Azpisare-maskara
Azpisare-maskara sareko makina bat zein IP saretan sartzen den ebazteko erabiltzen da.
Azpisare-maskararen prozedura
aldatuIP helbideak azpisare-maskararekin AND eragiketa boolearra egiten du. Berton lortzen duen emaitza bere IP sare helbidea da. Honela jakiten du IP protokoloak zein sareren partaide den. Azpisare-maskara egoki aldatuz gure IP sarea logikoki aldatzen dugu, azpi-sareak egiteko erabiltzen da. IP helbideak logikoki bi ataletan bereizten dira, hauen tamaina alda daitekeelarik:
- Sare-bitak: Makina zein saretan dagoen zehazten du.
- Makina-bitak: Sare baten barruan makina zehazten du.
Sare-bitak ezkerrean hasten dira eta makina- edo host-bitak eskumatik. Adibidez:
Sare-bitak | Makina-bitak |
---|---|
10010111. 11010110 .10001100. | 11000001 |
151.214.140. | 193 |
Aurreratu dezagun makina honi dagokion sarea 151.214.140.0 dela eta bere azpisare-maskara 255.255.255.0 da normalean.
Hobeto ikusteko IP-aren eta azpisare-maskararen zenbakiak formatu bitarrean jarriko ditugu:
IP helbidea | 10010111 | 11010110 | 10001100 | 11000001 |
---|---|---|---|---|
Azpisare-maskara | 11111111 | 11111111 | 11111111 | 00000000 |
Sare-helbidea | 10010111 | 11010110 | 10001100 | 00000000 |
Azpisare-maskara IP helbide formatua daukan zenbakia da, 4 byte alegia. Azpisare-maskarak, makina jakin bat, zein azpisaretan dagoen jakiteko balio du.
Galdera: Zertarako jakin makina bi sare berean daudela? Erantzuna: Sare berean ez badaude, saretik kanpo joan behar da makina hori topatzeko, makinan konfiguratutako bideratzailetik edo pasabidetik bideratuz. |
Ondorengo taularen bidez IP mota bakoitzari zein azpisare-maskara dagokion erakusten dugu:
Klasea | Azpisare-maskara |
---|---|
A | 255.0.0.0 |
B | 255.255.0.0 |
C | 255.255.255.0 |
Hurrengo pausua egiteko AND logikoa edo biderketa gogoratu behar dugu. AND logikoan, emaitza “1” izateko sarrera biek “1” izan behar dute. Gainerako konbinazioetan emaitza zero da.
A balorea | B balorea | Emaitza |
---|---|---|
0 | 0 | 0 |
0 | 1 | 0 |
1 | 0 | 0 |
1 | 1 | 1 |
Azpisareak sortzeko arrazoiak
aldatuInternet motako sare bat azpisare gehiagotan zatitu daiteke, azpisare-maskarak erabiliz. Sare bat banatzeko arrazoietako batzuk honako hauek izan daitezke:
- Konexio desberdinak erabili
- Sareak isolatu (honek sarearen kongestioa gutxiagotzeko balio du, azpisare bateko datu-trafikoa ez delako beste azpisare batera heltzen)
- Segurtasuna ere areagotu egiten da;...
Sortutako azpisare bakoitzak sare independente bat balitz bezala funtzionatzen du.
Ondoren C motako saretan azpisare-maskaren bidez egin daitezkeen zatiketak adieraziko ditugu.
Azpisare maskara | Maskararen azken zenbakia bitarra |
Azpisare kopurua | Azpisare bakoitzeko makina kopurua |
Azpisareen adibideak (x=a.b.c) |
---|---|---|---|---|
255.255.255.0 | 00000000 | 1 | 254* | x.0 |
255.255.255.128 | 10000000 | 2 | 126* | x.0, x.128 |
255.255.255.192 | 11000000 | 4 | 62* | x.0, x.64, x.128, x.192 |
255.255.255.224 | 11100000 | 8 | 30* | x.0, x.32, x.64, x.96, x.128, … |
255.255.255.240 | 11110000 | 16 | 14* | x.0, x.16, x.32, x.48, x.64, … |
255.255.255.248 | 11111000 | 32 | 6* | x.0, x.8, x.16, x.24, x.32, x.40, … |
255.255.255.252 | 11111100 | 64 | 2* | x.0, x.4, x.8, x.12, x.16, x.20, … |
255.255.255.254 | 11111110 | 128 | 0* | Bate ere ez |
255.255.255.255 | 11111111 | 256 | 0* | Bate ere ez |
Asteriskoa: Azpisare baten lehenengo helbideak azpisarea izendatzeko balio du eta azken helbidea difusio-helbiderako. Hortaz, azpisareen helbide guztietatik (teorikoak) beti bi kentzen dira.
Azpisare-maskararen ariketak
aldatuAriketa 1
aldatu150.214.141.0 azpisare helbidea hartzen dugu, 255.255.255.0 C motako azpisare-maskararekin. Egiaztatu ondorengo helbideak zehaztutako sareari dagozkion:
- a)150.214.141.32
- b)150.214.141.138
- c)150.214.142.23
1.Pausua: C motako azpisarearen helbideak diren jakiteko formatu bitarrera bihurtu behar ditugu:
- a) 150.214.141.32 = 10010110.1101010.10001101.00100000
- b) 150.214.141.138 = 10010110.1101010.10001101.10001010
- c) 150.214.142.23 = 10010110.1101010.10001110.00010111
sarea: 150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101.00000000
azpisare-maskara:255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000
2. Pausua: IP helbidearen eta azpisare-maskararen zenbaki guztiekin AND eragiketa bat egiten da.
150.214.141.32 = 10010110.1101010.10001101.10000000
255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000
__________________________________________________
150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101.00000000
Prozedura bera bigarren helbidearekin:
150.214.141.138 = 10010110.1101010.10001101.10001010
255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000
______________________________________________________
150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101.00000000
Lortzen dugun emaitzak berdinak direnez gero konputagailu biak sare beran daudela esan nahi du
Hirugarren helbidea sare honetan dagoen ikusiko dugu, prozedura berdina jarraituz:
150.214.142.23 = 10010110.1101010.10001110.00010111
255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000
______________________________________________________
150.214. 142.0 = 10010110.1101010.10001110.00000000
Ikusten dugun bezala emaitza honek adierazten digu ekipo hau ez dela 150.214. 141.0 sarearena, 150.214. 142.0 sarearena baizik.
Ariketa 2
aldatuAurrekoa erraza zen, pixka bat korapila dezagun ariketa. Demagun gure sarean bakarrik 128 ekipo behar ditugula, eta ez 254 aurreko ariketan bezala. Orduan irtenbide ona litzateke sarea zati bitan banatzea, bakoitza 128 ekipotakoa. Horretarako nahikoa azpisare-maskara aldatzearekin.
128 ekipoko azpisare bi sortu nahi baditugu, azpisare-maskaran makina eremuko pisu handieneko bita hartu behar dugu eta aktibatu, “1” bezala jarriz. Honek azpisarea zatikatzen du.
azpisare-maskara honela geratzen dela:
255.255.255.128 = 11111111.11111111.11111111.10000000
Konturatu azken zortzikotearen balioa 10000000 dela, 128 hamartarrean, hain zuzen ere sare bitan zatitzeko behar dugun azpisarearen balioa.
Orduan 150.214.141.0 sare helbideari aurreko azpisare-maskara berri ezarriz gero bi azpisare edukiko genituzke, bata 150.214.141.0 eta bestea 150.214.141.128. Honela ondorengo IP esparruak sortuko lirateke:
- 150.214.141.0 sare helbideko azpisareak 150.214.141. 1-tik 150.214.141. 126-rarteko helbideak hartuko lituzke. 150.214.141.127 helbidea difusio helbiderako gordetzen da.
- 150.214.141.128 sare helbideko azpisareak 150.214.141. 129-tik 150.214.141. 254-rarteko helbideak hartuko lituzke. 150.214.141.255 helbidea difusio helbiderako gordetzen da.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.