Arroka plutonikoak geologian, magma masa eta sakonera handian eta motel hoztu denean eratu diren arroka igneoei esaten zaie. Euren aztarnategiei plutoi esaten zaie.

Aiako harria, granitozko intrusio batez sorturiko mendia.

Ezaugarriak

aldatu

Euren eraketan zehar, hoztea oso motela da, kristal handien eta mineral puruen hazkuntza ahalbidetuz eta, emaitza bezala, testura heterogeneo, bikortsua emanez..

Kopuruari dagokionez, arroka plutonikoak dira garrantzitsuenak. Lurraren konposaketan berebiziko nagusitasuna dute, mantua erabat arroka monta hontaz osatuta dagoelarik. Gainontzeko arrokek, gainazaleko lurrazalean estalki bat baino ez dute sortzen.

Arroka plutonikoak, edo, orohar, magmatikoak edo igneoak, lehenengo sorturiko arrokak dira. Hauen materialetatik, gainontzekoak garatzen dira. Arrokazko planeten masa osatzen dute (Lurra, Merkurio, Artizarra, Marte...): planetak, euren akrezioan zehar osatuta dauden material silikatatuen fusioaren ondoren, haien hozte eta kristalizazioaren bidez eratutakoa. Jatorri eta mekanismo beraren ondorioz, planeta erraldoien erdigunean ere badaude, baita hauen satelite askotan eta solidoak diren asteroide handienetan ere.

Adibideak

aldatu


Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2