Ayllu
Ayllu edo aillo (kitxua eta aimaraz: ayllu), Andeetako herrientzat, kitxua eta aimara etnientzat bereziki, klana da. Historiaurretik datorren lurraren talde-jabetzan oinarritzen da klana. Taldea emakumezkoen oinordekotasunean oinarriturik osatzen zen hasieran; gerora, gizonezkoak aylluko emakumeekin ezkonduz sartzen ziren talde barruan. Lursailak aldian behin taldeko partaide guztien artean banatzen ziren berriz, eta ezin ziren jabez aldatu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.