LABURREAN
|
Programa & Ekintzen Arbela hainbat programa eta jardunaldi kudeatzen laguntzen duen tresna da. Wikipediako artikuluen sorreren jarraipena egiten du, artikuluen esleipena egiteko aukera ematen du eta, bukatzerakoan, artikuluen garapen eta ikustaldien estatistikak ematen ditu. Hezkuntza Programa honetan, sistema honen bidez egingo dugu hautatutako 1.000 artikuluen jarraipena. Sistema erraza da: irakasle eta ikasle bakoitzak kontu berria sortuko du Wikipedian. Irakasleak aukera izango du ikasleei artikuluak esleitzeko edo, zuzenean, ikasleek eurek har ditzakete artikuluak. Bukaeran, proiektu bakoitzaren estatistikak emango dizkigu, egindako lanaren balioa zein den modu errazean kontatuz. |