Barne produktu gordin

BPG» orritik birbideratua)

Barne produktu gordina (BPGd) herrialde baten jarduera ekonomikoa neurtzeko zuzeneko informazioa ematen duen magnitudea da.[1] Herrialde bateko zenbait ekoizpen-faktorek denboraldi jakin batean berenganatutako sarreren batuketa eginez lortzen da, eta euroetan edo estatubatuar dolarrak bezalako diru-unitateetan adierazten da.

BPGd nominala biztanleko (Banku mundialaren datuak, USD, 2014).
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
BPGd ulertzeko bideoa.

Adierazle horrek, ordea, ez du biztanleriaren aberastasuna islatzen; izan ere, herrialde batek ekoizpen eta diru-sarrera handiak izan litzake, baina baita oso biztanle kopuru handia ere. Hori dela-eta, per capita BPGd-a erabiltzen da; datu hori kalkulatzeko, BPGda herrialdearen biztanle kopuruaz zatitu behar da.

Aipagarria da Txinako Herri Errepublika bezalako herrialde zabal eta oso jendetsu baten eta Luxenburgoren moduko txiki baten BPGdak alderatzea. Txinarena (bilioi bat eta erdi dolar inguru 2005ean) Luxenburgorena (26.500 milioi dolar) baino askoz handiagoa zen; baina luxenburgotarrek 51.143 dolarreko per capita BPGda zuten eta txinatarrak baino askoz aberatsagoak dira; izan ere, txinatarren per capita BPGda 1.100 dolarrekoa zen.

Halaber, ez da ahaztu behar per capita eginez, batez bestekoa agertzen dela eta herrialde baten barruan, pertsonen arteko aberastasun mailaren artean izugarrizko aldea egoten dela maiz.

BPGd osoa

aldatu

BPGda herrialde baten ondasun eta zerbitzuen batura da:

 


non

C = herrialdeko kontsumoa
I = inbertsioa
X = esportazioen bolumena
M = inportazioen bolumena

Euskal Autonomia Erkidegoko BPGda

aldatu

Azken hogeita bost urteotan, aldaketa handiak gertatu dira Euskadin, industrian oinarritutako ekonomiatik zerbitzatuetarikora pasatuz: 1975ean, 2.075.000 biztanle zeudenean, barne produktu gordina 3 bilioi pezetakoa zen (18.030 milioi euro), batez ere industriak sortua, biztanleria aktiboaren % 50 baino gehiagori ematen baitzion lana sektore horrek.

Hogeita bost urte geroago, eta antzeko biztanle-kopurua badugu ere, BPGda bikoiztu egin da ia, eta 5,8 bilioi pezetara iritsi zen (34.859 milioi euro), batez ere zerbitzuen sektoreak izan duen gorakadaren ondorioz, izan ere biztanleria aktiboaren % 60 enplegatzen baitu.

2022an

Hego Euskal Herriko BPGda 2015ean

aldatu

2015. urteko datuei begiratuta, balio absolutuetan honako hau daukagu:

  • EAE = 65.923.550.000 €
  • Nafarroa = 18.245.610.000 €

  • Guztira = 84.169.160.000 €

Dolarretan (artikulua editatzean finkatutako bihurketa tasa 2016/11/17): 90.407.261.010 USD

Herrialdeen BPGden zerrenda

aldatu
Postua Herrialdea BPGd (nominala), 2005
US$ milioi
BPGd (nominala), 2006
US$ milioi
  Mundua 44.168.157 49.563.533
  Europar Batasuna 13.426.873 16.141.940
1   AEB 12.455.830 13.262.070
2   Japonia 4.567.440 4.463.590
3   Alemania 2.791.740 2.890.090
4   Txinako Herri Errepublika 2.234.130 2.554.200
5   Erresuma Batua 2.229.470 2.357.580
6   Frantzia 2.126.720 2.227.330
7   Italia 1.765.540 1.841.040
8   Kanada 1.132.440 1.273.140
9   Espainia 1.126.570 1.216.740
10   Brasil 795.666 966.827
11   Hego Korea 787.567 877.190
12   India 771.951 854.482
13   Mexiko 768.437 811.282
14   Errusia 763.287 975.338
15   Australia 708.519 743.723
16   Herbehereak 629.911 662.807
17   Belgika 371.695 387.022
18   Suitza 367.571 382.438
19   Turkia 362.461 378.425
20   Suedia 358.810 380.752
21   Taiwan 346.178 355.465
22   Saudi Arabia 309.945 363.708
23   Austria 305.338 320.243
24   Polonia 303.229 330.133
25   Norvegia 295.672 332.351
26   Indonesia 281.264 351.034
27   Danimarka 259.643 275.757
28   Hegoafrika 239.419 256.454
29   Grezia 225.591 243.333
30   Irlanda 200.770 219.313
31   Finlandia 196.053 205.932
32   Iran 192.349 244.985
33   Portugal 183.619 191.232
34   Argentina 181.549 219.652
35   Hong Kong (Txina) 177.703 188.665
36   Thailandia 173.130 194.566
37   Venezuela 132.848 164.416
38   Malaysia 130.835 147.015
39   Israel 129.841 137.038
40   Arabiar Emirerri Batuak 129.642 176.842
41   Txekiar Errepublika 124.310 139.814
42   Kolonbia 122.269 129.384
43   Singapur 116.775 133.525
44   Txile 115.314 140.389
45   Pakistan 110.970 128.996
46   Hungaria 109.195 103.785
47   Zeelanda Berria 108.520 101.820
48   Aljeria 102.026 124.110
49   Nigeria 99.147 121.117
50   Errumania 98.566 113.226
51   Filipinak 98.371 116.917
52   Egipto 89.477 103.289
53   Ukraina 82.876 95.073
54   Peru 79.394 89.316
55   Kuwait 74.598 92.807
56   Bangladesh 60.806 62.996
57   Kazakhstan 56.088 71.129
58   Maroko 51.621 56.943
59   Vietnam 51.388 55.255
60   Eslovakia 47.459 53.076
61   Libia 38.738 48.981
62   Kroazia 38.510 42.535
63   Luxenburgo 36.531 39.214
64   Ekuador 36.489 41.292
65   Qatar 34.341 44.886
66   Eslovenia 34.030 34.583
67   Angola 32.810 47.343
68   Oman 30.734 38.451
69   Bielorrusia 29.566 34.204
70   Dominikar Errepublika 29.089 28.474
71   Tunisia 28.674 30.020
72   Sudan 27.542 37.571
73   Guatemala 27.366 29.665
74   Siria 27.297 29.384
75   Bulgaria 26.719 28.237
76   Lituania 25.504 28.735
77   Serbia eta Montenegro 24.058 27.544
78   Sri Lanka 23.534 26.179
79   Libano 22.053 22.318
80   Kosta Rika 19.985 21.455
81   Kenya 18.730 23.634
82   Turkmenistan 17.114 20.147
83   Kamerun 16.991 18.452
84   El Salvador 16.974 18.218
85   Uruguai 16.878 18.591
86   Zipre 16.695 17.573
87   Boli Kosta 16.373 17.300
88   Trinidad eta Tobago 16.252 19.935
89   Letonia 15.826 19.160
90   Islandia 15.823 16.086
91   Panama 15.467 16.877
92   Yemen 15.193 17.519
93   Bahrain 13.515 16.027
94   Estonia 13.108 15.104
95   Jordania 12.712 14.329
96   Tanzania 12.607 12.956
97   Azerbaijan 12.561 21.217
98   Myanmar 12.151 13.002
99   Uzbekistan 11.652 14.210
100   Etiopia 11.174 13.264
101   Ghana 10.694 11.292
102   Botswana 10.196 10.838
103   Jamaika 9.731 10.636
104   Brunei 9.531 11.482
105   Bolivia 9.358 10.355
106   Bosnia-Herzegovina 9.343 10.146
107   Uganda 8.729 9.403
108   Gabon 8.724 9.464
109   Senegal 8.609 9.242
110   Albania 8.379 9.055
111   Honduras 8.294 9.016
112   Nepal 7.515 7.994
113   Paraguai 7.468 8.633
114   Afganistan 7.309 8.869
115   Zambia 7.269 12.101
116   Kongoko Errepublika Demokratikoa 7.094 8.410
117   Ekuatore Ginea 7.062 9.153
118   Mozambike 6.491 6.768
119   Georgia 6.395 7.493
120   Maurizio 6.231 6.362
121   Kanbodia 6.219 6.803
122   Namibia 6.121 6.469
123   Kongoko Errepublika 5.980 7.370
124   Txad 5.907 6.809
125   Bahamak 5.870 6.207
126   Mazedonia 5.722 5.870
127   Burkina Faso 5.635 6.189
128   Malta 5.454 5.592
129   Mali 5.390 6.007
130   Madagaskar 5.033 5.410
131   Nikaragua 4.910 5.369
132   Zimbawe 4.491 8.207
133   Benin 4.406 4.493
134   Haiti 3.983 4.283
135   Papua Ginea Berria 3.931 4.052
136   Armenia 3.782 4.188
137   Niger 3.439 3.415
138   Ginea 3.293 3.315
139   Holandarren Antillak (Herbehereak) 3.204 3.356
140   Barbados 3.058 3.442
141   Moldabia 2.917 3.142
142   Laos 2.875 3.454
143   Fiji 2.861 3.029
144   Swazilandia 2.546 2.615
145   Kirgizistan 2.441 2.646
146   Tajikistan 2.311 2.626
147   Rwanda 2.137 2.357
148   Togo 2.107 2.289
149   Malawi 2.076 2.158
150   Mongolia 1.881 2.426
151   Mauritania 1.871 2.790
152   Lesotho 1.467 1.573
153   Afrika Erdiko Errepublika 1.377 1.474
154   Surinam 1.345 1.545
155   Sierra Leona 1.213 1.348
156   Belize 1.111 1.217
157   Cabo Verde 983 1.054
158   Eritrea 970 1.018
159   Antigua eta Barbuda 873 978
160   Bhutan 864 1.021
161   Santa Luzia 818 940
162   Burundi 799 955
163   Maldivak 787 951
164   Guyana 786 831
165   Djibuti 709 761
166   Seychelleak 695 682
167   Liberia 530 664
168   Granada 490 537
169   Gambia 461 506
170   Saint Kitts eta Nevis 453 489
171   Saint Vincent eta Grenadinak 421 438
172   Komoreak 369 386
173   Samoa 336 360
174   Vanuatu 332 349
175   Ekialdeko Timor 331 334
176   Ginea-Bissau 302 313
177   Salomon Uharteak 294 322
178   Dominika 283 295
179   Tonga 215 224
180   Sao Tome eta Principe 70 73
181   Kiribati 63 64
  • Nazioarteko Diru-Erakundea', World Economic Outlook Database, 2006ko irailean[2]

BPGd. Kritikak

aldatu
« Barne Produktu Gordina (BPGd) asmatu zen hazkunde ekonomikoaz hitz egiteko. Amerikako Estatu Batuetako Depresio Handiaren erdian asmatua, adierazlea mundu osoko emaitza ekonomikoen neurri nagusi bihurtu zen eta gizartearen eta ekonomiaren arteko harremanak aldatu zituen. Orain, ekonomia BPGd honi esker, neurgarria ei denez; ekonomia, transakzioen agregazio gisa ulertuta, gobernuak kudea zezakeen zerbait bihurtu zen; era berean, eragin kulturala izan zuen, gizarte-antolamenduaren xedea bera aldatu baitzuen, hau da, egonkortasuna, enplegua eta gizarte-ongizatea, eta lehengaien produkzioaren hazkunde mugagabea.

Barne Produktu Gordina kritikatua izan zen produktu edo zerbitzu onak eta txarrak ez bereizteagatik, ordaindu gabeko jarduerak kontuan ez izateagatik, natura, desberdintasunak eta aldaketa kualitatiboak ez kontabilizatzeagatik, baita aurrerapenerako metrika kuantitatibo unibertsala ezartzeagatik ere (USDetan).

Gabezia horietatik abiatuta, azken berrogeita hamar urteetan adierazle berri ugari eskaini dira BPGd osatzeko edo ordezkatzeko. Baina BPGd ordezkatzeko sortu diren hautagai berriagoek porrot egin dute, eta Barne Produktu Gordinak nagusi izaten jarraitzen du.

»

Tim Parrique, (Jatorrizkoa (Ingelesez)) The political economy of degrowth. Economics and Finance. Université Clermont Auvergne [2017-2020]; Stockholms universitet, 2019. English. NNT : 2019CLFAD003. tel-02499463. Doktoretza-tesia, 2019. (aipua Timothée Parriqueren doktoretza tesiko 59. or.)


Erreferentziak

aldatu
  1. «Definizioa Merkatuko preziotako barne produktu gordina (BPG)» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  2. «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 2
see 1