Arnold Sommerfeld
fisikari alemaniarra
Arnold Johannes Wilhelm Sommerfeld (Königsberg, Alemania, 1868ko abenduaren 5a - Munich, Alemania, 1951ko apirilaren 26a) alemaniar fisikaria eta matematikaria izan zen.
Biografia
aldatuClausthalen, Aachenen eta Munichen izan zen irakasle. Giroskopioaren teoriari buruzko liburu bat idatzi zuen. Difrakzioaren, uhin elektromagnetikoen hedapenaren eta metaletan aske dauden elektroiei buruzko teoriak garatu zituen.
1915ean Bohrren atomo-eredua elektroiek egiten dituzten orbita eliptikoetara zabaldu zuen, eta kuantu zenbaki magnetikoak eta azimutalak ezarri zituen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.