Asher Brown Durand
Asher Brown Durand (Maplewood, New Jersey, 1796ko abuztuaren 21a - ibidem, 1886ko irailaren 17a) estatubatuar margolaria izan zen. Hudson Ibaiaren Eskolako kide izan zen.
Asher Brown Durand | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maplewood (en) , 1796ko abuztuaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Maplewood (en) , 1886ko irailaren 17a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Green-Wood hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mary Frank Durand (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, Irarlea eta argazkilaria |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Century Association (en) Century Association (en) |
Mugimendua | Hudson Ibaiaren Eskola |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Irarle batekin ikasi zuen 1812 eta 1817 artean. New Yorken irarlan-enpresa bateko bulegoa zuzendu zuen eta ospea lortu zuen. Bankuko billeteetarako irarlanak 1847ko lehen zigilu estatubatuarretarako erabili ziren.
1830eko hamarkadan, interesa aldatu zuen irarlanetik margolaritzera. 1837an Thomas Cole lagunari Adirondack mendietara lagundu zion eta handik gutxira paisaiak margotzen hasi zen. Ordutik, udak margotzen eman zituen Catskill, Adirondack eta Mendi Zuriak mendilerroetan. Zuhaitzen, arroken eta orbelen marrazki zehatzengatik nabarmendu zen. Naturan zuzenean eta errealismorik handienarekin margotzea aholkatu zuen. Hudson Ibaiaren Eskolako beste margolari batzuek bezala, natura Jainkoaren adierazpen ezin adierazizko bat dela uste zuen.
Iruditegia
aldatu-
Independentziaren deklarazioa
-
Espiritu atseginak
-
Lehen uzta basoan
-
1835 Ariadne
-
1837
Ekaitza -
1845
Andre komandantearen harrapaketa -
1845
Pagoak -
1846 Ehiztaria
-
1847
Indiaren bezperrak -
1849
Naturaren zirriborroa, Zuhaitzak, Newburgh, New York -
1850,
Kaaterskilleko paisaia -
1859
Catskill mendiak -
1859
Paisaia -
1860
Labar arritsua