Azpilkueta
Baztango lekua, Nafarroa Garaia
Azpilikueta Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Lau auzo ditu: Arribiltoa, Apaioa, Urrasun eta Zuaztoi. 2022 hasieran, 191 biztanle zituen.[1] Orain 206 biztanle ditu
Azpilkueta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Azpilkuetako ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Herritarra | azpilkuetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′06″N 1°30′24″W / 43.185°N 1.50667°W |
Demografia | |
Biztanleria | 191 (2022) |
Biztanleria
aldatu1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 | 2024 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
410 | 446 | 384 | 311 | 263 | 221 | 200 | 176 | 187 | 206 |
Bestak eta ospakizunak
aldatuAzpilkuetako bestak uztailaren 7an ospatzen dira, San Ferminetan.
Baztandarren biltzarrean parte hartu eta bere karroza ateratzen du.
Izena
aldatuIzenak harrizko itxitura txikien lekua erran nahi du Mikel Belaskoren hitzetan.
Ondarea
aldatu- Dorreberria, ez baita garai bateko Azpilkuetako jauntxoen jauregia (hura gaztelarrek bota zuten, Nafarroa konkistatu zutelarik). Atarian jartzen duenez, 1741. urtean eraiki zuten.
- Done Jakue baseliza, Urrasun auzoan.
- Iriartea.
- San Andres eliza.
- Elizegi frontoia. Herrigunean dago, elizaren ondoan. Hain zuzen ere, eliz ataria da frontoirako sarrera. Bitxia da ikustekoa nola dauden pilotalekuan uztarturik harria eta egurra; konparazio batera, frontoiaren goiko aldean egurrezko solibak daude frontoiaren ezker paretaren kolore berekoak, berdeak. Frontoia da herriko haurren jolastoki nagusia.
Azpilkuetar ospetsuak
aldatu- Martin Elizakoetxea (1679-1756), Durangoko eta Michoacángo apezpikua.
- Maria Azpilikueta (1464-?) Frantzisko xabierkoaren ama
Argazki galeria
aldatu-
Herriko sarrera.
-
Azpilkuetako herrigunea Arizkundik ikusia.
-
Azpilkuetako Dorreberria.
-
Elizegi frontoia. Elizak eskuin-paretarena egiten du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Azpilkueta herria Baztango udal webgunean, baztan.es
Azpilkueta | ||
---|---|---|
Apaioa | Arribiltoa | Urrasun | Zuaztoi |