Baginako lubrifikazio

Emakumeengan, baginako lubrifikazioa Bartholinen guruinetatik baginara kolore nabarmenik gabeko likido zertxobait itsaskorra eta usainduna, baginako jario izenekoa, isurtzen denean gertatzen da, sexu kitzikapen aldian bereziki, koitoan zakilaren sarpena erraza eta minik gabea izan dadin. Emakumearen hilerokoan zehar ere gertatzen da lubrifikazio baginala baina neurri txikiagoan, obulazioaren inguruan edo menstruazioaren aurretik batez ere.

Une bitan, bagina lubrikatu gabe eta lubrikaturik agertzen dituen alu bat.

Lubrifikazio eskasak koitoa oztopatzen du eta beraren ondorioz, sexu harremanean ari diren gizonek zein emakumeek sentikortasuna eta harremanean bilatzen den plazera gal ditzakete. Lubrifikazio eskasak osasun arazo baten sintoma izan daiteke, baina besterik gabe arazo puntuala denean, koitoa burutu nahi bada, baginarako lubrifikatzaile bat edo ahoko listua, cunnilingus delako praktikaren bitartez esaterako, erabil daiteke.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES