Artikulazio-protesia gizaki edo animali baten artikulazioaren azalerak guztiz edo partzialki ordezkatzen dituen elementu artifizialek osatzen dute. Ordezkatzen diren elementuen arabera protesia mugatua, partziala edo osoa izan daiteke.

Artikulazio-protesi
Deskribapena
Motamedical implant (en) Itzuli, orthopedic prosthesis (en) Itzuli
Protesia
Identifikatzaileak
GNS-9-MK81.51, 81.52 eta 81.53
MedlinePlus002975
eMedicine002975
MeSHD007595
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Ezaugarri orokorrak

aldatu

Artikulazio-protesi baten diseinuak zenbait arazo konpondu behar izaten ditu:

  • Ordezkatutako zatiaren ekintza simulatzea (biomekanika, ergonomia);
  • Organismoak elementu arrotzak onartzea;
  • Erabilpenak dakarren degradazioari eustea, bai protesian bertan kimikoki (korrosioa) edo mekanikoki (fretting), baita protesiaren ondoko hezurrean gerta daitekeena ere;
  • Estetikoki onargarria izatea.

Oro har, kondilo forman (gainazal artikular kurbatu konbexua) moldatutako metal edo beira protesiekin lortzen da emaitza onena. Gero, material ezberdinak onbehar izaten da ahal denik eta higadura gutxien izateko.

Kondilo formako piezak, hala nola aldakaren kupula-artroplastiak edo tibiaren lautadarenak egiten direnean, pieza artifizialaren eta hezurraren artean zuntz-mintz bat sortzen da hezur-ehun harroan gertatzen diren mikromugimenduei erantzunez. Horretara, hezur-ehuna birmodelatzen da, oinarri berria sortuz.

Garapen historikoa

aldatu
 
Aldakako protesi baten erradiografia.

Aintzinan, artikulazioetako lesioak tratatzeko material bigunak eta malguak txertatzen ziren barrunbe sinobialean; baina erresistentzia gutxikoak izaki, artroplastia mota honek ez zuen emaitza onik.

Artikulazio-protesi modernoen lehen saiakera 1939koa da, Marius Nygaard Smith-Petersen norvegiarrak femurraren burua ordezkatu zuenean;[1] baina garapenik handiena 1960 hamarkada hasieran lortu zen,John Charnley zirujau britainiarrak aldakako artikulazioan emaitza iraunkorragoak lortzen zituen metalezko eta polietilenozko piezak erabili zituenean;[2] operazioz operazio, teknika hobetuz joan zen. Hamarkada horretako amaieran Frank Gunston kanadiarrak belaunean aplikatu zuen teknika. Protesi-interbentzioetan oraindik erabiltzen diren hainbat oinarri Charnleyek ezarritakoak dira, hala nola artikulazio-piezak hezurrari modu zurrunean finkatzea, giltzaduraren bi aldeak ordezkatzea edo higadura gutxiko materialak erabiltzea. Harrezkero artikulazio askotan erabiltzeko aukera ireki da, nahiz eta lehen aipatutakoak (aldaka eta belauna) diren erabilienak, eta aurreratuenak.[3]

Artikulazioak

aldatu

Aldaka

aldatu

Aldakako protesiek asko eboluzionatu dute (batez ere protesiaren eta hezurraren arteko zimentazioa hobetuz) baina oro har egitura ez da aldatu.[3]

Belauna

aldatu

Belauneko protesi-interbentzioek, berriz, aldaketa handiagoak izan dituzte artikulazioaren geometria eta batez ere zinematika konplexua dela eta.[3]

Orkatila

aldatu

Orkatileko lehen protesiak 1962an ezarri ziren, astragalo hezurraren ordezkapena eginez.[4] 1970. hamarkadatik aurrera, berriz, bi osagaiko protesiak garatu ziren, astragaloa eta tibiaren beheko ertza ordezkatuz.[5]

Sorbalda

aldatu
 
3 protesi diseinu ezberdin sorbaldeko artikulazio nagusian.

Sorbaldako artikulazioaren lehen protesiak 1950 hamarkadan erabiltzen hasi ziren, lehenik humero buruaren haustura konplexuetan, eta gero artikulazioaren higadura tratatzeko.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Marius Nygaard Smith-Petersen: Arthroplasty of the hip. A new method. In: J. Bone jt. Surg. Band 21, 1939, S. 269 ff.
  2. (Gaztelaniaz) «Historia de la prótesis total de cadera» Sendagrup 2014-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel. Artikulazio protesiak | Aixebe & Abante. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  4. Muir, Dawson C; Amendola, Annunziato; Saltzman, Charles L. (2002). «Forty-Year Outcome of Ankle "Cup" Arthroplasty for Post-Traumatic Arthritis» The Iowa Orthopaedic Journal 22: 99–102. ISSN 1541-5457. PMID 12180622. PMC 1888367. (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
  5. Elgaard, T.; Kofoed, H.. (1999-01-01). «Radiographic assessment of the mobility of ankle arthroplasty: a prospective study» Foot and Ankle Surgery 5 (2): 95–99.  doi:10.1046/j.1460-9584.1999.00140.x. ISSN 1268-7731. (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
  6. C. S. Neer, T. H. J. Brown, H. L. McLaughlin: Fracture of the neck of the humerus with dislocation of the head fragment. In: The American Journal of Surgery. 85, 1953, S. 252–258.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
eth 1