BTS

Hip hop talde korearra
BTS (taldea)» orritik birbideratua)

BTS (Hangul방탄소년단; RRBangtan Sonyeondan) Big Hit Entertainmentek 2010ean osatutako talde hegokorear bat da. Zazpi taldekidez osatuta dago: Jin (Kim Seokjin), Suga (Min Yoongi), RM (Kim Namjoon), J-hope (Jung Hoseok), Jimin (Park Jimin), V (Kim Taehyung) eta Jungkook (Jeon Jungkook).

BTS
Datuak
EzizenakBangtan Sonyeondan, Beyond The Scene, Bangtan Boys, Bulletproof Boy Scouts
JatorriaSeul, Hego Korea
Musika motaK-pop, hip hop, R&B, EDM
Urteak2013 - orainarte
Produkzioa
Diskoetxea(k)Big Hit, Pony Canyon, Def Jam, Columbia
Taldekideak
RM

Jin Suga J-Hope Jimin V

Jungkook
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
http://bts.ibighit.com/
IMDB: nm7808003 Rottentomatoes: celebrity/bts Metacritic: person/bts
Facebook: bangtan.official Twitter: bts_bighit Instagram: bts.bighitofficial Youtube: UCLkAepWjdylmXSltofFvsYQ TikTok: bts_official_bighit Souncloud: bangtan Spotify: 3Nrfpe0tUJi4K4DXYWgMUX iTunes: 883131348 Last fm: BTS Musicbrainz: 0d79fe8e-ba27-4859-bb8c-2f255f346853 Songkick: 8268208 Discogs: 5034422 Allmusic: mn0003136056 Deezer: 6982223 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

2013ko ekainaren 13an debutatu zuten, haien lehen albumeko « No More Dream » abesti nagusiarekin. Haren estreinaldia japoniar bertsioarekin izan zen, japoniarrez, « No More Dream » 2014ko ekainaren 4an eta AEBtan AMAtan (American Music Awards) 2017ko azaroak 19an. Jarraitzaile-klubaren izen ofiziala A.R.M.Y da: « Adorable Representative Mc for Youth » (akronimoa).[1] Hainbat aldizkari eta kazetarien arabera momentuko boybandik arrakastatsuena, bai Hego Korean eta mundu osoan. Horrez gain, daesang (hangul: 대상) gehien dituen artista da.

Hasiera batean, beraien estiloa batez ere hip hop-a zen, baina haien musika-errepertorioa aldatuz joan dira urteetan zehar genero desberdinak gehituz. Literatura-lanetan eta psikologian eragina duten album kontzeptualak sortzen dituztelako bereizten dira: osasun mentala, galera, norbera maitatzeko prozesua eta indibidualismoa bezalako gaien inguruan hitz egiten dute.

Hasieran, arrakasta neurritsua izan zuten, lehenengo 2 Cool 4 Skool (2013) debut albumarekin eta ondoren, O!RUL8,2? (2013), Skool Luv Affair (2014) eta Dark & Wild (2014) diskoekin. Hala ere, 2015etik aurrera ospea irabazten hasi zen, eta sozialki kontzientea zen talde gisa hartu zuen ospea serie hauen jaurtiketarekin: The Most Beautiful Moment in Life: Part 1 (2015), Part 2 (2016) eta Young Forever (2016). Wings, haien bigarren estudioko albumarekin, 1 milioi kopia baino gehiago saldu zituena Hego Korean, eta beraien You Never Walk Alone berrargitalenarekin gehiago zabaldu zuten beraien irudia. 2017rako, BTS, nazioartean ezaguna izan zen Koreako musikaren sustatzaile nagusi bezala, batez ere Estatu Batuetako merkatuan; RIAAren urrezko eta platinozko ziurtagiriak jaso zituen lehen talde Korearra izan zen, hurrenez hurren «DNA» eta «MIC Drop» abestiengatik. Beraien Love Yourself: Her albumak, zazpigarren postuan debutatu zuen Billboard 200en zerrendan, artista korear batek ordura arte lortu duen posiziorik onena. Handik gutxira, Love Yourself: Tear (2018) albumarekin, lehen artista korearra izan zen Billboard 200 zerrendako lehen postua izaten. Ordutik, Love Yourself: Answer (2018), Map of the Soul: Persona (2019) eta Map of the Soul: 7 (2020) izan dira zerrendaren buru. The Beatlesek 1995ean lortu zutenetik, lehen musika taldea izan da lau album 1 postuan izatea, bi urte baino gutxiagoan lortu dutenak.

Gaon Music Charten 20 milioi kopia baino gehiago saltzean, Hego Korearen historian gehien saldu duen artista bihurtu da, eta Map of the Soul: 7rekin herrialdean gehien saldu den albumaren errekorra mantentzen du. Halaber, 2018an munduan gehien saldu zen bigarrena izan zen, IFPIren Global Artist Chart zerrendaren arabera. Mundu mailan eragin sozial handia izan zuenez, 2016ko urrian Billboardeko Social 50 zerrendan sartu zen lehen aldiz, eta 2017tik aurrera «Top Social Artists» saria jaso zuen hiru urtez jarraian, Billboard Music Awards sarietan. 2019an, Hego Koreako ekonomiari urtean 3.67 bilioi dolar baino gehiago ematen zizkiola jakinarazi zen, hau da, herrialdearen BPGaren %0,3a. Bestalde, Love Yourself World Tour biran, Wembley estadioan kontzertu bat eman eta sarrera guztiak agortu zituen lehen musikari asiarra eta ez-ingelesa izan zen.

Time aldizkariaren nazioarteko edizioan «Belaunaldi berriko buruzagi» gisa sartu ziren, eta 2019an munduan eragin handiena izan zuten pertsonen zerrendan egon ziren. Forbes Coreak 2018an eta 2020an herrialdeko pertsona famatu nabarmenenak zirela onartu zuen, eta, beraz, taldeak 2019ko Forbes Celebrity 100 delakoaren 43. postuan kokatu ziren, munduan diru gehien irabazten duen boy bandetako bat bezala. UNICEFekin elkarlanean, biolentziaren aurkako kanpaina, Love Myself, ezarri ondoren, BTS-k hitzaldi bat eman zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 73. edizioan. Ondoren, Hego Koreako gobernuak haien kultura eta hizkuntza munduan zabaltzen laguntzeagatik emandako Kultura Merezimenduaren Ordenaren hartzaile gazteenak bihurtu ziren taldekideak.

Haien izena, BTS, siglak dira. Benetako izena Bangtan Sonyeondan da (Hangul: 방탄소년단, hanja: 防彈少年團), eta "balen aurkako mutilak" esan nahi du. Taldeko liderrak, RM-ek, bala-formako estereotipoen, kritiken eta espektatiben kontra defendatuko zituela azken generazioko nerabeak adierazten duela esan zuen.[1]Japonian Bōdan Shōnendan (防弾少年団[2]) deitzen dituzte. 2017ko uztailaren 27an "Beyond The Scene" (eszenatik kanpo) esanahia gehitu zioten[1], bere arazoak garaitzen dituen eta aurrera egiten duen gazteria errepresentatzeko[1]. [1]

Taldekideak

aldatu
Izen artistikoa Benetako izena Jaiotze-data Postua Erref.
Erromanizazioa Hangul Erromanizazioa Hangul
Jin Kim Seok-jin 김석진 1992ko abenduaren 4an Abeslaria, dantzaria eta bisual printzipala [1][1][1]
Suga 슈가 Min Yoon-gi 민윤기 1993ko martxoaren 9an Rapero, dantzari, produktore eta konpositorea
J-Hope 제이홉 Jung Ho-seok 정호석 1994ko otsailaren 18an Raperoa, dantzari printzipala, batzuetan abeslaria eta koreografo printzipala
RM 알엠 Kim Nam-joon 김남준 1994ko irailaren 12an Lider, rapero printzipala, dantzaria eta produktorea
Jimin 지민 Park Ji-min 박지민 1995eko urriaren 13an Abeslaria eta dantzaria
V Kim Tae-hyung 김태형 1995eko abenduaren 30an Abeslaria, dantzaria eta bisuala
Jungkook 정국 Jeon Jung-kook 전정국 1997ko irailaren 1an Abeslari printzipala, dantzaria, batzutan raperoa, "maknae"

Diskografia

aldatu

Koreeraz grabaturiko diskoak

aldatu
  • Dark & Wild (2014)
  • Wings (2016)
  • Love Yourself: Tear (2018)
  • Map of the Soul:Persona(2019)
  • Map of the Soul: 7 (2020)
  • Be (2020)

Japonieraz grabaturiko diskoak

aldatu
  • Wake Up (2014)
  • Youth (2016)
  • Face Yourself (2018)
  • Map of the Soul: 7 – The Journey (2020)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) BTS (banda). 2018-10-28 (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  2. (Gaztelaniaz) Ayuda:Idioma japonés. 2018-10-11 (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 6
idea 6
multimedia 1
musik 5
os 17