Auñamendi
Auñamendi (bearneraz Pic d'Ania, frantsesez Pic d'Anie) Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Barétouseko ibarrean eta Bearnoko lurraldean kokatutakoa. Nahiz eta egungo euskal lurraldean kokaturik ez dagoen, haren toponimia eta mendiari berari lotuta agertzen diren euskal mitologia kontakizunengatik, euskaldunen mendi sakratutzat jo izan da.
Auñamendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.507 |
Prominentzia | 844 m |
Mota | mendi, pyramidal peak (en) eta free flight site (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′39″N 0°43′15″W / 42.9442°N 0.7208°W |
Mendikatea | Larrako mendigunea |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1771 |
Ohiko bidea | San Martingo harritik |
Luberri | Luberri |
- Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».
Tontorra 2.507 metrotan dago. Euskal Herriko mugatik kilometro eskasera dago: beraz, euskal menditzat hartuz gero, herrialde osoko mendirik altuena izango litzateke, Hiru Erregeen Mahaiak baino metro batzuk gehiago baititu.
Historia
aldatuLehenengo igoera erregistratua 1771ko uztailaren 28an izan zen, François Flamichon ingeniari-geografo bearnoarra tontorrera iritsi zenean.
Toponimia
aldatuEuskal izenaren toponimia aztertuz gero, Auña (ahuntz) + mendi hitzek osatutako izen konposatua da. Ahüña deitzen diote Zuberoan eta Aña Erronkari ibarrean; bi herrialde haietako hizkeretan hitzak "antxume" erran nahi du, eta berdinak dira animaliaren eta mendiaren izenak; nondik ikusita mendiaren formak pittika baten muturra gorantz begira irudikatzen duelako.[erreferentzia behar]
Abiapuntuak
aldatu- San Martingo Harria: 7 ordu joan eta etorri, 900 metroko desnibela.
- Pourteteko Arreetatik: 7 ordu joan eta etorri, 900 metroko desnibela.
- Belagoako aterpetxetik: 11 ordu joan eta etorri, 1.400 metroko desnibela.
Mitologia
aldatuEuskal mitologiaren arabera, Auñamendi "Jona Gorri" edo "Janagorri" izakiaren bizilekua, mendiaren tontorrean kokaturik dagoen zilarrezko jauregia da.