Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (Paris)

Parisko Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (frantsesez École nationale supérieure des beaux-arts edo ENSBA), baita ere "Beaux Arts de París" izenarekin ezaguna, nazioarteko mailan prestigioa duen arte-eskola unibertsitarioa da. Parisen kokaturik dago, 6. barrutian.

Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (Paris)
École nationale supérieure des beaux-arts
Kokapena
Koordenatuak48°51′25″N 2°20′00″E / 48.85681°N 2.33328°E / 48.85681; 2.33328
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1797ko apirilaren 20a
Webgune ofiziala

Unibertsitate publikoa da. Jatorrian Parisko École des Beaux-Arts zen. Lehen lau arte eder erakusten ziren: margolaritza, eskultura, grabatu eta arkitektura. 1968an, André Malraux Kultura Ministroa izanik, zortzi UPA edo "unités pédagogiques d'architecture" sortu zituen Frantzia osoan eta horrekin arte-disziplinen batasuna puskatu zuen. Geroztik, zortzi UPA horiek Arkitektura Goi Mailako Eskola Nazionalak edo ENSA bihurtu dira.

Arte bilduma

aldatu

Instituzio honek oso ondare artistiko handia du, 450.000 pieza baino gehiago. Lan horiek jatorri desberdinetatik heldu dira instituzio honetara: emaitzak, Prix de Rome sariaren irabazleen lanak, aspaldiko Errege Akademien ondareak... Margolanen artean, bakarrik, 2.000 inguruko lanak gordetzen ditu, tartean Poussin, Van Dyck, Rigaud, Fragonard eta Ingres mailako margolarienak. Marrazkiak 20.000 baino gehiago dira, tartean Durero, Michelangelo, Veronese, Pontormo, Primaticcio, Rubens, Fragonard, Delacroix eta beste askoren lanak. Gainera 100.000 grabatu, arkitekturako 45.000 diseinu, 75.000 argazki, 65.000 liburu... Liburutegian, 3.500 liburu XV. eta XVI. mendekoak.

Ikasle ospetsuak

aldatu

Galeria

aldatu

Informazio praktikoa

aldatu
  • Helbidea: 14 Rue Bonaparte, 75006 Paris, Frantzia
  • Geltokia:    Saint-Germain-des-Prés

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (Paris)
  NODES
Idea 1
idea 1