur egun, oraindik Japonian erabiltzen dira.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Heraldika»
 
Tibalt I.ak zigilu berri bat egitea agindu behar izan zuen, Foru Zaharrak Nafarroako errege izateko hala behartzen baitzuen. Zigilu berrirako, bere osaba Antso VII.ak erabilitako Arrano Beltza alde batera utzi, eta bere aitona Antso VI.a Jakitunak erabili zuena hartu zuen, Frantziako iparraldean erabilitako ereduetara egokitua[5].

Europako armarrien jatorria, talde militarraren eboluzioarekin lotuta dago, XI. mendearen amaieraren eta XII. mende erdiaren artean. Armajantzien gainean irudi geometrikoak, animalienak edo landareenak margotzeko ohitura hartu zuten borrokalariek, sare-jantziagatik (aurpegia besterik ez zuena uzten agerian) eta kasketagatik ia ezagutezinak baitziren borrokalariak.

Lehen zigilu ezaguna, erabat datatua, blasoi bat duena, Raul I.a Vermandoiskoa kondearena da, Frantziako seneskala, 1146ko dokumentu batetik zintzilik dagoena eta kondeen seinalea duena: xake-itxurako bat.

Gurean, zaharrenetakoa Nafarroako armarria da, gutxienez XIII. mendetik erabilia, baina jatorria antzinakoa duena[6][7], eta oraindik ere Nafarroa adierazteko erabiltzen dena.

Osagaiak

aldatu
Ezkutua
Eremua
Euskarria
Euskarria
Deiadarra
Gandorra
Bureletea
Lanbrekina
Kasketa
Koroa
Domina
Kantoia
Laurdena
 
Armarrien osagaiak

Armarria ez da bakarrik armak dituen ezkutua, baizik eta inguruan dituen ondorengo elementuak ere bai:

  • Tinbrea: goialdean jartzen den intsignia da, armarria duenaren noblezia edo bestelako maila adierazteko. Horien artean daude:
    • Kasketa, ohikoena tradizioan Euskal Herriko instituzioetan[6]
      • Gandorra: kasketaren gainean kokatua
    • Tiara
    • Koroa
    • Harresi-koroa
  • Lanbrekinak: tinbrearen apaindurak dira, eta honen atzetik bi aldeetatik ateratzen dira, oihal edo hosto itxurarekin.
  • Euskarriak: ezkutuaren bi aldetara
  • Goiburua eta deiadarra
  • Lepokoa eta domina
  • beste hainbat

Antolamendua

aldatu

Antolamendua, bere zentzurik ohikoenean, armarriak irakurtzeko (deskribatzeko) eta deszifratzeko ekintza da. Irakurketa hori oso ordena zorrotzean egiten da eta berez, emandako armen arabera, testu bat eta bakarra izan beharko luke.

Ezkutua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ezkutu (heraldika)»

Zatiketa

aldatu

Familia baten adar berri bat eratzean, beharrezkoa zen armarri batzuk armarri bakar batean batzea. Antzekoa gertatzen da herri eta eskualdeetako armarriekin, non armak gehituz joan diren gertakariak edo lurraldeak gehitu ahala. Horrela, armarri asko zatituta egon ohi dira[8].

Adibidea          
Izena Ebakia[8] Erdibitua[8] Bandan
Barran (kontrakoa)
Laurdenkatua[8] Laurdenkatua ezkututxoarekin

Koloreak

aldatu

Arau heraldikoen arabera, armarriaren koloreak bi motakoak izan daitezke: esmalteak eta metalak. Berez, bi metal baino ez dira existitzen: urrea eta zilarra. Bost esmalte nagusi daude: gorria, urdina, beltza, berdea eta morea. Esmalteak eta metalak, zuri-beltzean edo irarlanean irudikatzen direnean, konbentzio batzuen mende daude beraien artean bereizteko.

Esmalte nagusiak Esmalte neutroak Metalak
Urdina
 
Gorria
 
Berdea
 
Morea
 
Beltza
 
Urrea
 
Zilarra
 

Heraldikaren arauak betetzeko, ezin da esmaltea esmaltearen gainean ezarri, edo metala metalaren gainean. Hortaz, beti metala esmaltearen gainean edo esmaltea metalen gainean ezarri behar da.

Kargak

aldatu

Kargak, armarriaren eremuan ezartzen diren irudiak dira. Zatiketak ez bezala (maila bereko eremuak mugatzen dituztenak), kargak eremuaren gainean edo beste karga baten gainean jartzen dira. Bi motakoak daude: oinarrizko irudi geometrikoak (antzinakoenak) eta figurak. Figurak hiru taldetan sailka daitezke:

Euskal Herriko leinu eta eraikundeen armarrietan gehien erabiltzen direnak hauek dira[6]: gazteluak, zuhaitzak, erlijiozkoak, baleak, otsoak, basurdeak, laratz-pertzak eta abar. Eta garrantzi handia dutenak, Nafarroako armarriko kateak, beste hainbat armarritan berrerabiliak.

Figura naturalak Figura artifizialak
Otsoa
 
Balea
 
Basurdea
 
Zuhaitza
 
Gaztelua
 
Itsasontzia
 
Pertza
 
Figura sinpleak Figura erlijiozkoak eta alegiazkoak
Ilgora
 
Eraztuna
 
Biribila
 
Izarra
 
San Joan
Bataiatzailea

 
Gurutzea
 
Herensugea
 

Erreferentziak

aldatu
  1. Irungo armarria udalaren webgunean (noiz kontsultatua: 2021-4-9)
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  3. «Armarri». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-4-5.)
  4. «Blasoi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-4-7.)
  5. (Gaztelaniaz) Faustino Menendez Pidal eta Javier Martinez de Agirre. (2000). «Capítulo II - En los orígenes del emblema de Navarra: del águila a "las cadenas"» Nafarroako Gobernua ISBN 84-235-2016-1..
  6. a b c (Gaztelaniaz) Esparza Leibar, Andoni. (2010). (pdf) Heráldica institucional en los territorios de lengua vasca. , 5-39 or. ISBN 978-84-8419-208-4..
  7. Burgi, Mikel. El escudo de Navarra. Nabarralde, 2016-09-05, nabarralde.eus (Noiz kontsultatua: 2020-2-25).
  8. a b c d F. Borja de Aginagalde. (1997). (pdf) GIPUZKOAKO DORRETXEAK ETA LEINUAK. in: Bertan. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 84-7907-224-5..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1