Asia Hego Ekialdeko Tratatuaren Erakundea
Asia Hego Ekialdeko Tratatuaren Erakundea[1] (ingelesez: Southeast Asia Treaty Organization) edo SEATO[1] defentsa-erakunde erregionala izan zen. Australia, Frantzia, Zeelanda Berria, Pakistan, Filipinak, Thailandia, Britainia Handia eta Estatu Batuek osatua, 1955etik 1977ra arte indarrean zegoen. Hego-ekialdeko Asiako defentsa kolektiboko itunaren zati gisa sortu zen, eskualdea SESBeko eta Txina komunismotik babesteko.
Asia Hego Ekialdeko Tratatuaren Erakundea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | OTASE | |
Mota | gobernu arteko erakundea eta Aliantza militarra | |
Herrialdea | Thailandia | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1954ko irailaren 8a | |
Desagerpena | 1977ko ekainaren 30a |
Vietnam, Kanbodia eta Laos, ez ziren onarpenerako kontuan hartu, eta inguruko beste herrialde batzuek nahiago izan zuten Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren parte izan. SEATOk ez zuen botere militar iraunkorrik, baina bere kideek ariketa militar konbinatuetan parte hartu zuten. Pakistan 1968an erretiratu zen, eta Frantziak finantza-laguntza eten zuen 1975ean. Erakundea 1977an desegin zuten ofizialki. SEATOren Kuartel Nagusiak ez zuen aginte bateraturik, ezta NATOren kasuan bezalako indar antolaturik ere. Ia ez zuen lankidetza militarrerako sistemarik, maniobrak eta defentsa plan bateratuak zituen. Batez ere bere boterea Estatu Batuen menpe zegoen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2005] eta [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |