Giltzadura edo artikulazioak zenbait hezurren arteko lotura-guneak dira. Hezurren artean kartilagozko geruza bat dago, hezurren arteko marruskadura eta hezurren higadura eragozten duena. Giltzadurak aztertzen dituen anatomiaren atala artrologia da.

Artikulazio sinobiala

Giltzadurak oso aldakorrak dira forma eta osagaiei dagokienez. Beraien funtzioen artean eskeletoari mugikortasuna eman, lotailu eta muskuluen laguntzaren bitartez oreka mantendu eta babes funtzioa aipa daitezke.

Giltzadura motak

aldatu

Giltzadura motak hezurreko osagaien arabera sailkatzen dira:

Zuntzezko giltzadurak

aldatu

Hiru motatakoak izan daitezke:

  • Suturak: hezur lauen artean daude, esaterako burezurrean. Lotuta dauden hezurren artean zuntzezko ehun kantitate txikia egoten da. Giltzadura hauek mugiezinak dira helduetan, sutura gehienak erabat oxifikatzen dira jaio osteko garapenean zehar.
  • Sindesmosiak: mintz baten bitartez ematen dira erradio eta kubito; tibia eta peronearen artean. Mintz hauek mintz interoseo izena hartzen dute eta beren funtzio nagusia muskulu taldeak banatzea da.
  • Gonfosiak: hortz edo hagin eta periodontzioaren arteko banaketaz arduratzen dira. Ehun kartilaginotsu batek hortzen sustraiak adar albeolarrekin elkartzen ditu.

Kartilagozko giltzadurak

aldatu

Bi mota bereizten dira:

  • Sinkondrosiak: kartilago hialinoak elkartzen ditu hezur artikularrak. Garrantzitsuenak metafasiak dira, hau da, luzerazko hazkundearen egitura erantzuleak. Behin behinekoak dira, mugikorrak oxifikatu arte (pubertaroan).
  • Sinfisiak: aldakaren erdian sinfisi pubikoa dago, hezur iliakoak aurretik lotzen dira kartilago zuntzaren bidez eta egoera fisiologikoan mugiezina da. Beste sinfisi garrantzitsu bat ornoen artean ematen da eta orno arteko diskoa deritzo. Gehienbat zuntzezko kartilagoz osatuta dago. Orno arteko diskoak kontzentrikoki ezarritako hainbat eraztunez osatuta daude. Eraztun hauek gune mamitsu izeneko barrunbea mugatzen dute eta barrunbe hau gai dentso batez osatuta dago. Gune mamitsu honen funtzioa inpaktu eta pìsuaren energiaren xurgapena da.

Giltzadura sinobiala

aldatu

Lotuta dauden bi hezurren artean barrunbe bat dago. Barrunbe hau barrunbe sinobiala da eta kapsula batez mugatuta dago hemetikoki. Barrunbe sinobiala likido sinobial izeneko likido batez beteta dago eta giltzadura azaleren arteko irristapena du helburu.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES